Marrazketa
teknikoa,
objektu
ezberdinen
irudikapen grafiko sistema bat da, bere azterketa
errazteko informazio nahikoa emateko, bere diseinua
egitera laguntzeko eta, ondoren, bere eraikuntza
eta mantenua ahalbidetzeko xedearekin. Baliabide informatikoen bidez,
edo zuzenean, paper
edo
beste gai lau batzuetan eskuz egiten da.
Objektuak,
atalak, makinak,
eraikinak, hiri planoak, etab... oinplanoan
irudikatzen
dira (goiko
aldeko
bista, sabaiko bista, solairu oinplanoa, estalkia, etab...) altxaeran
(aurretiko
bista edo albokoa, gutxienez bat), eta sekzioetan (edo mozketa
idealetan), bere neurriak,
akotazioen
bidez
argi adieraziz. Gutxienez, bi proiekzio (objektuaren bistak) behar
dira, objektuari buruzko informazio baliagarria emateko.
Marrazki
tekniko batek, atalaren xehetasun guztiak ikusi ahal izatea erraztu
behar du, bere azterketa, eta ondorengo eraikuntza ahalbidetzeko.
Marrazketa
teknikoak, zirriborro, krokis,
eskema,
diagrama,
plano elektriko eta elektronikok, elementu mekaniko ororen
irudikapenak, arkitektura
eta
hirigintza
planoak
bezalako lanak hartzen ditu, kontzeptu geometrikoen laguntzarekin
ebatziak, non, matematika,
euklidestar
geometria,
perspektiba
eta
eskala mota ezberdinak, etab... aplikatuz.
Marrazkia,
material ezberdin askotan egin daiteke, paper,
mihise
edo
azetato
mota
ezberdinak, adibidez. Pantailan
ere
proiekta daiteke, monitore batean erakutsi, bere bolumenen animazio
grafikoak irudikatu, etab...
Marrazki
teknikoa egiteko, gai edo tresna ezberdinak erabiltzen dira: mota
ezberdineko erregelak,
konpasak,
arkatzak,
eskuairak,
kartaboia,
marrazketa luma, errotuladoreak,
etab... Gaur egun, nagusiki, informatika
erabiltzen
da, programen bidez lagundutako diseinuaren arloan (Ordenagailuz
lagundutako diseinua,
3D, bektoriala, etab...) emaitza ezin hobeekin eta etengabeko
hobekuntza prozesuan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina