bannerra 1

bannerra 1

2020/11/04

ANIMAZIOA 1DBH PLASTIKAN. GIF ANIMATUAK.

 



Plastikan animazioak egin ditugu #Gif moduan #Inkscape programa bektoriala eta #Gimp irudi editorea erabilita, biak software libreak. Animazioak ikusteko klikatu hemen.

1DBH-ko ikasleen maila, jarrera eta gogoa izugarria da. Lan asko eta ondo egiten dute eta gainera, primeran pasatzen dute. Aurten, lehenengo aldiz, hainbat ikasle tableta digitalarekin etortzen ari da gelara. Etxean marrazteko eta animazioak egiteko erabil ohi duten tramankulu digitala erabiltzen ari dira gelan ere. Txoratzeko modukoa nola jarduten duten marrazten. Hemen jarraian adibidea:




2020/06/06

ARGAZKI HONEK ZERBAIT DAUKA. ARGAZKI LEHIAKETA.


Argazkiak egiteko gaitasun handiak ditugu gaur egun. Mugikorra gure bizitzako nahitaezko zati bat bihurtu zenetik argazkiak sarri egiten ditugu , uneoro esango nuke. Mugikorren kalitatea oso ona da. Argazki onak egiteko gai gara.
Argazki lehiaketa egingo dugu 3DBH Plastikan. Argazki bat bidali behar duzue lehiaketara, eta beste bat demostratzeko zuek ateratakoa dela eta ez beste norbaitena.
Zer behar du argazkiak? Zerbait. Zerbait berezia argazkia “ona” izatea bihurtuko duena: kolorearen trataera, argia, ikuspuntua, bat batekotasuna, gaia, unea, konposizioa...

2020/06/04

PILOTA IBILTARIA.


5. lanaren ordua iritsi da. Hautazkoaren izena IRUDIMENA da. Irudimena erabiliko dugu pilota batek egingo duen ibilbidea bideoan grabatzeko. Pilota hau saltoka eta errodatzen joango da batetik bestera, etxe barruan zein kanpoan, naturalki aurki dezakegun zirkuitu batean (gauzak hor daude) edo guk sortutakoa (gauzak guk jarri edo lekuz aldatu ditugu). Ez da etenik gabeko bideo grabaketa izan behar derrigorrez, hau da, nahi duguna egin dezakegu, bideoan “saltoak” egon daitezke. Adibidez, pilota sartu daiteke nonbaiten eta atera EDOZEIN lekutik, balkoitik erori daiteke pilota eta ondorengo bideoan guk nahi dugun lekuan erori...

2020/06/03

FORMAREN SAILKAPENA: ITZALAK.

Izaki bat definituko duena duen forma da: zabala, estua, garaia...


“Itzal horrek zakurraren forma du”.


Ez argi, ez kolore, ez 3D...itzala baizik.


Hori lortuko dugu, itzalak definitzen duen siluetaren argazkia.

2020/06/02

PLASTIKAKO LANEN ERAKUSKETA DIGITALA. AURKI IPRENTSAN.

Bizi izan dugun egoerak, koronabirusarenak, zientzia fikziozko film batetik ateratako gidoia dirudi. Bitxia izan da ikasleekin telematikoki lan egitea, Kubriken 2001 espazioko odisea filmean moduan. Baina ikasleek erantzun dute. Eta bakarkako ikasketa prozesu horretatik, etxetik atera gabeko errealitate horretatik, jasotzen ari gara azken lanak ikasturteari amaiera emateko. Ikasturte honetako azken alean ikastetxeko aldizkari digitalean, Iprentsa 27an, erakusketa digitala egingo dugu eta bertan ikusgai egongo dira koronabirus garaian egindako plastikako hainbat lan. Hemen lagin bat, Eider CarramiƱanaren lana, 4dbh/Lauaizeta BHI.


2020/06/01

HIZKUNTZA PLASTIKOA. OREKA.


 




Hainbat adierazpen modu daude. Adierazpen artistikoa artistaren ideia edo kontzeptu bat komunikatzeko edo adierazteko beharrari ematen zaion erantzuna da nolabait; pertsona horiek ikusleekin partekatu nahi dute hori, adierazpen artistiko ororen hartzaile anitzek dituzten edo egiten dituzten erantzun, irakurketa eta erantzunetatik harago.
Jendeak pentsa dezake adierazpen artistikoa arte plastikoetara bakarrik mugatzen dela, baina artea ez da horretara bakarrik mugatzen, baizik eta kontzeptu bat, estilo bat, fikzioko pertsonaia bat, ikuspegi berezi bat irudikatzeko balio duen orotara ireki daiteke.
Irudimenezko espazioak, sortzeak, komunikatzeko modu gisa, gizakiaren sakontasunik sakonena barne hartzen du beti.
Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzaren ikuspegitik adierazteko hiru modu nagusi ditugu; Batetik, ideia edo ikusten dugunaren errepresentazioa, figuratiboa edo espresionista; Bestetik, kontzeptua helburu hainbat formatutan aurkeztutakoa; Eta azkenik, hizkuntza plastikoaren garapenean diharduen prozedurarena.
Ariketa nahi den formatuan gai bat emanda zerbait ARTISTIKOA egin eta aurkeztea: marrazki, irudi, argazki, pintura, eskultura, instalazio, audio, antzerki, bideo, eta abar. Gaia: OREKA.

2020/05/26

ARTE ABSTRAKTUA ETA TXORIEN KANTUA


Covid 19-aren pandemia dela eta etxean sartuta egon gara denbora luzean. Gure mundua aldatu zaigu bat batean: eskola etxetik, ezin atera, leihotik begira...Orain, berriz, kalera atera gaitezke eta haize apur bat hartu behintzat. Irudimena hautazkoan audio grabaketa bat egingo dugu. Gure izena esan eta jarraian txorien soinuak grabatuko ditugu. Txoriak entzutea arte abstraktuaren modukoa da, gustukoa dugu baina ez dugu ulertzen bere esanahia. Goiko irudia Sistiagarena da.

2020/05/25

ZEHARKAKO BEGIRADA.

Ezkutuko planoa. Argazki bat aterako dugu baina zeharkako ideia indartuko dugu. Hau da, protagonismoa duena ezkutuan egongo da. Joko bat bezala hartuko dugu. Etxean eta kalean buruari bueltak eman, begiak erne izan eta ea zer ateratzen den. Gogoratu, serie eta pelikuletan bigarren mailako pertsonaiak dauden moduan, zeharkako begirada erabilita argazkia atera eta protagonismoa duena erakutsiko dugu erakutsi gabe. Epea, maiatzaren 31. Adibidean ikus daiteke puzzlearen piezak nola adierazten duten puzzlearen berri baina puzzlea ez da ikusten.



ARGAZKIA KOLORE BATEAN. MONOKROMATISMOA.


Argazki bat kolore batean atera behar duzu. Hautatu zirkulu kromatikotik gustukoa duzun kolore bat. Atera argazki bat kolore hau nagusi dena. Kolorea argitu ala ilundu daiteke.


TANTAREN JARIOA


Ikus-entzunezko tailerrean hurrengo erronka honako hau da: tantaren jarioaren animazioa. Ez du balio internetetik deskargatzea. Bakoitzak berea grabatu behar du mugikorrarekin. 2 bideo, bakoitza segundo gutxitakoa eta gurea den 2 demostrazio-argazki; batetik, tantaren jarioa azalera batean irristaka; bestetik, tanta airean erortzen da, azalerarik gabe. Mugikorrarekin grabatuko dugu, baina norbaitek eskuz edo ordenagailuarekin animazio bat egin nahi badu, aurrera. Epea maiatzaren 31.

2020/05/17

IRUDI GEOMETRIKOAK-TANGENTZIAK INGURUAN







































Geometria lantzen da DBHko plastikan ere. Gaitegiaren barruan helburuetako bat ikasleak planoan eta bolumenean aurkitzen diren irudi geometrikoak ulertzean datza. Irudi hauek identifikatu eta analizatu behar ditugu. Objektuen egituretan geometriak duen garrantzia baloratu behar dugu, zuzenen arteko harremanak, angeluak eta geometria egituratzeko matematika. Ikaslearen jarrera ikertzekoa bada, behatzekoa eta ikastekoa, geometria egitura hauek ezagutu eta ulertuko ditu.
Ariketa honetan 20 argazki egin eta editatu behar dira. 20 irudi geometrikoren adibide bana. Argazki hauek egunerokotasunean bilatuko ditugu eta aurkitutakoan argazkia atera eta ondoren markatu zuzenak eta zirkunferentziak. Bidaltzerakoan zenbatu eta izena txukun jarri. Epea maiatzak 31.
  1. 2 zirkunferentzi ukitu gabe.
  2. 2 zirkunferentzi ukitzaile.
  3. 2 zirkunferentzi ebakitzen dira.
  4. 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ukitu gabe.
  5. 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ukitzaile.
  6. 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ebakitzen dira.
  7. 2 zuzen paralelo.
  8. 2 zuzen elkarzut.
  9. 2 zuzen ebakitzen dira.
  10. 1 zuzen 2 zirkunferentziari ukitzaile kanpotik.
  11. 1 zuzen 2 zirkunferentziari ukitzaile barrutik.
  12. 2 zirkunferentzi paralelo.
  13. Karratua.
  14. Kuboa.
  15. Zilindroa.
  16. Esfera.
  17. Planoa eta kuboa batera.
  18. Zilindroa eta kuboa batera.
  19. Zilindroa eta planoa paralelo.
  20. Zilindroa eta planoa elkarzut.

2020/05/11

MARRAZKIA ALA ARGAZKIA. LIBURUA IRAKURTZEN.

Abangoardiako arte mugimenduak hasi baino lehen inguruaren eta pertsonaien errepresentazioa gailendu zen. Gizonezkoak izaten ziren gehiengo handi batean, gizartean botere posizio gehiago zutelako. Emakumezkoak gutxiago ateratzen ziren koadroetan. Hori dela eta, baten batek bilduma egin du emakumezkoak ateratzen diren pintura koadroekin eta gainera, irakurtzen ari dira.
Ariketa hauetako koadro bat hautatu eta imitatu egin behar duzue, postura eta eszena, gutxi gora behera. Eta ARGAZKIA ala MARRAZKIA egin eta bidali.

IKUSPUNTUAK ETA PLANO MOTAK ZINEMAN.

Hemen dituzue WIKIPEDIA-n zinema eta argazkigintzarako ikuspuntu eta planoen sailkapena. Hauetatik 5 hautatu eta 5 argazki atera behar dituzue mugikorrarekin edo etxean duzuen kamerarekin. Ondoren, sailkatu eta bidali argazki bakoitza bere izenarekin(ZEIN PLANO MOTA DEN) eta ondoan zuena dela demostratzen duen beste argazki batekin (selfie edo...).

IRRATSAIOAREN SERIEAREN GOIBURUA. AUDIO NARRAZIOAK.

Radio Polloe irratia, Lauaizetako irratia, martxan da. 3Tekniketako hirugarren lana honekin lotuta doa. Fikziozko irratsaio baten aldiro errepikatzen den hasierako zatia, hau da, seriearen goiburua sortuko dugu. Seriea izango da eta tramaren berri eman behar du. Zuek asmatu seriea zein estilokoa den eta zein gai tratatzen dituen.

Teknikoki mugikorra erabiliko dugu. Soinu grabagailua eta soinu efektu bereziak egiteko gure ahotsak edo etxeko trastuak erabiliko ditugu: sukaldeko tresneria, familiakoen laguntza, altzariak mugituz sortutako soinua, internetetik jaitsitakoa, telebistatik edo ordenagailutik zuzenean grabatuta...denak balio du.

Radio Polloe irratia, Lauaizetako irratia, martxan da. 3Tekniketako hirugarren lana honekin lotuta doa. Fikziozko irratsaio baten aldiro errepikatzen den hasierako zatia, hau da, seriearen goiburua sortuko dugu. Seriea izango da eta tramaren berri eman behar du. Zuek asmatu seriea zein estilokoa den eta zein gai tratatzen dituen.
Teknikoki mugikorra erabiliko dugu. Soinu grabagailua eta soinu efektu bereziak egiteko gure ahotsak edo etxeko trastuak erabiliko ditugu: sukaldeko tresneria, familiakoen laguntza, altzariak mugituz sortutako soinua, internetetik jaitsitakoa, telebistatik edo ordenagailutik zuzenean grabatuta...denak balio du.

Kontuan eduki beharrekoak:

  • MUSIKA

  • SOINU EFEKTUAK

  • TRAMA EDO SERIEAREN GAIA

  • PERTSONAIAK ETA DESKRIBAPENAK

  • SARRERA TESTUA: “Behin batean ez dakit non...”

Hemen telebistako 2 adibide eredua ulertzeko:
<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/mry1X7oteKM" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>
<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/EjI0t9uVoDU" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>



LOGOA SORTU: RADIO POLLOE IRRATIA

Maiatzean sartu eta alerta egoeran jarraitzen dugu konfinamenduan koronabirusa dela eta. IPRENTSA 26 Lauaizetako aldizkari digitala sarean da eta bertan ezagutu dugu egitasmo berria, Lauaizetan sortua ere: Radio Polloe irratia. Hau podcast bitartez entzun daiteke. Oraingoz 1. irratsaioa entzun dezakegu esteka honetan.

Plastikatik Radio Polloeren logoa egingo dugu, ea zer sortzen dugun.

Logoaren baldintzak: Lauaizetako irratia hitzak eta Radio Polloe irratia hitzak azaldu behar dira eta digitalki zein eskuz eginda egon, zerbait sintetizatua izan behar du. Hau da, sinplea den irudia izan behar du, kolore batean edo bitan eginda, eta zerbait iradoki behar du...

AUDIOA GRABATZEN. SOINU EHIZTARIA

Ikus-entzunezko hautazkoan hirugarren ariketa erronka daukagu hemen. Etxetik atera gabe luze daramagu eta azken boladan etxetik atera gaitezke ordu esparru batzuetan. Haizea hartu eta kalera irtengo gara eta soinuak grabatuko ditugu mugikorrarekin.
Izenburua jarri eta zerbait zehatza grabatuko dugu, haria jarraituko duen soinuen bilduma. Adibidez, hemen daukazue SOINU EHIZTARIA EITB-n bota zuten programa. Hasieran kazetaria doa treneko hainbat soinu grabatzen. Zuek ere hori egin behar duzue, IZENBURUA ESAN(GRABATU) eta record/pause erabilita erlazioa duten soinu bilduma egin: gosaldu, ibilbide bat egin, ogia erosi...etab. Nahi duzuena. Ea ongi ateratzen den. Epea maiatzaren 24.

                  
                   

2020/04/27

ERRITMOA KONPOSIZIOAN



Erritmoak konposizioan zer garrantzi har dezakeen landuko dugu. Etxean gaude eta balkoitik inoiz baino gehiago begiratzen ari gara. Nola ez ordenagailuko leihotik. Konposizioko elementu batek errepikatzen denean erritmoa sortzen du. Erritmo hau hainbat modukoa izango da: protagonismo handia izango duena, hainbat neurriko errepikapenak, 2 edo 3 elementu ezberdinen errepikapenak etab.


Gure lana 2 argazki eta marrazki 1 egitea izango da. Etxean atera daitezke argazkiak mugikorrarekin edo baimendutako irteeretan kalean. HELBURUA argazki eta marrazki adierazgarriak egitea da, zuen gustukoak direnak, “artistikoak”, zerbait transmititzen dutenak ez badakigu ere zer den...eta ERRITMOA dutenak, konposizioko elementuren bat errepikatzen delako.

Hemen dituzue 3 adibide ERRITMOA ulertzeko; lehenengoan, eraikinetan gertatu ohi den moduan leihoak eta forma ugari errepikatzen dira; bestetik, leiho isolatu honetan, pertsianaren marrak errepikatzen dira; eta azkenik, azken irudi honetan zutabeen arteko espazioak errepikatzen dira irudiari aberastasuna emateko. Ados?

2020/04/26

GERNIKA BONBARDAKETA



Gernikeko (ta beste heinbet herritako) sarraskixe akordetako 15:45ien (Gernike bonbardietan hasi zien orduen) herrixen entzun dan orduko sirena hotsa da hau.

#Gernika, Lauaizeta ikastetxean landu izan dugu gai hau, 2017ko BAKE HARI IZPIAK proiektuan eta garai ilun haiek bizi zituzten agureen istorioak entzuten  azken urteetako lanetan ere:

https://www.youtube.com/channel/UCkdNK-6p_aYFMuIGF32tOEg?view_as=subscriber

2020/04/24

HONDARREKIN MARRAZTEN.


Nork ez du inoiz ketchuparekin 2 begi eta irribarre bat marraztu? Etxean jarraitzen dugun honetan etxeko gauzekin jarraituko dugu plastika garatzen. Kasu honetan marrazki bat egingo dugu. Nola? Gosariarekin mahai gainean geratu ohi diren arrastoekin, kakao hautsarekin, azukrearekin, zerealekin...Bazkarian jandako pureak utzitako hondarrekin egin dezaket marrazki bat platerean? Edo solomo, patata eta tomatearekin jan ondorengo hondarrekin? Interneten badituzue ideiak bilatzeko aukera; adibidez, goi mailako sukaldaritza deituriko platerrak. Piztu irudimena, marraztu platerrean, prest mugikorra eta  argazki bat bidali!


3 IRUDI BATEAN. KALKATU EDO IRUDI EDITOREA ERABILI.



Aukeratu 3 irudi eta batean elkartu, irudi berria sortzeko. Ordenagailuko pantailan kalkatu daitezke, zoom egin eta neurriak aldatu ere. Etxeko leihoan irudiak ere kalkatu daitezke, marrazkitik marrazkira, aldizkaritik...Helburua, aldizkari edo interneten aurkitutako 3 irudi batean elkartu eta berria sortzea da. Irudiak handiak direnean planoaren aurrean egongo dira eta txikiak urrun. Horrela, perspektiba sentsazioa lortuko dugu. Irudi batek bestea estaltzen badu ere sakonera sentsazioa lortuko dugu. Marrazkia MARRAZ egingo ditugu, kolore eta argilunik erabili gabe. Errotulagailuz egingo dut marrazkia paperean eginda eta argazkia atera mugikorrarekin lana bidaltzeko. Nahi duenak ordenagailua edo mugikorra erabil dezake lan hau egiteko, hainbat app badaude edo #Gimp, #inkscape edo #Krita moduko irudi editore libreak.



2020/04/22

ILUNTASUNA MARRAZTEN. ARGAZKIGINTZA.



 Mikel Laboaren abestiak dio “maite ditut maite gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkidanean”. Hortik tira eta ariketa hau egingo dugu. Etxean gaude eta ezin dugu atera. Etxetik atera gabe marrazki bat eta argazki bat egingo ditugu gaia ILUNTASUNA izanik. Ideiak hartzeko  esteka honetatik jo dezakezue interneteko irudi batzuetara.
OHARRA: marrazkiaz gain, argazki iluna zein argazki bera argitan bidaliko ditugu zuenak direla demostratzeko. Zalantzak taldeko hangoutsen..

2020/04/21

ITZALA ETA ARGIA DANTZAN. TIME-LAPSE.



Etxean jarraitu behar dugu plastika egiten oraindik. Ikus-entzunezko tailerrean hemen daukagu hurrengo egitasmoa: argiaren eta itzalaren mugimendua harrapatu behar dugu, animazio bat eginda, bideo formatuan. Etxean gaudenez, etxean egingo dugu grabaketa. Time-lapse teknika erabil dezakegu. Hainbat aplikazio eskura ditugu mugikorrean. Goizean edo gauean, eguzki gogorra dagoenean ere, mugikorra jarriko dugu denbora batean eta amaieran jaso. Honek animazioa egingo digu. Guk aukeratu behar dugu NON jarri kamera, denbora neurtu eta zenbat minutuero botako duen argazkia aplikazioak. Inguruko objektuek itzala egingo duten eta non islatuko den: alfonbran, zoruan, mahai gainean...Kontuan izan leihoko gortinek egin dezaketen itzal berezia...Goian ikusi dugun bideoa #Time Lapse Art -k sortua da eta youtuben dago ikusgai, adibidea da.



2020/03/22

3D TESTURAK ANIMATZEN 4. BLENDER SHAPE KEYS.


Formaren aldaketak uztartu ditzakegu Blender 2.8 sofwarean. Horrela, formak anima ditzakegu. Formaren testura eta erliebea ere anima dezakegu.

3D egiteko aukera pare gabea daukagu gaur egun BLENDER 2.8 software librearekin. 3D objektua sortu eta unean pantailan testura 3D eremuan pintatzea harrigarria da. Gainera, erliebea sortu dezakegu eta argazkigintza digitala moduko irudi errealistak asmatu edo errealitateko gauzak simulatu.

Eskola etxetik egiten ari garen honetan #Blender software librearekin egin daitezkeen gauza harrigarriak erakusteko parada ezin hobea daukagu. Blender,  komunitateak eusten du. Eta software ahaltsua bihurtzen ari denez une oro, komunitateak softwarea erabiltzeko modu erosoa dauka, libre, eskuragarri: www.blender.org

Gaur egun, Blenderren prestigioa mundiala da. Enpresa handiek diru laguntza handiak ematen ari zaizkie. Hutsetik hasi gaitezke ikasten hainbat hizkuntzetan youtube eta horrelakoetan. Ikasketa guztiak bezala, gogoa eta denbora behar dira inbertitu.

3D TESTURAK ANIMATZEN 3. BLENDER TEXTURE PAINTING


3D egiteko aukera pare gabea daukagu gaur egun BLENDER 2.8 software librearekin. 3D objektua sortu eta unean pantailan testura 3D eremuan pintatzea harrigarria da. Gainera, erliebea sortu dezakegu eta argazkigintza digitala moduko irudi errealistak asmatu edo errealitateko gauzak simulatu.

Eskola etxetik egiten ari garen honetan #Blender software librearekin egin daitezkeen gauza harrigarriak erakusteko parada ezin hobea daukagu. Blender,  komunitateak eusten du. Eta software ahaltsua bihurtzen ari denez une oro, komunitateak softwarea erabiltzeko modu erosoa dauka, libre, eskuragarri: www.blender.org

Gaur egun, Blenderren prestigioa mundiala da. Enpresa handiek diru laguntza handiak ematen ari zaizkie. Hutsetik hasi gaitezke ikasten hainbat hizkuntzetan youtube eta horrelakoetan. Ikasketa guztiak bezala, gogoa eta denbora behar dira inbertitu.

2020/03/21

3D TESTURAK ANIMATZEN 2. BLENDER ETA PBR IRUDIAK.



Physically based rendering (PBR) sistema 3D munduan errealismo handiko testura lortzeko modu egokiena da. Edozein HD (high definition) irudi PBR moduan bada, hainbat iruditan deskonposa daiteke: objektuaren testura nagusia (egurra, harria, zeramika, belarra, landarea. etab.), normal (erliebe itxura gehituko diona), roughness (zimurdura), etab.

Blender software libreak PBR erabiltzea ahalbideratzen du. EEVEE motorra erabilita objektuen testura itxura, argia eta itzala une berean ikus ditzakegu. Displace eraldatzailea erabiliko dugu testuraren erliebea areagotzeko eta eraldatzailearen eragina alda daitekeenez, animazioa horrela sortuko dugu.

2020/03/20

3D TESTURAK ANIMATZEN 1. BLENDER 2.82.


Eskola etxetik egiten ari garen honetan #Blender software librearekin egin daitezkeen gauza harrigarriak erakusteko parada ezin hobea daukagu. Blender,  komunitateak eusten du. Eta software ahaltsua bihurtzen ari denez une oro, komunitateak softwarea erabiltzeko modu erosoa dauka, libre, eskuragarri: www.blender.org

Gaur egun, Blenderren prestigioa mundiala da. Enpresa handiek diru laguntza handiak ematen ari zaizkie. Hutsetik hasi gaitezke ikasten hainbat hizkuntzetan youtube eta horrelakoetan. Ikasketa guztiak bezala, gogoa eta denbora behar dira inbertitu.


Nahi duenarentzat hemen daukazue 4 minutuko bideo tutoriala testuraren forma eta kolorea animatzeko. Aurki beste 2 bideo publikatuko ditut, testuraren konplexutasuna areagotuta.

2020/03/18

PLASTIKA: ARGIA ETA KOLOREA OBJEKTUETAN.



Argiak kolorearengan duen eragina landuko dugu. Ikasgelan landu dugu serieko pertsonaia eta lurrina egin ditugunean. Orain, etxean gaudela ezin atera, denbora soberan, jakin gabe nola burua mimatu... Egingo dugun lana honako hau izango da: etxeko leiho ondoko eszena bat hautatu edo guk sortuko dugu. Batetik, objektuak mugitu edo lekuz alda ditzakegu; bestetik, ahal dugu argia eta itzala mugitu pertsiana eta gortinekin; baita ere, konposizioaren kolore eta materialak hautatuko ditugu; azkenik, zoruan egingo duen itzala eta isla kontuan izango dugu (kristala, mantela...).

2 gauza egin behar ditugu: argazkia drivera igo eta egindakoan (apirilak 26rako) marrazkia igo.

Teknika eta neurria librea da. Epea apirilak 26, drivera igo eta partekatu.

Sarrera honetako irudia #BLENDER.ORG-tik hartuta dago.

TEKNIKAK: TIRA KOMIKOA



Tira komikoa edo prentsa-tira ere deitua umore-ukitua duen istorio bat kontatzeko moduan banatutako komiki-sekuentzia bat da, tirek gai desberdinak hartzen dituzte, hala nola politikoak, sozialak, ekonomikoak edo umorezkoak bakarrik, irudian ikusten den bezala.

Marrazkien sekuentzia horiek egunero erabiltzen dituzte egunkariek eta komunikabideek herrialde baten gaurkotasuna modu sarkastikoan adierazteko, sare sozialetan edozein faktore sozialekiko desadostasunak partekatzeko eta aurkezpen akademikoetan ikasleari gai jakin bat ezagutarazteko.

Asko dira egunero aurki ditzakegun komikiak, zuri-beltzean, koloretan, hiru binetatan edo orrialde osotan.

Lehenik eta behin, tira hauek kalkatu ordenagailuan edo inprimatu eta hitzak jarri behar dizkiozu. Ondoren, saiatu zeure tira komikoa egiten: 1 ZAKILIXUT. 2 MAFALDA. 3 CUTTLAS. 4 ZUREA


MAFALDA (klikatu)

CUTTLAS (klikatu)



2020/03/17

IZARO MUSIKA TALDEA ETA LAUAIZETA INTXAKO KULTUR ETXEAN


#IZARO musika taldearekin izan ginen INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAK gonbidatuta, ikasleak taldearekin patxadaz egoteko, elkarrizketa egin eta inpresioak partekatzeko. Taldearen abeslaria Izaro da eta azkenaldian arrakasta handia izaten ari da ohiko merkatuan, pop musika eremuan. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abesten du. Gainera, ohitura onak jarraituz, kontzertua zuzenean eskaini ziguten. Eszena toki paregabea, auzoan egiten diren kultura egitasmoak auzoko ikastetxearekin partekatzen, eguneroko ikasgela espaziotik irtenda eta sortzaileekin modu atseginean egoteko parada izan genuen .

Iaz hasi ginen, #INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAREN ekimenez, #WILLIS DRUMONDEKIN udazkenean eta udaberrian #NIƑA COYOTE eta CHICO TORNADOREKIN, egitasmo bera egiten.


#Koronabirusa dela eta etxean gaude eta eskola aurrera doa, egoera berezian bada ere. 4 DBH PLASTIKA taldeko ikasle bakoitzak lan hau egin behar du:

  • Youtuben IZAROren bideo abestia aukeratu eta drivera igo eta irakaslearekin partekatu.
  • Bideoa ikusi entzun ondoren ideia nagusia edo gehien gustatu zaizuna edo adierazi nahi duzuna idatzi.
  • Ideia horretatik abiatu eta 3 lan egin:
    • 1. LANA: nahi duzun teknika eta neurrian koloretan marrazkia.
    • 2. LANA: collage teknika erabiliz irudia eta hitzak-kartel-instagram irudi gisa.
    • 3. LANA: objektuak edo etxeko lekuren batean gauzak egokituz IDEIA adierazteko moduan, arte garaikide moduan, ARGAZKIA mugikorrarekin. Hobe ulertzeko adibidea jarraian.