bannerra 1

bannerra 1

2023/03/29

UDABERRI FESTA. MURALA+ESKULTURA 1. FASEA BURUTUTA.


#UDABERRI FESTA 2023 ospatzen ari gara Lauaizetan. Ostiralean izango da azken festa eguna: kantak eta dantzak. Aurretik girotze arren eta bazterrak arte proposamenekin adierazteko asmoarekin paretetan muralak egin ditugu eta Lauaizetako eskulturan arte ekintza ere burutu dugu Plastikatik. 

Lauaizetako ESKULTURA Matematika eta Teknologia arloen artean egindakoa da duela urte batzuk. Geometria gaia landu izan da urtero Matematikan eta Hilerribizi proiektuan egindako lanaren ondorioa da. KLIKATU goiko irudian eta ikus ahal izango duzue. Lauaizetako matematikako Ramon Iriondo irakasleak landu du geometria proiektua urte hauetan zehar...hemen jarraian klikatu hurrengo irudian.




 2023ko muralaren proiektua aurkeztuta HEMEN duzue. Eta gehiegi luzatu gabe, ahal dituzu ikusi muraleko ARGAZKIAK.






Oporretatik bueltan proiektuaren 2. faseari ekingo diogu: buztinarekin #Dora Salazarren eskultura ikertu; poliuretano eta kartoiak erabilita #Oteizaren lana analizatu; 3D digitalean bistak ikasi; eta azkenik, espazioko argiak eta itzalak erabilita marrazketa teknikoaren aplikazioak egin #argazkigintza erabilita.







 

2023/03/18

IKASLEEN LANAK: DONOSTIAKO SUTE ETA SARRASKIA 1813.

 

Ikaslearen lana eta ideia ondo planteatuta izanda ere lan guztiak ezin izan dira bukatu:


DONOSTIAKO SUTE ETA SARRASKIA 1813.


Azterketa garaia, hutsegite justifikatuak eta denboraren mugak tarteko,


gora behera batzuk izan ditugu baina lan hauek aurkezteko modura iritsi gara.


#Blender 3D-ko software librea erabili dugu animazioaren oinarri. Ahalko genuke


animazio landuagoak egin gidoiak horrela eskatuko balu, baina baliabideak


eta denbora ez ditugu soberan.


Audioa #Openshot (software librea) bideo editorean erantsi diegu animazioei.


Soldadu eta kaleak #Gimp (software librea) irudi editorean landu ditugu.


2023/03/17

UDABERRI FESTA: MURALA-ARTE PROIEKTUA.

UDABERRI FESTA antolatu da Lauaizetan euskal kultura ikasleengana gehiago hurbiltzeko helburu nagusiarekin. Plastikatik muralak eginez hartuko dugu parte egitasmoan. “Astesantuko oporrak” delakoaren aurretik bukatze arren mural proiektuaren lehen fasea burutuko dugu 15 egunetan. Sarrerako 2 hormetan pintura-arte ekintzak egingo ditugu eta eskulturari ere eragingo diogu. Beste horma nagusi batean ere zerbait egiteko plana dugu denboraz iristen bagara. Hezkuntza publiko, kalitatezko, euskalduna; eta, poltsiko eta jatorri guztietako familiei irekitakoa nahi dugunez, gure muralak ideia horren isla izateko xedea du, arte parametroetatik garatuta. Hori lortzeko XX. Mende hasierako #errusiar abangoardia konstruktibista eta #Oteizak gidatutako euskal konstruktibismoa izango da abiapuntua. Pintura izango denez teknika, #Mondrianen neoplastizismoa interpretatuko dugu.



2023/03/03

1813 Donostiako setioa eta erretzea. Plastika animazioa.


#abuztuak 31 kalea Donostian, 1813. urtean soldadu britainiarrek (espainiarren eta portugaldarrena ez dago argi) Donostia setiatu, barrura sartu eta su eman zioten; bertako asko hil, zauritu eta bortxatu zituzten. 210 urte pasa dira. Gerrak gaitzesteko eta iragana ikasteko ariketa da hau. Gaia ikertu eta animazioak egingo ditugu..3D animazioa eta diseinuak egiteko #Blender software librea erabilita.
Dokumentazio ugari dago interneten eskura eta gai honi buruz Oihana Enbeita eta Gaizka Arangurenen saio/ikus-entzunezko hau oso ondo dago benetan, #Liburuak itxi. Aurten, gai honekin lotuta, bertsio musikatua ere egin dute Toti Martinez de Lezearen Bretxa liburuan oinarrituta.



Animazioa egiteko, lehenik eta behin, gidoia egingo dugu, zer eta nola gertatuko den; jarraian, eszenako osagaiak bilduko eta prestatuko ditugu, adibidez, etxeak eta kaleak, soldaduak, hiritarrak..


horretarako #Gimp erabilita; baita ere, eszenaren argiztapena, behe-lainoa eta kamera zein pertsonaien animazioak sortuko ditugu; eta azkenik,


#openshot programa erabilita bideoa txukunduko dugu eta audio efektuak eta musika erantsiko diegu.