bannerra 1

bannerra 1

2026/09/27

AITORREN MURALA EGIN DUGU, HIRUGARRENEZ.

 

Lauaizeta osatzen dugun ikasleria Aitorretik, Hegoatik eta Intxaurrondo ikastolatik gatoz. Auzoekin eta auzoetako ikastetxeekin elkarlanean muralak eta hainbat proiektu egin izan ditugu Plastika arlotik ere.

Esperientzi polita da paretan elkarlanean pintatzea, ardatza adostu eta bakoitzak libreki irudi osoan berea ematea. Ondo pasa dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu Aitorrekoei paretagatik, emandako erraztasun eta harreragatik eta, nola ez, pastengatik!

2026(e)ko urriaren 29(e)tik 2026(e)ko azaroaren 1(e)ra Intxaurrondo auzoan muralen festa handi bat, Intxaurrondo Apain, ospatuko da eta han ere egingo dugu mural berri bat.

ARGAZKIAK 2026


EGIAN hainbat mural egin izan ditugu azken urteetan: Egian Euskaraz Eguna, Olatu talkak, Korrika eta Aitorren...




2026/09/05

ESKULTURAK MARRAZTEN; 120 MARRAZKIREKIN ANIMAZIOA.

 


120 marrazkirekin animazioa sortuko dugu. Horretarako bideo bat hautatu behar dugu, ekintza ala gidoiari lotuta. Behin bideoa eskutan, 120 frame marrazki bihurtuko dira, kalkatuta ala libreki interpretatuta. 120 marrazkiri argazki bana aterako diegu eta hauek lotuko ditugu animazioa sortzeko. Animazioa editatuko dugu marra-marrazki libreak erantsita, "ikus zarata" deritzoguna, eta audio efektu eta musikarekin osatuko dugu.

120 marrazkiak egiten hasi baino lehen giza gorputzaren hainbat jarrera identifikatuko ditugu hainbat eskulturak analizatuta. Analisi hauek egiteko, lehenik eta behin hainbat eskultura EZAGUTUKO ditugu. Analizatzeko proiektorean ikusi, hausnartuko dugu elkar, eta azkenik, marrazkiekin interpretatuko ditugu, marrazki azkarrak, A4 formatoan hainbat teknika eta hizkuntza plastiko erabilita: collage, tinta txinatarra, argizariak, boligrafoak, arkatzak, zirriborroa, geometria, marra-egiturak...