Blog honetako aurreko sarrera batean
hitz egin genuen Blender software ikaragarri honi buruz. Ikasteko
modua ikastetxeaz gain, norberak bideotutorialez baliatuz, youtuben
ugari daude, eta kontzeptuak bereganatzeko foro eta wikiliburuak.
Dena doan.
bannerra 1
2012/05/29
2012/05/28
4DBH PLASTIKA ARTE INSTALAZIOAK
Artearen bilakaera gizartearen parekoa
izan da, nahiz eta Artea, XIX. Mendetik gizarteari bideak ireki
nahian edo, mugak hautsiz ibili behar izan duen. Abangoardiak
deritzegu. Ez dira errazak ulertzen, batez ere ez baditugu ikertzen
eta ikasten. Arte adierazpenaren euskarrietako bat Arte Instalazioa
dugu. Hemen ikusgai YOUTUBE-tik hartutako bideoa, Bilboko Guggenheim museoan aurkeztutako instalazio batzuen adibidea eta gure
ikasleen lan batzuk. Ikasleek lanak aurkeztu ahala ikusiko ditugu...
2012/05/20
IET 2DBH: Matrix laburmetraia
XXI.
mendeko film esanguratsuenetako bat izan da Wachowski Estatu Batuarren Matrix,
irudiaren eta azken teknologien garai hauetan. Ikasleak etxean,
kalean eta ikastetxean bizi duten multimediarekiko harreman estua
dela eta pelikula hau ikusi dugu. Asko gustatu zaie. Gai filosofikoak
lantzen ditu, giro ilun eta itogarrian, baina aktore ezagunak eta
akzio ugari dituenez, efektu bereziekin atonduta, formatua gustukoa
dute. Jarraian galdera hauek erantzun beharko ditu ikasle bakoitzak:
2012/05/15
3DBH DISEINUA: KULTURA ASTEA 2012. KARTELA
Data zehatza jakin aurretik, maiatzak 21-25 izango delako, diseinu grafikoa maiatzean ospatu behar dugun Kultura Asteko kartela landu dugu, Aurtengoan Euskal Kirola da gaia. Lanak ikusgai 3DBH-ko ikasleen blogetan dituzue. Hemen jarraian ikus ditzakezuen lanak Abaldek egin dtu, maisutasun handiz eta software librekoa den Gimp irudi editatzaile progama erabiliz.
2012/05/12
4DBH PLASTIKA.DISEINU GRAFIKOA: MOZORROEN APLIKAZIOAK
Martxoak aldera bukatu genituen eta ikasleen blogetan ikusgai egon badira ere, hemen dituzue adibide pare bat, inauteriak zirela eta ikastetxean mozorroak pentsatu, eskulanean mozorroak egin, mozorrotu, argazkia atera eta ordenagailuz eta GIMP irudi editorea erabiliz eginiko DISEINU GRAFIKOKO aplikazioren bat: liburu azala, kartela,...Denak ilusgai PICASAko Plastikako betiko LANAK gunean...
DISEINUA 2D ETA 3D:SOFTWARE LIBREA
LIBREOFFICE programa ofimatikako
programen bilduma da OPENSOURCE komunitateak garatua, doanekoa eta
oso ondo funtzionatzen duena. Aurrerapenak eginez marrazki teknikoa
lantzeko, oraingoz 2D-n lan egiteko bakarrik, baina DBH-rako oso
egokia den programa dakarkigu hemen, LIBRECAD. Hau ere doan eta
eskuragarri. Windowsen edo Linuxen erabil dezakezu, instalatzeko oso
erraza. Libreoffice euskaraz dagoen moduan, Librecad oraindik
ez...pena!
2012/05/11
4 DBH PLASTIKA PAISAIARI BEGIRA
MUSEOAK BIRTUALKI BISITATUZ
Museoak Artea hiltzeko lekuak omen dira diote batzuek. Besteek, Bilboko Guggenheim kasu, intelektualarena egin pixka bat, inguruneaz gozatu, piperrik ulertu ez, argazkiak atera eta oporrak biribildu. Ikertzaileak berriz esan dezakete bertan biltzen diren lanak gizarteari hurbiltzeko, ideiak zabaltzeko, lanak ulertzeko baliagarriak direla. Administrazioarekin loturik presupuestoak direla, politika, itxura, diru estalketa, nahasketa, interes pribatuak, hel diezaiokegu analisiari ikuspuntu ezberdinetatik.
Museoak museo sarrerarik ordaindu gabe, interneteko kuotaz gain, bisita ditzakegu museo mordo bat on line gaudenez artproject egitasmoan. Pena ez dagoela euskaraz. Bertan, arte lan ugari ditugu ikusgai, erresoluzio handiaz, eta museotik barrena joan gaitezke birtualki bisitatuz. Azkenetakoa jarri dutena Bilboko ArteEderretako Museoa da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)