bannerra 1

bannerra 1

2022/09/24

ANIMAZIOA ESKUZ EGINDA TALDE LANEAN.

 



Plastikako 4. mailan taldean proiektu erraldoia gauzatzen ari gara, gure herrialdean porlanarekin ohituta gauden moduan. 17 ikasle eta 17 animaziok osatutako animazio handia. Iaz ikastetxean ikasturteko azken egunean egindako jaian 3 ikaslek #dantza garaikidea egin zuten oholtzan eta hau izango da gure haria. Ikasle bakoitzak 120 marrazki egingo ditu, eta 12fps abiaduran, 10 segundoko animazioa. Dantza 17 zatitan banatu dugu, eta, proiektuan erotzen ez bagara, dantzaren bideoaren animazioa egitea da xedea.


 

 A4 orri zuria tolestu hainbat aldiz eta 8 zati lortuko ditu, hots, 8 marrazki. Ikasle bakoitzak 15x8 marrazki egingo ditu. 

 


Bideoa ordenagailuan erreproduzitu eta pause tekla erabiliz frame guztiak marraztu/kalkatuko ditugu arkatzez. Ondoren, arkatzezko marrazkiak hainbat neurriko errotuz birmarraztuko ditugu, modu librean eta diseinu askearekin. Marrazkiak amaituta, argazkiak aterako dizkiegu mugikorrarekin eta #Inkscape programan egokituko ditugu. Lana errazteko asmoz, mugikorrarekin ateratako irudi guztiei tamaina jaitsiko diegu. Behin irudi guztiak prest bideo editorera ekarriko ditugu irudi-sekuentzi moduan eta animazioa bukatuta egongo da. Guk #Blender programaren bideo editorea erabiliko dugu.

Goiko eredua egiteko erabilitako dantzaren bideoa #mixamo web gunekoa da. Web gune honetan 3Dko animazioak eta pertsonaiak daude modu librean deskargatzeko, nahiz eta #Adobe enpresak erositako tokia den.

iruzkinik ez: