bannerra 1

bannerra 1

2024/07/21

BLENDER 4.2 LTS. SOFTWARE LIBREA PLASTIKA ETA IKUSIZKOEN HEZKUNTZARAKO.


 Oporretan ondo pasatzeko garaia, eta gogorik izanez gero sormenean saltseatzeko uneak ere gerta daitezke. Software librearen munduan Blender programa oso famatua da. Komunitate jendetsua, indartsua eta alaia du atzean eta garapen handia egiten ari da hilabetero.Azken bertsioa aste honetan atera dute, 4.2 da, eta LTS da, sostengu luzea izango duen bertsioa, egonkorra izango da. 

Geroz eta hobeagoa da programa hau. 3D mundua lantzen du, baina baita 2D animazioa ere. Denetarako balio du: 3D diseinu eta animazioa, 2D animazioa, ilustrazioa, 3D eskultura, modelatu artistikoa eta modelatu industriala, web diseinurako lagungarri, motion graphics egiteko, arkitektura diseinua, barne diseinua, objektuen diseinua, bideo jokoen eremua, bideo editore bezala ere, simulazio fisikoak, VFX efektu bereziak, bideotracking (bideoa eta 3D elementuak nahastu) eta abar.

Azken bertsio honek dakarren berrikuntza bilduma azaltzeko hoberena #Blender.org webgunera jotzea da eta bere bideoak ikusi eta demo artxiboak deskargatu eta probatzea. Dena dohainik da baina ahal duzu diru laguntzarik eman, zure esku badago eta nahi baduzu. Bestela, lasai deskargatu eta gustukoa baduzu, zabaldu lau haizetara software librearen abantailak.



2024/06/16

IKUSI ARTE: MARRAZKIAK GELAKO HORMAN. 4DBH.

 




4DBHkoek amaitzen dute Lauaizetako etapa eta, tarteka, oroimen moduan zein festa moduan,  muralak egin izan ditugu ikastetxeko hainbat espazioetan. Aurten Plastikako gelako hormetan egin dituzte marrazki bana Ametsek, Basthianak, Gabriellek eta Ilunek.

2024/05/20

MARRAZKIA BOLIA ERABILITA. ERAIKINAK.


 Donostiako, Gipuzkoako zein Euskal Herriko eraikin bat aukeratuko dugu boliarekin marrazteko. Interneten nabigatu eta eraikina aukeratu. Ordenagailuko pantailan irudia izanik boliarekin zirriborro erara marrazten hasiko naiz. Ez da beharrezkoa zuzenketarik egitea. Gehitu marrak itzalak eta testurak lortzeko. Urrunetik marrazkia politago ikusiko da.

2024/05/19

ANIMAZIOA GIMP ERABILITA: GIF GAINEAN MARRAZTUTA. 1DBH.

23-24 ikasturtea amaitzen ari da eta azken lanak falta zaizkigu. Batetik, 1DBH Plastikan, IRUDI bat HAUTATU INTERNETEN eta #Gimp erabilita eraldatu eta #gif animatuan bihurtu. ERALDAKETA tresna erabilita lau bat eraldaketa egin eta 20ko animazioa berak, Gimpek, egiten du. 20koa izatea gure erabakia da.


Euskaraz idatzita dagoen komiki bokata jarriko diogu 20. framean, GIMPen edo INKSCAPEn eginda. 20. hau 3 segunduz luzatuko dugu: geruzaren izena editatu eta honako hau idatzita (3000ms)

Ondoren, aurreko beste 19 frame/geruzak kopiatu banan banan eta alderantzizko errenkadan kokatuko ditugu. Honela, animazioa bukatuko dugu. 

Lana borobiltzeko frame bakoitza pintzelarekin pinta dezakegu edo distira/kontrastea alda diezaiokegu. Hori egiteko, gaineko geruzak ezkutatu behar dira "begian" klikatuta.

IRAGAZKIAK atalean ANIMAZIOA/ERREPRODUZITU agindua emandakoan animazioa nola doan ikus dezakegu.

Behin lana amaituta eta animazioa bukatzeko GIF formatoan esportatuko dugu. Esportatu honela/ izenean .gif jarri/ klikatu "animazio gisa".

Goiko animazioa eredua da, eta marrazkia orijinala da.

2024/05/10

GEOMETRIA ETA ILE ORRAZKERAK. 1DBH PLASTIKA.


 Koloreak bolumena irudikatzen laguntzen digu. Argiak kolorearen tonalitateak aldatuko ditu, hau da, kolorearen tonalitate horiak adibidez, hori argiagoak edo ilunagoak, hori garbiagoak edo nahastuagoak  izango  ditu, Kolorearen tonalitatea (zein kolore den), bizitasuna (kolore nagusiari zenbat hurbiltzen zaion, purutasuna) eta kolorearen argitasuna (gris kantitatea) erabaki dugu eta marrazkian ilearen bolumena irudikatzen saiatu gara, bitartez marrazten ondo pasatzen saiatu gara eta pertsonaiaren izaera adierazten ere saiatu gara. Marrazki guztiak ikusteko klikatu goiko irudian.

2024/05/09

MARRAZKIAK 3D ANIMAZIOAN: DADOA.

 

MARRAZKIAK egingo ditugu eskuz 3D animazioan txertatzeko dado batean. 6 aurpegi 6 marrazki. Gai baten inguruan egituratuko da. Adibidez, jatetxe bateko janaria aukeratzeko dadoa botako dut eta suertatzen dena aukeratuko dut; edo Plastikako programazioa egiterakoan dadoa erabiliko dugu: 3D animazioak egin(1), bideogintza(2), koloretako tenperak(3), arkitektura(4), collage(5), komikia(6)....Dadoaren animazioa egiteko #Blender erabiliko dugu eta marrazkiak editatzeko #Gimp etA #Inkscape, denak software libreak.

2024/05/03

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: BIDEOJOKOAK SORTZEN.


 Software librea erabilita izugarrizko sormen lanak egin daitezke Plastika arloan: formak, irudiak, konposizioak, eszenak, animazioak, motion graphics, argazkigintza moduko simulazioak, forma berriak sortu 3D digitalean, testurak, azalak, arkitekturako egiturak, objektuen diseinuak, argiaren trataera espazioan eta objektuetan, erliebea, auzoko 3D mapak, patrimonio kulturalen maketa digitalak...gauza asko...edozer...eta  dena doako programekin, ekonomia guztientzat eskuragarri. #Daniel Bystedt sortzailearen lanak ikusi besterik ez dago (goiko animazioa tarteko.)...

3D sortzeko Blender.

Irudigintzarako Gimp, Krita eta Inkscape...

Bideo ediziorako: Openshot, Shotcut, Blender, Kdenlive..

Sistema eragilea: Linux..

Etab luzea.

Blenderrekin hainbeste eremu landu daitezke ezin dela hemen dena azaldu. Bere webgunean sartu eta saltseatu ikusteko zer egin daitekeen.

Baina orain BIDEOJOKOAK egiteko aukera irekitzen ari da berriro ere. Irudimena lantzeko, egituratzeko eta Plastika arloan ikusi eta ikasitakoa inplementatzeko eremu ikaragarria izan daiteke. Modu xumean landuta, gauza gutxirekin asko lortzeko; eta ahal den neurrian talde lanean aritzeko ere. DBHn gaude.

Blender oinarri UPBGE sortu dute komunitateko kide batzuek. Goiko irudian klikatu eta webgunera jo dezakezue. Blender bat da bideojokoetarako prestatuta. BGE aspaldiko Blender Game Engine izan zen baina Blender programa osotasunean optimizatzen joan ahala GAME ENGINE atala zaharkituta geratu zen. Azken #Blender 4.2 bertsioa oso indartsua da eta prozedura berriak egin ditzake gaur egun, modu aurrerakoi eta industriara hurbiltzen, iritsi ez bada jada. Bideojokuen atalak aurrera pausu hauek ere ahalbideratuko ditu: #Cycles, #EEVEE Next, #Geometry Nodes, #Grease Pencil, etab.   

Beraz, IKUS-ENTZUN tailerrean bideojokoak sortzen hasiko gara, klikatu beheko irudian. Ea ekainerako zer lortu dugun...





2024/05/01

LAND ART EZAGUTU, EGIN ETA ONDO PASA!

 


Ikus-entzunezko tailerrean lan gogorra egin dute ikasleek aurreko proiektuan eta, erritmoa erlaxatzeko, Zurriolako hondartzara jaitsi gara #Land art zer den ezagutu, eta bitartez, ondo pasatzera. Ariketa talde lanean marrazki erraldoia egitea izan da eta mugikorrarekin hondarra grabatzea basamortua dronetik ikusiko balitz bezala. 

Behin hondartzan eta eguraldi honekin, ondo pasatzera!

2024/04/25

BOLUMENA KOLORETAN ARGIA: ILEAPAINDEGIAK NONNAHI.


 SINA SINAIE artista hutsa da. #Blender software librea erabilita, #3Dn lana egiten duen sortzaile paregabea. #Youtuben du kanala #SINA SINAEk eta modu bikainean azaltzen ditu nola egin gauzak, oso ondo azalduta. Ondo datorkigu bere bideoa gure 1DBHko hurrengo lana egiteko Plastikan: ilea eta pertsonaiaren marrazkia koloretan, argiak bolumena itxuratzeko ariketa egiteko.

Ilea eta pertsonaia aukeratzeko interneten nabigatuko dugu. Adibide gisa hemen daukazue #Arcane animazio serieko pertsonaietako bat. Seriea izugarri ondo eginda dago norbait animatzen bada ikustera.



2024/04/15

ABSTRAKZIOA. OTEIZAREN ESKULTURA METAFISIKOA.

Abstrakzioa ezagutu eta ulertu nahi dugu Plastika arloan. Horretarako hainbat prozedura burutuko ditugu; batetik, #Mondrian eta #Neoplastizismoa ikertuko ditugu; ondoren, Donostiako Pasealeku Berrian dagoen Oteizaren eskulturari argazkia
aterako diogu eskulturaren barruan gaudela; jarraian, ikastetxeko espazioetan argazkiak aterako ditugu mugikorrarekin eta #Inkscape software librearekin 
geometria formak aurkituko ditugu irudietan; baitare, Oteizaren eskultura 
metafisikoak ezagutu eta bi dimentsioko formak egingo ditugu zuri eta beltzean (goiko irudia), #collage teknika erabilita; bestalde, eramangarriak babesteko erabiltzen diren kortxo zuriak moztu, itsatsi eta hauek sortutako itzalei argazkiak aterako diegu; 


horrez gain, Donostiako eskulturaren bat aukeratu eta boligrafoarekin modu naturalean marraztuko dugu; gainera, bideo-animazio bat sortuko dugu #Neoplastizismoaren irudiak erabilita; bestetik, auzora irtengo gara eta itzaletan irudi abstraktuak islatuko ditugu mugikorrarekin argazkiak aterata: eta azkenik, erakusketa egingo dugu guztiarekin.

Mate eta Teknok aurten ere egiten ari dira Geometriaren proiektua eta Plastikatik, maila guztietan, paraleloki #Geometria lantzen ari gara ere, ikastetxea girotzeko.

2024/04/10

POLIEDROAK. GEOMETRIA. PLASTIKA-MATE-TEKNO PROIEKTUA.



 Matematika mintegiak geometria lantzeko proiektua abian jarri du aurten ere Teknologia mintegiarekin batera. Erakusketarekin amaituko dute eta ikastetxearen kanpoan jarriko dute eskultura bigarren aldiz. Aurretik, duela urte batzuk, eginda dute honelako proiektua eta eskultura jarrita dago ikastetxearen eremua aberasten.


Iazko udaberrian ikastetxeko hormetan horma-pinturak edo muralak egin eta, gainera, eskultura pintatu genuen.

Aurten, Plastika mintegitik #GEOMETRIA proiektuan paraleloki parte hartuko dugu. Poliedro erregularrak abiapuntu hartuta marrazki libreak egingo ditugu 1DBH plastikan; 4DBH plastikan, berriz, #ABSTRAKZIOA landuko dugu eta, horrekin batera, #Oteizaren eskultura metafisikoa ere.

Goiko poliedroaren irudia #Blender programarekin eta #Gimp programarekin, eginda dago. Biak #software libreak dira.


2024/04/08

KARTEL LEHIAKETA. INTXAURRONDOKO JAIAK 2024.

 




Intxaurrondoko jaiak prestatzen ari dira auzotarrak


eta Kartel lehiaketa antolatu dute.


Jai parte hartzaile eta herritarrak dira Intxaurrondokoak;


eta auzoekin elkarlana egiten dugulako,


kartel lehiaketaren berri ematera gatoz;


eta, bitartez, parte hartuko dugu ere.



2024/03/22

HORMA IRUDIA. MURALA. KORRIKA 2024.


 Lauaizetatik parte hartu dugu aurten ere Korrikan eta auzoekin elkarlanean hainbat ekintza burutu ditugu.: Korrika txikia eta horma irudia, besteak beste. Plazaundin izan dugu azken elkagunea, bertan bukatu da Korrika txikia eta bertan egin dugu horma irudia. X. Abalde ere han ibili da kamerarekin eta atzo Hirutxulokoak ere.

2024/03/17

K2 MENDIAN EUSKARAZ HOBETO?

 Zein hizkuntza ezin hobeagoa euskara baino elkar komunikatzeko eta bizitzeko?

Euskal Herrian bizi eta ikasten duten


 bi ikasle dira Utkrista eta Esha, 


dbhko ikasleak. Utkrista Nepaletik


 etorri zen Euskal Herrira eta Esha Punjabetik

Pakistan eta Indiaren artean dagoen herrialdea da. Beraien

 jatorrizko hizkuntzak apur bat ezagutu eta euskara ikasteko 

egiten duten esfortzua baloratzeko bideoa da

 honako hau, K2 mendian...












2024/03/05

2024/01/25

KOLORE ALDAKETA.

Argiak koloreak aldatzen ditu. Kolorearen aldaketak harrapatuko ditugu bideoa erabilita? Honako bideo Aitor K. rena da...


Iluntasuna gaia izanik argazkiak atera ditugu. Kolore beroak eta hotzak bilatuz ere argazkiak egin ditugu. Gardentasuna gaia izanik ere argazkiak atera ditugu. Orain...bideoa. Bideo labur bat egingo dugu kolorea bi aldiz aldatu arte behintzat. Etxean grabatu mugikorrarekin eta postaz bidali. Hemen duzue kolore aldaketaren adibide bat.




2024/01/21

ARGAZKIGINTZA. MUGIKORRAREKIN MINUTU BATEAN MARRAZTEN.



Argazkia ikusizko arte forma bat da, kamera eta argiaren bidez irudiak atera eta sortzean datza. Euskarri indartsua da, artistei emozioak transmititzeko, istorioak kontatzeko eta inguruko munduaren edertasuna harrapatzeko aukera ematen diena. Zuri-beltzeko argazkilaritzaren testuinguruan, kolorerik ezak dimentsio berezia gehitzen dio adierazpen artistikoari.

Gure ikaslea izandako #June Alduntzin argazkilaritza landutakoa da eta #Plastikan izan genuen hitzaldi-tailer bat eskaintzeko.

Zuri-beltzeko argazkilaritza espazioaren lanaren gaia denean, sarritan argi eta itzalen, formen, ehunduraren eta kontrasteen arteko elkarrekintza arakatzea dakar ingurune jakin batean. Kolorerik ezari esker, ikusleak konposizioan, tonu-eremuan eta subjektuen berezko edertasunean arreta gehiago jartzen du. Zuri-beltzeko argazkilaritzaren sinpletasunak ikusleak irudiarekin duen lotura areagotu dezake, askotan eszena funtsezko elementuetara destilatu egiten baitu.

Espazioaren eremuan gai gisa, zuri-beltzeko argazkilaritzak espazioen zabaltasuna, hutsunea edo konplexutasuna har dezake, paisaia naturalak, hiri-inguruneak edo konposizio abstraktuak izan. Kolorearen distrakzioa kenduz, argazkilariak espazio baten barruan dauden formak eta egiturak azpimarra ditzake, argi eta iluntasunaren jokoa nabarmenduz.

Argazkilariek sarritan enkoadraketa, perspektiba eta konposizioa bezalako teknikak erabiltzen dituzte ikuslearen begirada bideratzeko eta aldarte edo mezu zehatz bat transmititzeko. Txuri-beltza euskarri gisa aukeratzeak denborarik gabeko zentzua sor dezake eta argazkilariari une zehatzen mugak edo kolore paleta mugak gainditzen dituzten irudiak sor ditzake.

Azken finean, zuri-beltzeko espazioaren argazkilaritza adierazpen artistiko era liluragarri eta iradokitzailea da, ikusleak argazkilariaren objektiboek harrapatutako espazioetan aurkitzen diren edertasuna, konplexutasuna eta sinpletasuna balioestera gonbidatzen dituena.

2024/01/12

SAHARAREN ALDE.

 

Urtero legez Saharako herriarekin elkartasun egitasmoa martxan jarri da Lauaizetan, Donostiako Saharako Lagunen Elkarteak koordinatuta. Plastikatik janaria biltzeko txokoa indartzen lagundu dugu.