Kontsumo giroan
murgilduta bizi garenez, produktuak diseinatzera jo dugu. Produktuak
eta euskarriak hauek eraman edo gordetzeko. Etxean hasten da gure
esku dagoen lana. #Birziklatuko ditugun ontzi eta poto guztien artean
3 aukeratuko ditugu eta Plastikara ekarri: neurri, forma eta material
ezberdinekoak izango dira. Lanean hasteko, kafe kapsulen kaxak beste
produktuan bihurtu ditugu. Lanak HEMEN.
bannerra 1
2015/04/30
PRODUKTUAK DISEINATZEN. BIRZIKLAPENA
beste atalak
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
3DBH TEKNIKAK,
BOLUMENA,
diseinua,
diseinua 3D,
donostia,
euskara,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2015/04/24
ILUSTRAZIOA GAZTELERA ARLOKO TESTUENTZAT. LIBURUAREN ASTEA. 2DBH
#Liburuaren egunaren inguruan Gaztelera arlokoek elkarlanera gonbidatu gaituzte eta onartu dugu. Beraiekin, ikasleek testua aukeratu dute eta Plastikan ILUSTRAZIOA gehitu. Emaitzak, bukatu ahala, KLIKATUZ ikusi ahal izango dituzu. Plastikan lortu nahi izan diren helburuak hauek izan dira:
- Akuarela erabiliz, marrazkirako bide berriak irekitzea, nahiz eta marrazkiaren joan etorriaren(akuarela eta ur asko) kontrola, guztiz gure esku ez egon.
- Kromatikoki, akuarelak gardentasunean nahasten direlarik, aberastasuna bermatzea, monokromatikorantz hurbilduz eta naturan ez dauden koloreak frogatuz.
- Adierazpena indartzea, akuarelaren ura paperaz xurgatuz testura ezberdinak lortuz.
beste atalak
#marrazkia,
2DBH PLASTIKA,
erakusketa,
euskara,
kolore teoria,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2015/04/22
BLENDER. DISEINUA 3D: AULKIA
4DBH Plastikan #Marrazketa Teknikoa
landu dugu: arku kapaza, bistak, eta angeluen eragiketak. #Diseinua
3D programa librea den #Blender paregabea erabiliz aulkia sortu dugu
20 minututan, azalpenak tarteko.
2015/04/16
PLASTIKAN ARKITEKTURA LANTZEN 2DBH
Arkitektura lantzen
ari gara, talde lanean eraikin ezaguna maketa batean islatuz.
Zerrendatu genituen 2 dozena, Euskal Herrikoak, eta zozketaz banatu.
Ikasle taldeak interneten bilatu behar izan du eraikina eta non
dagoen eta zein funtzio betetzen duen identifikatu. Ondoren, GoogleEarthen aurkitu du eta eraikina 3D moduan jarri ondoren( 3D Building
geruza klikatuz), pantaila argazkiak atera dizkio, eraikina ondo
analizatzeko. Goiko bista prestatu eta argazkia atera ondoren, PNG
artxibo irudia #Inkscape programan inportatuko du eta oinaren
marrazkia lortu. Irudi hori, talde lanean, formatu handiko kartoian
marraztuko da.
Talde lanak ikasketa
prozesua aberasten badu ere, tarteka, bakarkako lanak egingo ditugu.
Taldeko partaide bakoitzak, taldearen eraikina marraztuko du
arkatzez, eta ondoren akuarelaz koloreztatu.
Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Maketa helburu,
oinaren ildotik hormak altzatuko ditugu eta teilatuarekin itxi.
Gero,
hormak pintatu eta atonduko ditugu. Azkenik, denboraren arabera,
ingurunea zehazten joango gara.
Hau dena egiteko erabiliko
ditugun materialak izango dira: arkatz, erregela eta errotulagailuak planoa kartoi handian marrazteko. Kartoia, birziklatua,
ona eta doan, maketaren oinarri eta egituraren material nagusia.
Tenpera eta akuarelak maketa pintatzeko. Papera eta birziklatutako
hainbat material, maketaren azken ukituak eskatuko balute.
beste atalak
#marrazki teknikoa,
#marrazkia,
2DBH PLASTIKA,
3D,
ARKITEKTURA,
BOLUMENA,
diseinua 3D,
inkscape,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)