Collage
teknika XX. mendearen hasieran erabiltzen hasi zen Picasso, besteak
beste. Teknika honek testura, forma eta euskarri materialak modu
azkar eta berezian uztartzen ditu. Lortzen diren emaitzak, askotan
nahi gabekoak, indartsuak dira DBH garaian marraztera ohituak diren
ikasleen artean. Trazutik aska gaitezke eta planoekin konbinatuz
aukera anitzak eskura ditzakegu azken konposizioaren bila gabiltzala.
Lanpara
aitzakia, collage teknika erabiliz konposizioak bilatu nahi izan
ditugu, 3 kolore nahastuz eta argiluna eta formen arteko nahasketekin
lana burutuz. Aurten, ariketa honetan, emaitzak ez zaizkigu hain
onak atera. Lan guztiak, beti bezala, IRUDI BILDUMA atalean daude ikusgai.