Egia
esanda, talde langilea 3DBH Diseinuko taldea. Diseinu digitala landuz
kotxeak internetetik deskargatu eta GIMP software librea erabiliz
tuneatu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.
bannerra 1
2015/12/18
ZINEMA KARTELAK EUSKARATZEN
Euskararen
mundua zabaldu nahian eta Donostiako Zinemaldia hain hurbil izanik,
Zinema kartel klasikoak euskaratu ditugu. Klikatu irudian guztiak
ikusteko.
beste atalak
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
diseinua,
euskara,
kartela,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
zinemaldia
2015/12/17
lauaizeta fashion week 2015
8 urte erabiltzen daramatzagu mantala zuriak zirenak. Hainbeste pintura eta proiektu. Hainbeste ikasle eta oroimen. Pinturaz zikin eta beste arrazoiak medio, Diseinuko hautazkoan berpintatu eta tuneatu ditugu. Gaiak Arte Garaikidea, Musika eta mugikorretarako Aplikazioak. Klikatu irudian guztiak ikusteko.
2015/12/16
UDAZKENA MIGRAZIOA HEGAZTIAK. 1DBH PLASTIKA ARTISAUTZA
1DBH #Artisautza hautazkoan bolumenezko hegaztiak egin ditugu eta
ikastetxeko sabaitik eskegi. Irailean hasi ginen, marrazkiak eginez
eta #migrazioko #hegaztiak ikertu eta aukeratzen. Gero, pausoz pauso,
prozedurak garatuz joan dira, egituratik hasita azalaren kolore arte. Argazki guztiak HEMEN.
SANTO TOMAS TXISTORRA POSTUA LAUAIZETA 2015 PLASTIKA LANEAN
Abenduak
18 honetan, oporrak, eta 21ean Santotomas festa eguna Euskal Herriko
bazter guztietan. Txistorra eta azoka, txerriari begira. Udazkena
joan eta harrera neguari. Erlijiorik gabeko eguna izen
erlijiosoarekin. Lauaizetako 4dbhkoak han izango dira, Donostiako
santoto jaietan murgildurik, txistorra postua jarrita, Gipuzkoa
plazan. Animatu eta azaldu bertara! Iaz postu dotoreenaren saria jaso
genuen, ea aurten ere irabazten dugun. Hemen bertarako prestatu dugun
muntaia... Argazkiak ikusteko klikatu
beste atalak
#marrazki,
#santotomas,
4DBH PLASTIKA,
diseinua,
donostia,
euskal herria,
euskara,
iprentsa,
jaia,
LAUAIZETA,
lehiaketa,
PLASTIKA 2.0
2015/12/10
SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK 2
#TabakaleraArte garaikidearen Zentroa martxan
dago dagoeneko, nahiz eta eragile batzuk eta espazio ezberdinak ez
dauden oraindik bistan. #Arte garaikidea ulertu eta hausnarketak egitea erraza ez bada ere, hemen murgiltzera gonbidatuak gaude, donostiar, gipuzkoar, euskaldun eta munduko nahi duen oro. Gune dinamikoa izaki, garaian garaiko
momentu, jende, proiektu eta espazioak erritmo eta helburuen arabera
izango dira besteak baino emankorrago eta aberatsagoak. Eraikin
berrituan, bisita dezakezue barneko mamia , nahi aldiz, Donostiako #Egia auzoan, merezi du. Bere #webguneak
erakusten digu, hilabetero, proiektuen xede eta datak.
2015/12/01
XAKEAREN ILUSTRAZIOA 3DBH PLASTIKA
#XAKEA
asmatu zuenaren istoria ipuin arabiarra omen da, ez dakigu ziur egia
ala kondaira. #Matematika gaitasuna zertxobait landuz eta #marrazki
geometrikoaren aplikazioak garatzeko sarrera gisa erabiliko dugu.
Joko handia ematen du zuri eta beltzaren konbinazioak, ierarkien
gaia, aukera plastikoak, ordena eta kaosa, heriotzaren gaia,
galdu-irabazi, eta asmatzailearen eta Jekearen topaketa.
Ilustrazioak
egiten hasi gara, hemen dituzue batzuk, eta hurrengo astean marrazki
digitalak eginez jarraituko dugu, FI zenbakia ere landuz...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)