bannerra 1

bannerra 1

2013/09/30

3DBH PLASTIKA ETA GORPUTZ HEZIKETA: ONDO GOSALTZEAREN GARRANTZIA


Mugikorrarekin grabatutakoa youtuben 
onartuko den formatora bihurtu. 

Openshot bideo editorea oso ona da, pista ugari sor ditzakezu eta  nahi duzun guztia editatu.

Youtubera igo. Zure gmail kontuarekin Youtube kanala daukazu.


Openshoten egin edo ez egin, Youtubek lizentzia libreko audioa eransten utziko dizu, oharrak jarri...nahi duzun guztia editatu.


DISEINU GRAFIKOA 2DBH ERREPORTAJEA

Euskara ikasgaian erreportajea lantzen ari dira 2 DBH talde guztietan. Elkarlanean hasita Plastika ikasgaian forma emango diogu Ubuntu eta software librea erabiliz bakoitzak bere ordenagailuan lan eginez. Hau izango da prozedura. Adibide gisa Donostia saria jaso duen Hugh Jackman aktorearen irudia eta Berria egunkariko iritzi artikulua konbinatu ditugu.
Ubuntu 12.04 Linux sistema eragilean, euskara hizkuntzan, Gimp eta Inkscape programak erabiliko ditugu. Gimp: irudiak eraldatzeko. Inkscape: irudi, testu eta atzeko kolore zatiak antolatzeko. Euskara zuzen idazteko Libreoffice-Xuxen erabiliko dugu.

2013/09/25

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ANIMAZIOAK GIMP ERABILIZ


Animazioak egiten hasi gara: lehenik arkatzez liburu ertzetan. Ondoren, Gimp software librea erabiliz animazioak GIF artxibo modura. Beranduago, Gifak argazkiekin eta bukatzeko stop-motion modua erabiliz “ Frutaren desagerpena”. Joan zaitez tiketa hartzera eta hartu eserlekua. Denak ikusteko sartu IKASLEEN LANAK atalean, edo KLIKATU HEMEN.

2013ko IRAILA 2dbh

2010eko APIRILA 2dbh


2008ko OTSAILA 3dbh

Gimp eta irudi muntaia. Zinemaldira bidean.


3DBH-ko Diseinua ikasgaian Zinemaldi birtuala sortu dugu, Donostiakoaren pare, eta kartel sorta diseinatuko dugu, gai ezberdinetako zinema islatuz. Hori gauzatzeko, prozedurak eta teknikak bereganatu behar eta zer hobe hori lortzeko irudi muntaiak baino. Gimp software librea erabiliz, geruza jokoak eginez.



2013/09/22

BISTAK. Sistema diedrikoa


Sistema diedrikoa

Wikipedia(e)tik
Sistema diedrikoan egindako marrazketa
Sistema diedrikoa errepresentazio sistema geometriko bat da eta pieza baten bistak planoan irudikatzean datza, hau da, hiru dimentsioak bistetan bi dimentsiotan egongo diren irudiengatik ordezkatzen ditu proiekzio ortogonalen bitartez.
Oinarrizko sei bista posible ditugu baina normalean hiru bista erabiltzen dira eta posible denean gutxiago lana sinplifikatzeko neurri guztiak akotatzea posible bada. Beraz oinarrizko hiru bistak hauek dira:
  • aurretiko bista
  • ezkerreko bista
  • goiko bista.
Hauetatik oso ondo aukeratu behar da aurretiko bista, informazio gehiena ematen duena izan behar baita.
Sistema diedrikoaren barnean bi errepresentazio sistema bereizi behar ditugu, sistema europearra eta sistema amerikarra.

2013/09/19

GEOMETRIA MATEMATIKA ETA PLASTIKA: POLIEDROAK


Goiko irudi gorriak WIKIPEDIATIK hartuak dira. Poliedroak idatzi eta han aurkituko dituzue definizio zehatz eta gaiarekiko lotura interesgarriak. Ez dudarik izan, nabigatu eta jo aurrera!


Poliedroak 5 dira eta izateko baldintza hau bete behar du: osatzen duten planoak eta hauek lotzean sortzen diren beraien arteko angeluak ere berdinak izatea.

Blender software librea da. Izugarria 3D diseinu eta animazioak sortzeko. Komunitateak sortu eta garatzen du, momentu oro hobetzen, eta arrakasta handia du bere sektorean, hezkuntza maila ezberdinetan eta industria mailan ere.

Matematika eta Plastika ikasgaien arteko elkarlanean, 2DBH mailan geometria landuko dugu modu ezberdinetan. Prozesu guztiaren atal bat 3D modu digitalean datza. Hona hemen zertzelada bat...




Geometria

Wikipediatik



Geometria (grezieraz γεωμετρία, geo = lurra, metria = neurtu) gorputzen tamaina, forma eta posizio erlatibo eta espazioaren propietatez arduratzen den matematikaren ataletako bat da. Geometria da zientziarik zaharrenetariko bat. Hasiera batean luzera, azalera eta bolumenaren inguruan kezkatzen zen baina K. a. III. mendetik aurrera Euklidesek axioma ezberdinak proposatu zituenetik mendetan zehar estandar hauetan oinarritu da. Astronomiak eman zituen hurrengo mende eta milurteko eta erdian buruhauste geometriko nagusiena.
Rene Descartesek koordenatuak sartu zituenetik eta aljebraren garapenarekin batera geometria beste garai batean sartu zen. Gainazal kurboakgeometria analitikoa erabiliz deskribatu ahal ziren, adibidez, funtzio eta ekuazioak erabiliz. Gertakari honek paper garrantzitsua jokatu zuenkalkuluaren sorreran XVII. mendean. Are eta gehiago, perspektibaren teoriak argi utzi zuen geometria badela gorputzen eta formen propietate metrikoak baino zerbait gehiago. Geometriaren gaiak oraindik aberatsago egin ziren hainbat gorputz geometrikoren berezko egitura ikertuz eta alor honetan Euler eta Gaussek eginiko lanek topologia eta geometria diferentzialaren sorrera ekarri zuten.
XIX. mendean geometria ez-euklidearra aurkitu zenean espazioren kontzeptuak aldaketa izugarria lortu zuen. Gaur egungo geometriak tolesak eta lokarriak ere kontsideratzen ditu, Euklidear espazioa baino abstraktuagoak diren objektuak, eta eskala txikietan baino geometria klasikoaren itxura duten objektuak ere ikertzen ditu. Gaur egungo geometriak harreman handia du fisikarekin, batez ere geometria Riemanniarra eta erlatibitate orokorraren artean. Fisikaren teoriarik berrienetako bat ere, korden teoria, oso geometrikoa da azken finean.

Geometria irudi bidez adierazgarria izateak matematikaren beste atalak baino ulergarriagoa egiten du, batez ere aljebra edo zenbakien teoriaekin alderatuz. Hala ere hizkera geometrikoa normalean ohituak gauden esparruetatik at ere mugitzen da, geometria fraktalean, adibidez, eta batez ere geometria aljebraikoan.

Ikus jarraian animazio labur metraila...klikatu hemen

2013/09/18

OBJEKTUA ETA MARRAZKIA



Marrazketa teknikoa, objektu ezberdinen irudikapen grafiko sistema bat da, bere azterketa errazteko informazio nahikoa emateko, bere diseinua egitera laguntzeko eta, ondoren, bere eraikuntza eta mantenua ahalbidetzeko xedearekin. Baliabide informatikoen bidez, edo zuzenean, paper edo beste gai lau batzuetan eskuz egiten da.
Objektuak, atalak, makinak, eraikinak, hiri planoak, etab... oinplanoan irudikatzen dira (goiko aldeko bista, sabaiko bista, solairu oinplanoa, estalkia, etab...) altxaeran (aurretiko bista edo albokoa, gutxienez bat), eta sekzioetan (edo mozketa idealetan), bere neurriak, akotazioen bidez argi adieraziz. Gutxienez, bi proiekzio (objektuaren bistak) behar dira, objektuari buruzko informazio baliagarria emateko.

Marrazki tekniko batek, atalaren xehetasun guztiak ikusi ahal izatea erraztu behar du, bere azterketa, eta ondorengo eraikuntza ahalbidetzeko.
Marrazketa teknikoak, zirriborro, krokis, eskema, diagrama, plano elektriko eta elektronikok, elementu mekaniko ororen irudikapenak, arkitektura eta hirigintza planoak bezalako lanak hartzen ditu, kontzeptu geometrikoen laguntzarekin ebatziak, non, matematika, euklidestar geometria, perspektiba eta eskala mota ezberdinak, etab... aplikatuz.
Marrazkia, material ezberdin askotan egin daiteke, paper, mihise edo azetato mota ezberdinak, adibidez. Pantailan ere proiekta daiteke, monitore batean erakutsi, bere bolumenen animazio grafikoak irudikatu, etab...
Marrazki teknikoa egiteko, gai edo tresna ezberdinak erabiltzen dira: mota ezberdineko erregelak, konpasak, arkatzak, eskuairak, kartaboia, marrazketa luma, errotuladoreak, etab... Gaur egun, nagusiki, informatika erabiltzen da, programen bidez lagundutako diseinuaren arloan (Ordenagailuz lagundutako diseinua, 3D, bektoriala, etab...) emaitza ezin hobeekin eta etengabeko hobekuntza prozesuan.




61. DONOSTIAKO ZINEMALDIA



Marrazki ugari egin eta jarraian jarriak animazioa sortzen du. Donostian gaudenez eta Zinemaldia hastera doanez hauxe egingo dugu: Batetik, ikus-entzuneko tailerrean Gimp irudi sortzailea erabiliz marrazkia eraldatzen joan geruza ezberdinetan eta erreproduzitu animazioa sortuz. Bestetik, Diseinua lantzen dugun ikasgaian Zinemaldiko dokumental, labur metrail eta luze metrailak asmatuko ditugu eta beraien kartelak sortu.

2013/09/08

4DBH PLASTIKA 2.0: ABSTRAKZIOA



Euskara txukunean idazteko erabili xuxen eta Libreoffice testu editorea. Ebaluazioko lehen lan honek puntu bat balio du. Abstrakzioa zer den definitu pare bat lerrotan zeuen hitzak erabiliz. wikipedia euskaraz zain daukazue. Ondoren aukeratu Mondrian, Rothko, Picasso edo Pollock eta beraien garapena 5 irudietan azaldu, figuraziotik abstrakziora doana.

2013/09/07

2DBH PLASTIKA: ARGILUNA LANTZEN

Marrazkiak aurpegi asko ditu eta guk gehien ezagutzen duguna zuzenean ikusten dugunaren antzekoa irudikatzean datza. Gai honetan argiluna egiten ikasiko dugu 3 pausotan. 1.- arkatzez sagarra marraztuz bere argi eta itzalekin. 2.- pagoz betetako basoa, binaka eta tinta erabiliz. 3.- liburu mordoa, akuarelaz eta kolorez argiluna sortuz eta bitartez testura ere.