Jaso dugu Plastika gelatik at egindako
lana. Hilerrian, auzoan eta Otxoki parke inguruan eginiko 3 marrazki
A4 neurrian boligrafoz eginak, ezin ezabatzerik eta marrarengan
adierazpen maila eta egitura sortzaileak indartuz. Boligrafoarekin
jarraituz norberak bere hankak marraztu ditu, modelo bizia, geldirik
baina mugitzen direlarik, muskulu arranpa arriskuarekin, eskortzoa
landuz. Aberasgarria da espazioz eta neurriz aldatzea, ingurua
analizatu eta formak bereganatzea, ierarkiak markatzea,
garrantzitsuena eta 2. mailako egiturak ezberdinduz. Gustukoa da ere
ikas lagunekin patxadaz eseri, eroso jarri eta marrazte prozesuan
murgiltzea, itzal ederraz gozatu edo udaberriko lehen eguzki izpiaz blai erlaxatuz...marrazten...Prozedura errepikatu dugu,
boligrafoz ere, Plastikatik kanpo baina ikastetxe barneko espazioa
marraztuz. Azken lana akuarelaz ikastetxeko eremutik atera gabe kanpo
aldean ikusitakoa koloretan marraztuz.
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN |
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN |
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN |
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN |
De |