bannerra 1

bannerra 1

2018/01/11

3D ANIMAZIOA. BLENDER. DOMINO EFEKTUA.




#3D animazioa eta #3D espazioa lantzen hasteko “domino efektua” ariketa egingo dugu. #Blender softwarea librea erabiliko dugu. 3D mundu digitala lantzeko programarik ahaltsuenetakoa. Plataforma anitzekoa da. Guk ikastetxean #Ubuntu(Linux) sistema eragilearekin erabiltzen dugu. Nahi duenak Windows eta IOS sistemetan erabil dezake. Dohainik deskargatu eta erabil daiteke. Eremu zabala jorratzen duen mundua izanik, 3D mundua, proiektuaren arabera ikasiko ditugu beharrezko atalak. Jakina, 3D mundua eta animazioan landu daitezkeen gaiak bukaezinak gerta daitezke: 3D espazioa eta geometria, 3D objektuen diseinua, mugimendua eta zinematika(fisika), efektu bereziak, koloreak eta testurak, argiztapena, soinu efektuak, edizio eta konposizioa, zinemaren berariazko hizkuntza, adierazpena, interakzioa, eta abar. Bideo tutoriala jarrai dezakezue ariketa egiteko lagungarri gisa.  

2 iruzkin:

Alexander Gabilondo erabiltzaileak esan du...

Zorionak Mikel. Ederra bideo-tutoriala. Zer meritu hainbeste gauza hain denbora laburrean ondo emateko. Zer editore erabili duzu azpitituluak jartzeko?

PLASTIKA Lauaizeta erabiltzaileak esan du...

Openshot 2.4.1 bideoa editatzeko, nahiko ondo doa, asmatu dute azkenean. SimpleScreenRecorder pantaila grabatzeko. Inkscapen testuak idatzi, karratua azpian, esportatu .png eta openshote kokapena eta eskala erabili. Nahiko prozesu arina da.