bannerra 1
2018/11/20
LAUAIZETA BEGIRADAK NAZIOARTEKO ZINEMALDIAN.
#BEGIRADAK Nazioarteko
Zinemaldia martxan da, jada. Sevilla, Madril, Brasil, Donostia eta
beste txokoetako lanak izango ditugu ikusgai. #IKERTZE-k
antolatzen du. Epaimahaiak
aurkeztutako filmen artean batzuk hautatu eta proiektatzen ditu egun
hauetan, Trueba antzokian eta Aquariumean. Hainbat atalen artean
eskola mailan egindakoak daude ere eta Lauaizetako lan bat hautatu
dute, bigarren hezkuntza mailan. Metraje laburreko film hau duela
hiru urte egin genuen 3. DBH mailan, Diseinu hautazkoan. Ikasturte
amaieran ikusi ahal izan genuen Intxaurrondoko Kultur Etxean, beste
lanak, musika eta antzerkiarekin batera. Batxilergoa eta Zikloak
egiten ari dira egileak gaur egun: Joseba Oncala, Gorka Arriola,
Martin Castro eta Xabier Cuellar. 2. zatiaren zain gauden bitartean, berrikusi dezakegu filma HEMEN.
2018/11/13
ARTE ERAKUSKETA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN: WILLIS DRUMMOND.
"Intxaurrondoko Kultur Etxeak urriak 13an Willis Drummond taldearen kontzertu arrakastatsua antolatu zuen bertako musika aretoan. Emanaldia prestatzeko, taldekideek egonaldia burutu zuten aurreko astean. Testuinguru honetan, Kultur Etxearen eta auzoan dagoen Lauaizeta Ikastolaren arteko elkarlana abian ipini zen, Bigarren Hezkuntzako ikasleen eta Willis Drummondeko kideen arteko topaketa bideratzeko. Ordutik hona, Lauaizetako 4.DBHko plastikako ikasle eta irakasleek lanean murgilduta jarraitu dute eta prozesuaren emaitza batzuk, hilabete honetako 19tik 30era Kultur Etxeko Areto Nagusian ikusgai egongo den erakusketan bilduko dituzte. Guztiok gonbidatuta zaudete bertara gerturatzera!" (Leire De Miguel – IKERTZE).
2018/11/09
TIME-LAPSE. ARGIA HARRAPATU NAHIAN.
Time-Lapse teknika erabili dugu 3D Animazioa hautazkoan (3. DBH) argia behatzeko eta objektuetan eta espazioan denboran zehar izaten duen eragina analizatzeko. Helburutako bat kolorearean aldaketa ikustea zen. Beste bat, doako aplikazio batekin, mugikorra hartu eta ondo pasatzea. Azkena, sormena garatzea.
2018/11/04
BLENDER 2.8 BADATOR. MOLEKULA BAT SORTU ETA KOLOREZTATU.
Aurki izango dugu eskuragarri Blender 2.8 Beta. Bitartean Alpha bertsioak jaitsiko ditugu eta erabiltzen hasi. Zerbait serioa egin nahi badugu, Blender 2.79 daukagu.: oso ona eta ahaltsua. Baina, Blender 2.8 bertsioak berrikuntza handiak dakarzkigu. Bere kode hezurdura zuzenduago du, txukunagoa, indartsuagoa. Eevee motorea sortu dute unean argiaren eraldaketak eszenan ikusi ahal izateko. Cycles motorea hobetua du argazki/irudi errealistak sortzeko. Grese Pencil marrazki bizidunak egiteko eremuak txundituta ditu sortzaileak. Interfazea zerbait aldatu da eta eltzea sutan bezala, probatzea izango da onena. Hasi berrientzat baliozkoa izango delakoan, hemen duzue 10 minutuko bideo tutoriala.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#Blender,
#blender 2.8,
#plastika 2.0,
3D diseinua,
marrazkia
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)