Ikasleen ordenagailuen kaxak euskarri, koloretako tenperak erabilita, munduko bazter edo txoko bat aukeratuko dugu errepresentazio-arte lan bana egiteko. Kontuan izango dugu argiak kolorean duen eragina, argi guneak eta itzalguneak bolumena hobeto adierazteko, eta perspektibaren trataera: zorua edo lurra, aurrean dagoena, ezkerrean eta eskuinean. Perspektiba aberasteko urrun/hurbil kontzeptuak eta aurrerago/atzerago kontzeptuak kontuan izango ditugu ere. Ikus puntua hurbilduko dugu eta eskema axonometrikoa izango dugu oinarri.


