bannerra 1
2017/03/31
2017/03/17
PALEOLITOA: PLASTIKA ETA GIZARTE ELKARLANEAN.
Paleolito gaiarekin proiektuan lan egin dugu Plastika eta Gizarteko mintegien artean. Helburu nagusia Paleolitoa ezagutzea izan da. Gizarte arloan denbora lerroak eta garaiko gizartearen egitura eta ohiturak, azken finean, bizimodua ezagutu dute. Plastika arloan Euskal Herriko kobazulo nagusietako horma-pinturak kopiatu ditugu, gure testura, kolore eta teknika libreki erabiliz. 1DBH mailan izan da hori. Argazkiak.
Artisautza (1dbh) ikasgaian Paleolito garaiko aztarnak "aurkitu" ditugu, buztinezkoak denak: gizakiak utzitako industri aztarnak. Harria lantzeko erremintak, larruak garbitzeko eta abar. Fosilak eta giza-hezurrak ere "azaldu" dira.
3A taldearekin Plastikan TRIKUHARRIA egin dugu. Hasieran, marrazkien bitartez formak ezagutu ditugu: poliedro erregularrak. Jarraian piramidearen garapena marraztu dugu, moztu eta paperezko bolumena lortu dugu. Trikuharriaren irudiak interneten aurkitu eta argiluna landuz arkatzez marraztu ditugu. Azkenik, talde lanean, kartoia eta tenperak erabiliz, 3D moduko trikuharria eraiki dugu. Trikuharriaren argazki guztiak ikusteko klikatu.
Inauteriak gainean genituelarik, Beñat Gizarteko irakaslea buru, Paleolito garaiko gizakiaz mozorrotu eta ikastetxeko korridorean sortutako kobazuloan “maniqui challenge” egin dute. Kobazuloa 4 DBH eta 3 DBH Plastikako taldeekin sortu dugu.
Testura, kolorea, argiluna, proportzioa, espazioa, forma eta 3D kontzeptuak landu ditugu, talde lanean. Korridoreko zati bat, papera erabiliz, kobazuloan bihurtu dugu. Estalaktitak, hormako testura eta formak, sakonera pintura eta kolorean bitartez, horma-pinturak eta abar. Argiztapena erabili dugu kobazuloa iluntzeko. Eskola 2.0 bildumako ordenagailua entxufatu dugu eta “bucle” moduan soinua jarri dugu. Bafleak hormako paperaren tartean kokatuta soinua gangatik barrena entzutea lortu dugu. Ikasle batek egin du soinu nahasketa, txalaparta, ur tantak eta Mikel Laboaren musika nahastuz. Kobazuloaren prozesuaren argazkiak.
AURRETIK BLOGEAN PUBLIKATUTAKO SARRERA. PROIEKTU AURKEZPENA.
Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu.
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
beste atalak
1DBH PLASTIKA,
3DBH PLASTIKA,
4DBH PLASTIKA,
BOLUMENA,
euskara,
HORMAIRUDIA,
inauteriak,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2017/03/14
MARTXOAK 8. HORMA-IRUDIA.
Martxoak 8 egunero
da. Aurten, Lauaizeta ikastetxean lan taldea osatu da ikasle eta
irakasleen artean. Lan taldeak proposatu du beste ekintzen artean
horma-irudia egitea. Plastika arloan erronka jaso eta martxoak 8
egunean plastika saioa zuen taldeak ekin dio horman pintatzeari.
Euskara horman itsasteko asmotan hitzak jarri ditugu, marrazki
gehiagorik gabe. Argazkiak HEMEN.
2017/03/10
3DBH. MOZORRO DIGITALAK.
Inauteriak joan
dira, Martxoak 8 ere eta Korrika badator. Mozorro festa herri
guztietan ospatzen dugu, Tolosan nola ez, eta modu berezian
Nafarroan. Guk plastika arloan txertatzen dugu gaia eta hainbat
modutara landu izan dugu. Oikoena, zinema eta musika eremuko
pertsonaiez mozorrotzea da, modu digitalean. #Gimp irudi editore
librea erabiliz, kopiatu eta itsatsi eginez. Ñabardura, saturazioa,
distira eta kontrastea, kolore-balantzea, eskala, kokapena eta
biraketa lantzen ditugu, beste gehiagoren artean. Lanak ikusteko
KLIKATU.
2017/03/07
3DBH DISEINUA. ZER GERTATU DA DONOSTIAN?
Irudi
muntaiak egin ditugu #Gimp irudi editorea erabiliz, Donostia
gaitzat hartuta. Behin irudi berria sortuta, formatu eta hedabide
euskarria aukeratuko dugu eta notizia bihurtu. Helburua
sinesgarritasuna lortzea da eta hedabideetako gezurrezko berria
publikatzea, #Orson Welles handiak bere garaian egin zuen bezala, #WIKIPEDIARA esteka duzue, ingelesez.
Paper edo digitala den prentsako lehen orria, sare sozialetako
euskarria erabiliz, telebista, webguneak, kartelak, telefono
mugikorrak, eta abar. Lanak ikusteko KLIKATU.
2017/03/03
3DBH DISEINUA: TXIMISTAREN ANIMAZIOA
Diseinu arloan,
3DBH, audioa eta animazioarekin eszena burutuko dugu. Gaia tximista
da. Irudiak internetetik bilduko ditugu eta #Gimp irudi editore
software librea erabiliz irudiaren argi aldaketak dituen kopiak
sortuko ditugu. Gif artxibo-irudia hau pantailaren bideo grabaketa
egin ondoren, bideo-artxiboa bihurtuko dugu. Openshot bideo editore
software librean soinu efektuak gehituko dizkiogu: musika edo
melodia, audio efektuak, tentsio edo lirika audioak, eta abar.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)