bannerra 1

bannerra 1

2015/09/29

MARRAZKI ERRALDOIA ZURIBELTZEAN: DONOSTIA SARIAK


4DBH plastikan, #Arte Garaikidea ulertzen saiatzen ari garen heinean, Donostiako 63. #Zinemaldia hurbilago sentituz taldekako lana egiten ari gara, #marrazki erraldoia, #Donostia sariak aukeratu ondoren zuri beltzean marraztuz, #tinta txinatarra eta tenperak 
erabiliz. 
 
Pertsonaia analizatu eta lantzeko Donostiako Zinemaldiaren webgunea eta interneteko Google irudiak erabili ditugu eta irudiak ordenagailutik boligrafoz erdi kopiatu ditugu. Boligrafoz, marra intentsitate maila ezberdinak erabiliz eta, batez ere, borragoma ahaztu eta zirriborro prozedura erabiltzen ikasteko, ausardiaz eta etengabeko marra jardunaz. Banakako lana izan da, taldekideen pertsonai bera marraztuz eta A4 formatoan, orri laranja argian.



Modu naturalean pintatzen hasiko gara eta taldeak adostuko du nola amaitu: modu espresionistan, estilizatuan, kubistan,...Proiektoreaz baliatu gara argazkia paperean kalkatzeko. Lanak nola doazen ikusteko klikatu ondorengo irudian

                      https://picasaweb.google.com/103233448734982968727

2015/09/27

ZINEMA KARTELAK EUSKARATU. 3DBH DISEINUA



NOLA EUSKARATU ETA PERTSONALIZATU ZINEMA KARTEL KLASIKOAK?

#WHATTHEFONT bezalako aplikazioren bat erabiliko dut INTERNET sarean zehar aurkitutako HIZKI TIPOGRAFIA identifikatzeko, #tipografia dohainik deskargatu eta nire programekin erabil ahal izateko. Aplikazio honek edozein Irudiren hizkiak eskaneatzen ditu eta zein tipografia izena duen esango dizu. Gure kasuan, #diseinuko ariketa, #Zinema Kartelak euskaratu eta gure aurpegiak aktoreak ordezkatzean datza. Behin tipografiak identifikatuta, aplikazioak erabil ditzan instalatu beharko ditut. #uFONT edo #DAFONT bezalako aplikazioren batekin egin daiteke oso erraz. Linuxen beti azkarrago. UFONT.com edo Dafont.com webgunean hizkiaren izena jarri, deskargatu eta konprimitutako artxiboa erauzi klik batekin eta jarraian .otf zein .ttf artxiboa instalatu bi klik eginez. Ondoren, ordenagailuko programa guztiek tipografia hori aukeran izango dute.



Euskaratzerakoan, lehendik zeuden hitzak klonazio, argia aldaketa eta #Gimp edizio programak eskaini eta erabiltzen ikasi ditugun prozedurak medio, jatorrizko irudiaren aukeratutako hitzak desagertu arazi eta berriak idatzi, eskalatu eta kokatuko ditugu.



 

2015/09/24

2DBH IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ZINEMATOGRAFOA





Irudiak bata bestearen ondoan errepikatuz, eta elkarrekiko aldatzen badira MUGIMENDUZKO IRUDIAK, ZINEMA EDO BIDEO mundua sortuko dugu. Eskuz hasi gara, IKUS-ENTZUNEZKO TAILERREAN. 
Lan guztiak publikatuz joango bagara ere, hemen 2dbh  IET-ko ikasle baten lana, lagin gisa...



Teknika eta formatoak aldatzen joango gara. Gehiago ikasteko jo ezazue WIKIPEDIARA

1895 ZINEMAN(wikipedia)

  • Otsaila - martxoa: Robert W. Paulek eta Birt Acresek 35 mm-ko lehen kamera sortu eta erabili zuten, Kineopticon izenekoa.
  • Otsaila: Frantzian Auguste eta Louis Lumière anaiek Zinematografoa (Cinématographe) diseinatu eta sortu zuten; makina honek filmak egiteko balio izateaz gain, proiekzioak egiteko ere pentsatua zegoen.
  • Martxoaren 22a: Lumièretarrek lehenengo filmen proiekzioa egin zuten.
  • Iraila: C. Francis Jenkinsek eta Thomas Armatek euren gailua aurkeztu zuten AtlantanPhantoscope zinema-proiektagailua.
  • Azaroa: Alemanian Emil eta Max Skladanowsky asmatzaileek euren proiektagailua sortu zuten.
  • Abenduaren 28a: Lumière anaiek ordaindu beharreko lehen emanaldia eskaini zuten Pariseko areto batean (Grand Café, 14, Boulevard des Capucines). Hainbat historialarik data honetan ikusten dute zinema komertzialaren eta aisialdikoaren abiatzea.

3DBH DISEINUA: AUTOA TUNEATZEN





Ikasle bakoitzak bere garajea dauka eta jasotako kotxea tuneatuko du estilo definitu batean, libreki aukeratutakoa. Horretarako #gimp irudi digitalak editatzeko software libre paregabea erabiliko dugu (#kritaren baimenarekin).
Bukatutakoan taldeka jarriko gara eta partaideen argazkiak atera eta Zinemako Kartel famatuetan aktoreak ordezkatu eta filmaren tituluak euskaratuko ditugu. jARRAIAN Orson Wells aktore gia eta Carol Reedek zuzendutako The Third Man pelikularen kartela.


2015/09/13

ANIMAZIOA IKUS-ENTZUN TAILERREAN



Ikus-entzunezko hautazkoan #animazio digitala garatuko dugu: stop motion eta GIF animatuak #Gimp, #Inkscape eta #Openshot #software librea erabiliz. Kontzeptuak ulertzeko edozein liburu hertza euskarri, eta 6-10 marrazki sinple eginez, animazio analogikoa egingo dugu.

orain dela urte batzuk egindako animazioa (0809 ikasturtea, Lauaizeta)


iazko pare bat lan (1415 ikasturtea Lauaizeta)




2015/09/10

63 DONOSTIAKO ZINEMALDIA ETA IRUDI DIGITALA



Inguruan bizi dugunarekin lan egiteari interesgarria deritzogu. Egunerokotasuna ezagutu eta ulertu. Europan gertatzen ari den giza migrazioen gaiari heldu aurretik, Donostiako Zinemaldiarekin ere hasi dugu ikasturtea 3DBH Diseinu hautazkoan. Twitter erabiliz gero @sansebastanfes Lehenengo lana Donostia eta Zinema uztartuz digitalki irudi berria sortzean datza, Gimp software librea erabiliz.

erabilitako irudiak google ruditik


2015/09/04

PROIEKTUKA LANEAN: PLASTIKA 4 DONOSTIAKO ZINEMALDIAN



Proiektua xede lan egingo dugu. Donostiako Zinemaldiak garrantzi eta oihartzun handia duenez hautatu dugu proiektuaren ardatz gisa. 



Donostia Sariak ikertuko ditugu zinema genero eta zinema gaiak ikasteko hari gisa. DBH-ko ikasleak ezin dute adinak ematen duen zinemaren ikuspegi ezberdinak ikusi eta ikasteko, baina ardatz batzuk ikastea garrantitsua izan liteke. Gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak proiektuan barneratu ahala. Giza-Artea gaitasuna landuko du Zinemari buruzko ikasketan eta proiektuaren inguruan aztertu eta bereganatuko dituen hizkuntza plastiko eta ikusizkoen hezkuntzari dagozkion atalak: formatua, teknikak, kolorearen trataera, testura, konposizioa, adierazpena, etab. IKT gaitasuna eskuratuko du diseinu eta konposizio softwarea erabiliko duelako, web eremuan murgildu eta euskarri digitalean arituko delarik. Hizkuntza-komunikazioa gaitasuna landuko du ere, irakurri eta entzundako informazioa jaso eta landu ondoren idatzizko lanak ekoiztuko dituelako, neurri txikian, baina ondorioztatutako hausnarketa eta analisiekin (wikipedia eta antzekoetatik jaso eta norberaren blogean publikatuz). Autonomia gaitasuna landuko da ikasle bakoitzak bere lana ikertzeko orduan eta hartutako arduren kudeaketan. Ikasleak lan desberdinak egingo ditu, hala nola, mapa digital interaktiboak, Donostia eta pelikula, korronte, aktore, garai eta zinemagile ezberdinak munduan kokatzeko, azaltzeko eta elkar lotzeko. Mapa kontzeptualak, marrazkiak, kartelak eta multimedia ariketak.

Hau egiten dugun bitartean, paraleloki, Arte Garaikidea zer ote den argitzen saiatuko gara Plastika gelan, modu zorrotz eta dibertigarrian eta emaitzak ikasleak blogean publikatuko ditu, GIF animatuetan. 



Egingo ditugun ariketak:

  • Marrazki Teknikoa: angeluak eta paralelotasuna
  • Kolorearen tenperatura, argitasuna eta ñabardurak. Youtube, Gimp eta Inkscape programak erabiliz
  • Artearen Historia: Neoplastizismoa, Picasso eta Rubens
  • Paisaiaren marrazkia koloretan eta buruz eginda
  • Paisaiaren lanketa ordenagailuz lagunduta
  • 3D Diseinua Blender programa erabiliz
  • Marrazki argia eta bolumena landuz tintaz
  • Informazio bilketa eta sintetisazioa Zinema gai hartuta, berariazko web guneak eta wikipedia erabiliz, azkenik Blogean publikatuz
  • Giza erretratoa, Zinemako Donostia sariak eta besteak
  • Bistak eta isometrikoa. Oteizaren eskultura analizatu, eskuaira eta kartaboiez, zein Blender programa erabiliz
  • Mapa interaktiboa talde lana bultzatuz, aurretik sortutako lanak txertatuz


Erabiliko dugun softwarea, librea eta zoragarria: 


HELBIDE ETA ESTEKA BATZUK:
  • http://www.blender.org/
  • https://www.google.com/culturalinstitute/project/art-project
  • https://inkscape.org/en/
  • http://www.gimp.org/
  • http://librecad.org/
  • https://www.libreoffice.org/
  • http://www.ubuntu.com/
  • http://www.openshot.org/
  • http://audacityteam.org/
  • etab...