bannerra 1
2012/10/22
2012/10/17
3 DBH PLASTIKA: 3D IRUDIKATZEN
3D irudikatzen saiatuko gara, nola?
beste atalak
3D,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
LAUAIZETA,
plastika
4 DBH PLASTIKA: HORMAIRUDIA
Euskara batzordeak iaz Amodiozko
Gutun lehiaketa antolatu zuen. Aurtengoan, ordea, bideoa izango da lanak aurkezteko euskarria. eta gaia SORMENA izango da. 2 minutukoa gehienez eta aurkezteko epe
eta moduak zehaztuko dira laster. Bideoak, IPRENTSA aldizkari digitalaren 4. alean, abenduaren lehenengo asterako, argitaratuko dira. 4. DBH-ko plastikako ikasleek iaz
bihotz erraldoia hormatik zintzilik egon zenaren lekuan horma irudia
marraztuko dugu. Hemen beheko argazkian duzue horma. Gimp erabiliz
muntaia egiteko, ideia definituz, koloreak eta helburua.
beste atalak
euskara,
kolorea,
LAUAIZETA,
plastika,
prentsa digitala
3 DBH PLASTIKA: ARGILUNA ETA TESTURA
ZURI BELTZA ETA GRISAK
Hemen daukazue ikusgai aspaldiko telebistarik ez zen garaiko Zinema munduko artista famatua, Greta Garbo. Bere ezaugarri gehiago jakiteko bisitatu Wikipedia.
Etxean patxada osoz ARKATZA hartu, 6B bada askoz hobe, A5 neurrian orri zuri arruntean (A4 erditik moztua)irudia interpretatu.
Lortu behar da: marrazkia eta giza irudiaren neurriak proportzionalak izatea,
zuria, beltza eta hiru gris behintzat lortzea,
hilearen eta erroparen ehundurak.
Noizko eta nola entregatu: marrazkia egiteko epea azaroak 4, igandea, 20:00tan amaituko da. Postaz bidali dezakezue (mikelplastika@gmail.com) edo eskura Mikel irakasleari eman.
Internetaz baliatu eta marrazkiari ekin.
2012/10/08
3DBH DISEINUA: GIF ANIMATUAK
Programazioari
jarraituz,
Gif animatuak sortzen ari gara. Lehenik eta behin, ikasle guztiek
ariketa berdina egingo dute, teknika eta prozedurak bereganatzeko.
Hau egindakoan gaia eta sormena, libre. Iprentsa Lauaizetako prentsa
digitalekoei ongi iruditzen bazaie Gif animatuak 4. alerako prest
izango ditugu. Hemen dituzue teknika ezagutzeko 3 ariketa
ikusgai...Gimp programarekin egindakoak dira eta Audacity-rekin
audioa landu eta erantsiko zaizkie...
beste atalak
3DBH DISEINUA,
gif,
LAUAIZETA,
Lauaizeta BHI,
plastika
2012/10/04
4 DBH PLASTIKA: BLOGEAN LAN TEORIKOA
Ezin
dizuegu pista gehiagorik
eman. Mark Rothko edo Minimal Art mugimenduaren kontzeptu teorikoa
azaldu behar duzue 4 esaldi zehatz erabiliz.
Arte garaikidea
ezagutu eta ulertzeak ikasketa prozesu luzeago eta sakonagoa eskatzen
duenez, begirada xume eta arinean, gaur egungo Arte Modernoaz ere
ezagutzen ditugun aurrekari garrantzitsuenak aztertuko ditugu: XX.
Mendeko Suprematismoa, Kubismoa, Surrealismoa, Dadaismoa,
Neoplastizismoa (Mondrian), Expresionismo Abstraktoa (Pollock),
Minimal Art (Rothko), Land Art eta Arte instalazioak.
2012/10/02
4 DBH PLASTIKA: ABSTRAKZIOA
Ez
da erraza marrazki abstraktuei azalpen sineskorrak ematea. Wikipedia
eta Arteko liburu eta web guneetan jartzen duenari kasu egingo diegu.
Pixkanaka
ulertzen saiatu eta ideia eta Arte forma berriei pertzepzio
zabalarekin harrera egin. Oraingoz, ikasle bakoitzak bere blogean
kontzeptu teorikoak idatzi arte, Plastikako gelan lan
abstraktuak
EGIN ditugu.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
LAUAIZETA,
marrazkia,
plastika
2012/10/01
3 DBH PLASTIKA, OBJEKTUA MARRAZTEN
beste atalak
3DBH PLASTIKA,
kolorea,
LAUAIZETA,
marrazkia,
plastika
2 DBH PLASTIKA: ILUSTRAZIOA
Tinta txina erabiltzea ez da gau erdiko
ahuntzaren eztula. Aukera ederrak eskaintzen dizkigu, arriskuak ere,
baina batez ere, kontrola ezaren eremuan sor daitezkeen emaitza motak
interesatzen zaizkigu. Ureztatuko paperean sortzen diren formak,
marra motak eta beltza eta grisen argiztatzeko moduak.
Ariketa honetan testua eta marrazkiak
uztartu nahi izan ditugu...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)