1DBH #Plastikan
kolorea lantzen ari gara hamabost aldiro, 3D animazioarekin
txandatuz. #Kolorea argiarekiko aldatzen da. Fenomeno hori islatzen
saiatu gara. Telesail, zinema edo bideo-jokoetako pertsonaia aukeratu
behar izan dugu. Youtuben pause sakatu ondoren, pertsonaiaren
pantaila-argazkia atera dugu, eta argazki horretatik abiatuta orrian
marraztu dugu eta koloreztatu, akuarela-arkatzekin. LANAK HEMEN.
bannerra 1
2018/01/31
XX. ARTEAREN ANALISIA
#XX. mendeko artea
ezagutze bidean, aurreko mendeetako artea analizatzen ari gara
lehenik; XIV. mendetik hasi eta #XIX. menderaino. Arte lan ugari
hainbeste urteetan, hainbeste herrialde eta hainbat kultura garapen.
DBHko 4. #Plastikan, dozenaka arte lan aukeratuta hurbilduko gara
arte garaikidearen funtsezko ideiak ezagutzera. Aukeratu arte lanak HEMENDIK.
Lehenengo pausoa
arte lan klasikoa hautatu eta kolorea analizatzea izan da. #Inkscape programarekin arte lanaren kolore ñabardura ezberdinak hautatu eta sailkatu ditugu. Irudia internetetik jaitsi eta inportatu dugu programara. Jarraian, laukitxo bat sortu dugu eta 10 izan arte kopiatu eta itsatsi. Objektuak/lerrokatu aginduarekin distantzia berdinera jarri ditugu, txukun lerrokatuta. 3 errenkada izan arte kopiatu eta itsatsi. Azkenik, tanta kontagailua erabilita laukitxo bakoitzean arte laneko koloreak sailkatu ditugu: Lehenengoan, kolore nagusiak; Bigarrengoan, tenperatuaren arabera ordenatu ditugu; Hirugarrengoan, bizitasunaren arabera.
Ondoren, arte lan moderno bat aukeratuko dugu eta kartoiaren gainean, formatu handian, tenperaz pintatu ondoren erreprodukzioa lortuko dugu.
Ondoren, arte lan moderno bat aukeratuko dugu eta kartoiaren gainean, formatu handian, tenperaz pintatu ondoren erreprodukzioa lortuko dugu.
Azkenik, taldeka,
bideo formatuan arte lan horien gakoak azalduko ditugu,
beste atalak
#plastika 2.0,
4DBH PLASTIKA,
ABANGOARDIAK,
abstrakzioa,
ARTE garaikidea,
arte modernoa,
erakusketa,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
XX. MENDEA
2018/01/21
TXIMELETA EFEKTUA 3D DIGITALEAN. #BLENDER.
Aurreko DominoEfektua 3D bideo-tutorialean ikusitako prozedurak errepikatuz egingo
dugu Tximeleta Efektua deiturikoa. Behin, prozedurak ikasita, aukera
anitzak izango ditugu ibilbideari eta konplexutasunari dagokionez:
maldaren luzera, inklinazio angelua, abiadura, esferen kopurua,
jauziak, marruskadura indarra, talkak, objektu geometrikoen masa, eta
abar luzea.
Helburu nagusia 3D
munduan murgiltzea da, espazio geometrikoa ulertu (X,Y,Z), dinamika
eta fisikarekin jolastu, #BLENDER softwarea librearekin prozedura
gutxi batzuk erabili eta ariketa dibertigarri zein interesgarriak
egin.
#BLENDER 3D munduko
programarik ahaltsuenetakoa da, komunitateak sortua, nahi duen
guztiarentzat erabilgarri dagoena, plataforma anitzekoa eta doan. Guk
#Ubuntu(#Linux) darabilgu, oso ona, erabiltzeko erraza eta librea
ere. Animazio eta diseinu konplexuak egin daitezke Blender
programarekin, bideo-jokoak, objektuen diseinua, arkitektura-lanak,
simulazio fisikoak, efektu bereziak, konposizio digitalak,
bideo-edizioa, argazkigintza errealista, eta abar. Denetarik egin
daiteke. Guk, pixkanaka, gauza gutxi batzuk ikasita, sormena bultzatu
eta emaitza aukerak ugaritu nahi ditugu, ikasleak gainezka egin
gabe; Hau da, esferaren mugimendu naturala simulatuko dugu,
argiztapena, objektuen materiala, hauskortasuna, marruskadura,
bideo-errealizazioa eta egin daitezkeen gauza gehiago horiek ukitu
gabe.
2018/01/19
XX. ARTE LAN ANIMATUAK
4 DBH #Plastikan XX.mende hasierako #abangoardiak ikasteko hainbat #arte lan hautatu ditugu
eta haiekin #GIF animatuak sortu ditugu. Lanak bukatutakoan HEMEN
ikusgai jarriko ditugu. Julen E. eta Julen Tx. Ikasleek bere lana amaitu dute
dagoeneko.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
ABANGOARDIAK,
abstrakzioa,
ANIMAZIOA,
ARTE,
ARTE garaikidea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
XX. MENDEA
2018/01/11
3D ANIMAZIOA. BLENDER. DOMINO EFEKTUA.
#3D animazioa eta #3D espazioa lantzen hasteko “domino efektua” ariketa egingo dugu. #Blender softwarea librea erabiliko dugu. 3D mundu digitala lantzeko programarik ahaltsuenetakoa. Plataforma anitzekoa da. Guk ikastetxean #Ubuntu(Linux) sistema eragilearekin erabiltzen dugu. Nahi duenak Windows eta IOS sistemetan erabil dezake. Dohainik deskargatu eta erabil daiteke. Eremu zabala jorratzen duen mundua izanik, 3D mundua, proiektuaren arabera ikasiko ditugu beharrezko atalak. Jakina, 3D mundua eta animazioan landu daitezkeen gaiak bukaezinak gerta daitezke: 3D espazioa eta geometria, 3D objektuen diseinua, mugimendua eta zinematika(fisika), efektu bereziak, koloreak eta testurak, argiztapena, soinu efektuak, edizio eta konposizioa, zinemaren berariazko hizkuntza, adierazpena, interakzioa, eta abar. Bideo tutoriala jarrai dezakezue ariketa egiteko lagungarri gisa.
2018/01/10
ARTE GARAIKIDEA EZAGUTZEN: ARTE LAN ANIMATUAK
Artea ezagutu eta
ulertu ahal izateko, ikasle bakoitzak hiru arte lan aukeratuko ditu;
batetik, XX. Mendeko abangoardietako arte lan bat eta honekin
animazioa egingo du. Horretarako, #Gimp irudi editore digitala
#Ubuntu sistema eragilean erabiliko du. Animazioak zenbat eta esanahi gehiago orduan eta puntuazio altuagoa izango du; bestetik, kolore biziko(XX. mendekoa) eta kolore apaleko(XIV-XIX. mendekoak) bi lan
hautatuko ditu eta 10 kolore sailkatuko ditu, zirkulu kromatikoaren
ordenaren arabera, tenperaturaren arabera eta argiaren arabera.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
abstrakzioa,
ANIMAZIOA,
ARTE garaikidea,
arte modernoa,
gif,
gimp,
kolorea,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)