bannerra 1

bannerra 1

2026/04/30

ZEIN KOLORE ERABILIKO DUT?


Edozer sortzerakoan, bai marrazki, bai bideo zein animazio, arropa diseinua eta hezkuntza plastikoa, ikusizko eta ikus-entzunezkoa den proiektuetan, koloreak erabaki behar ditugu. Orain, kartela diseinatu behar dugu eta zein kolore erabiliko dugun erabaki aurretik, hainbat arte lan eta produkzio ikusi eta kolorearen trataera analizatuko dugu. 
Inkscape diseinu bektorialeko software librea erabilita, besteak beste, edozein irudiren kolorea identifikatu dezakegu plis plas batean. Hemen goian, adibidez, Caravaggioren XXVII. mendeko arte lan hau hartuta, tenebrismoa deituriko estiloa garatu zuena, arte barrokoa, bere kolore bilduma analizatu dezakegu irudiko zonalde ezberdinetan klikatuta.


Horretarako, irudiaren gainean klikatu eta kolorea zein den esango digu, eta honen kolore nagusi bakoitzaren batazbestekoa ere.







2026/04/24

ARGAZKI RALLYA DONOSTIALDEAN.















10 argazkiko rallya egingo dugu, mugikorrarekin, argazki bakoitza baldintza edo gaiari lotuta: Erritmoa, perspektiba, islada...

Zerrenda ondoko irudia klikatuta.

Egindako argazkiak drivera igo eta bakoitzari dagokion zenbakiarekin eta gaiarekin izendatu. Jarraian, irakaslearekin partekatu.


2026/04/10

UKITZAILEAK ARIKETA: PUNTUTIK ZIRKUNFERENTZIARI MARRA UKITZAILEA.

 
  1. Blender software libre zoragarriarekin egindako lan honetan ukitzailearen aplikazioa ikus dezakegu bizikletaren mekanikan. Marraztu eskuz orri zurian aipatutako mekanikaren ukitzailearen aplikazioa eta beste bi adibide, dena orri berean.
  2. Elkarzutaren adibidea aurkitu Plastika gelako espazioan eta grafikoki adierazi.
  3. Puntutik zirkunferentziara zuzen ukitzailearen prozedura aurkitu online eta euskaraz.
  4. Deskargatu .svg artxiboa, goiko UKITZAILEA irudia klikatuta, inkscape programarekin ireki, eta honako leku geometrikoak aurkitu:
    1. Puntua eta zirkunferentziaren zentroaren arteko zuzena eta honen erdibitzailea.
    2. Erdibitzailetik sortutako zirkunferentzia erradioa ertzeraino duena.
    3. Sortutako zirkunferentziak hasierako zirkunferentziari eragindako mozketa puntuak.
    4. Puntutik mozketara zuzena.
    5. Non ikus dezakegu erdikaria?
    6. Erdibitzailea kontuan izan gabe, non sortzen da elkarzuta ere?
    7. Blender programa ireki eta sortu: prisma angeluzuzen bat, zilindro batekin ukitzailea dena. 3 pantaila-argazki postaz bidali.
    8. .svg artxiboa eta esportatutako .png artxiboa digitalki entregatu.
    9. Pitagorasen teoremaren demostrazioa 2 karratu berdin erabilita.