bannerra 1
ikt etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikt etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2024/10/02
IKTak PLASTIKAN: GORDE HONELA ALA ESPORTATU HONELA.
Lanak digitalki ordenagailuan egiterakoan fitxategiak GORDETZEA oso garrantzitsua da. Hori egiten badugu proiektuaren atal guztiak, egindako lan guztia, une oro eralda dezakegu, ñabardurak berrikusi, hainbat parametro aldatu, proiektua hautsi gabe. Behin erabaki dugunean publikatu edo norbaiti bidali behar diogula, orduan ESPORTATUKO dugu eta fitxategi unibertsaletan, hau da, edonon, berariazko programarik gabe irakurri edo irekiko direnak: dokumentuak .pdf, irudiak .png eta bideoak .mp4.
beste atalak
esportatu honela,
fitxategiak,
gorde honela,
ikt,
plastika
2018/11/20
LAUAIZETA BEGIRADAK NAZIOARTEKO ZINEMALDIAN.
#BEGIRADAK Nazioarteko
Zinemaldia martxan da, jada. Sevilla, Madril, Brasil, Donostia eta
beste txokoetako lanak izango ditugu ikusgai. #IKERTZE-k
antolatzen du. Epaimahaiak
aurkeztutako filmen artean batzuk hautatu eta proiektatzen ditu egun
hauetan, Trueba antzokian eta Aquariumean. Hainbat atalen artean
eskola mailan egindakoak daude ere eta Lauaizetako lan bat hautatu
dute, bigarren hezkuntza mailan. Metraje laburreko film hau duela
hiru urte egin genuen 3. DBH mailan, Diseinu hautazkoan. Ikasturte
amaieran ikusi ahal izan genuen Intxaurrondoko Kultur Etxean, beste
lanak, musika eta antzerkiarekin batera. Batxilergoa eta Zikloak
egiten ari dira egileak gaur egun: Joseba Oncala, Gorka Arriola,
Martin Castro eta Xabier Cuellar. 2. zatiaren zain gauden bitartean, berrikusi dezakegu filma HEMEN.
2018/06/21
LAUAIZETAKO POPCORN TIME

Argazki kamera asmatu baino lehen pinturazko erretratuak egiten ziren. Hori da ideia. Horrelakoak aukeratu eta liburu, telesail, film eta antzerki kartelak sortu ditugu, gure aurpegiak txertatuta. #Gimp irudi editorea erabili dugu, #ubuntu sistema eragilean (#software librea/opensource). Bilduma osoa ikusgai duzue hemen.
2018/05/24
18/19 PLASTIKA HAUTAZKOAK
Blog honetan ikus ditzakezu urteetan eginiko lanak, Lauaizetan eskainitako Plastikako mintegiari dagozkion hautazkoei buruz jakiteko.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#Blender,
gif,
gimp,
hautazkoak,
ikt,
inkscape,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2018/04/11
IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA. EFEKTU BEREZIAK.
Chroma
efektua erabiliko dugu, koadro animatuak egiteko. Hasteko, gidoia
egingo dugu; jarraian, gaztelu edo jauregiaren bideoa aurkitu eta
deskargatuko dugu; hura egindakoan, oihal berdearen gainean geure
buruak grabatuko ditugu, koadroan txertatzeko; azkenik, #openshot
bideo editorea erabiliko dugu bideoak uztartu eta azken lana
burutzeko; nola ez, azken lanari musika, izenburua eta gainerako
zehaztasunak erantsiko dizkiogu.
beste atalak
2DBH IET,
ANIMAZIOA,
chroma efektua,
diseinua,
ikt,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
ZINEMA
2017/01/17
PALEOLITOA. PROIEKTUA ELKARLANEAN. TALDE LANA.
Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu.
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
beste atalak
#marrazki,
1DBH ARTISAUTZA,
1DBH PLASTIKA,
2DBH PLASTIKA,
3D,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
3DBH TEKNIKAK,
4DBH PLASTIKA,
diseinua 3D,
eskultura,
euskal herria,
euskara,
ikt,
PLASTIKA 2.0
2016/04/07
IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA.IET: ESZENAK GRABATZEN
Eszenak
egiten hasiko gara, talde lanean eta ardurak banatuz: aktoreak, soinu
efektuak, musika, argiaren trataera, interpretazioa, bideo grabaketa,
post-produkzioa, azpitituluak, publikazio eta dibulgazioa. Pausoak:
-
Grabaketa estudioan edo kalean: bideoa, chroma, audioa zuzenean, plano egiturak
-
Edizioa: bideoa(openshot), audioa(audacity, openshot), azpitituluak( inkscape/openshot, youtube, plastikabloga,...sare sozialak eta ikastetxeko webgunea
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
euskara,
festival de cine,
ikt,
inkscape,
LAUAIZETA,
plastika,
PLASTIKA 2.0,
ZINEMA,
zinemaldia
2016/02/24
GURE IKASLE IZANDAKOEN JARRAIPENA: KONTZERTUA
Gure ikaslea izandako Ekaitz Tejedorrek
diseinatu du honako Kartel hau. Dotorea. Ekaitz musikazale eta
musikaria da, eta Kartela benetakoa denez, Errenterian izango den
kontzertura gonbidatzen gaitu.
beste atalak
diseinua,
euskara,
ikt,
inkscape,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2015/12/10
SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BERRI ETA IRADOKIZUNAK 2
#TabakaleraArte garaikidearen Zentroa martxan
dago dagoeneko, nahiz eta eragile batzuk eta espazio ezberdinak ez
dauden oraindik bistan. #Arte garaikidea ulertu eta hausnarketak egitea erraza ez bada ere, hemen murgiltzera gonbidatuak gaude, donostiar, gipuzkoar, euskaldun eta munduko nahi duen oro. Gune dinamikoa izaki, garaian garaiko
momentu, jende, proiektu eta espazioak erritmo eta helburuen arabera
izango dira besteak baino emankorrago eta aberatsagoak. Eraikin
berrituan, bisita dezakezue barneko mamia , nahi aldiz, Donostiako #Egia auzoan, merezi du. Bere #webguneak
erakusten digu, hilabetero, proiektuen xede eta datak.
2015/11/18
ARTE BILDUMA: GIF ANIMATUAK 4DBH PLASTIKAN
#GIMP edizio grafikoa egiteko software librea erabili dugu lan hau egiteko. Arte lan famatuak ezagutzeko asmoarekin, hauetako bat aukeratu eta animatu dugu GIF moduan, geruzak bikoiztuz eta aldaketak eginez...Oraingoz 4 lan daude bukatuta....KLIKATU
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
arte modernoa,
erakusketa,
euskara,
gimp,
ikt,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2015/10/27
IPUIN DIGITALA PRESTATZEN: PELIKULETAN SARTU. 1DBH PLASTIKA
IIpuin
digitalak egiteko asmoarekin, eszenak egiterakoan sormena aberasteko
youtubetik hartutako pelikula zatietan sartu gara chromak eginez,
#openshot #software librea erabiliz. Marrazkiak egiten ari gara,
eszenak eta pertsonaiak marrazten, nahiz eta Euskara arloan oraindik
ez duten ipuina garatu. #IKTak ematen dizkiguten baliabideak
erabiliz, azkarragoa da eszenak marraztu beharrean, Interneten bilatu
eta aukeratzea. Ikasleak pelikulan sartzerakoan, ondo pasatzen dute,
antzerki apur bat eginez eta landutakoa errazago barneratzen dute.
Gainera, audioa, plano ezberdinak, erritmoa eta narrazioak
partekatzen ditugu denon artean, horrela, denok gehiago ikasiz.
Azkenean,
istorioa Euskara arloan definitzen dutenean, ipuin digitala
bihurtzeko, euskarri egokiena erabiliko dugu. SCRACHT programarekin
aurreikusi dugu. Beste aukera GIF animatuak eta BIDEO EDIZIOA
nahasturik egitea izango da. Eszenak eta pertsonaiak gure marrazkiak
izango dira.
beste atalak
#marrazkia,
1DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
ikt,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0,
ZINEMA
2015/05/08
PRODUKTUAK BIRZIKLATZEN: PUBLIZITATE KARTEL DIGITALA
Produktuak birziklatzen eta
diseinaitzen ari gara 3DBH DISEINUAN eta #PUBLIZITATE kanpañarako #KARTEL DIGITALA
sortuko dugu produktuarekin. Software librea erabiliko dugu
horretarako(Inkscape eta Gimp, Ubuntu Linux gainean) eta baldintza hauek jarraitu beharko ditu ikasleak gauzatzerakoan:
- KOLOREA kontuan izateaMonokromia, harmonia, kontrastea, bizitasuna, tenperatura,...
- IKASLEAK modelo gisa parte hartzea argazkianProduktuaren araberako erabilerarekin
- PUBLIZITATEAN orokorrean erabili ohi den erosketarako esaldia erabiltzeaEdozein produkturentzat balio lezakeena(erosi, frogatu, eskaintza, hemen,...)
- PRODUKTUAREN berariazko esaldi deskriptiboa erabiltzeaTipografia kontuan izan produktuaren izaera eta merkatuarekiko
- IKUSIZKOEN HIZKUNTZA kontuan izateaKonposizioa, adierazpena, erritmoa, testura, argia,espazioa, izakera,...
beste atalak
3DBH DISEINUA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
diseinua,
donostia,
euskara,
ikt,
inkscape,
kolore teoria,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
publizitatea
2015/02/19
2DBH PLASTIKA PROIEKTUKA LANEAN: KOMIKI BIDEOAK
Komiki bideoa 2DBH Plastikan egiten ari
garen proiektu lana da. Elkarrizketa bidez Hizkuntza
gaitasuna lantzen da, bideokameraren aurrean taldeak landu
duen istorioa hitzez kontatu behar dute. Matematika
gaitasuna landuko dute ikasleek, geruza desberdinekin lan
egitean, bideo eta irudi klipak x eta y ardatzean antolatzerakoan,
gardentasunaren ehunekoak kalkulatzerakoan eta dimentsioak, garaiera,
zabalera zein denbora parametroak lantzerakoan. Giza
Arte zientziak eta Hiritartasuna
gaitasunak lantzen ditugu, komikiaren istorioa kokatzean, garai
ezberdinak eta gizarte eredu eta egoerak ikertu eta erabiltzean.
Ikasten ikasi eta autonomia gaitasunak
lantzen dira, etxean interneten ikerketa lana egin behar izan
dutelako, istorioaren haria garatzeko eta behar dituzten edukiak
aurkitzerakoan. IKT gaitasuna nola
ez, asko lantzen dugu proiektu honetan, egitasmoa azaldu eta
jarraitzeko Plastikako bloga erabiliz, lanak bertan publikatuz, audio
berriak sortuz, audio narrazioak eta musika, audioa/bideoa/irudiak internetetik
jaitsiz, testu digitalak, irudigintza eta bideogintza digitala,
dokumentazioa eta filmografia, diseinu grafikoa, bideo edizioa eta
postprodukzioa, etab luzea...Honako programak erabiliz: dirpy, savefrom, audacity, gimp, inkscape, openshot, libreoffice-xuxen, pantailakapturatzailea/ubuntu, googleearth, dafont, blender, firefox/chromium,...
beste atalak
#marrazkia,
2DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
diseinua,
euskara,
gimp,
ikt,
inkscape,
kolore teoria,
KOMIKIA,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2015/01/28
KULTURAZ ABERASTU, KULTURA BILATU
beste atalak
2DBH IET,
3DBH TEKNIKAK,
ANIMAZIOA,
animazioa 3D,
euskara,
gif,
gimp,
ikt,
inkscape,
Lauaizeta BHI,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0,
publizitatea
2014/09/27
ZIRKULU KROMATIKOA. KOLOREA.
Argiluna landu dugu
arkatzez, boligrafoz eta azkenik akuarelaz, 2DBH plastikan. Argiluna landu ondoren
eta kolorea beti lan guztietan presente dagoenez, KOLOREAREN
SAILKAPENAK ETA TEORIA landuko dugu, ZIRKULU KROMATIKOA eginez.
Bai Gimpen eta bai Inkscapen milioika kolore klik batera.
Kolore gurpila saguarekin mugitu eta koloreak bilatu.
Koloreak zurira eta beltzera eralda daitezke.
Gama kromatiko guztia. Ñabardura, saturazio eta argitasuna kontuan izanik.
Ikasleak jolasean kolorearen teoriaren kontzeptuak beregana ditzake. Armonia eta kontrastea kolore argitasunaren arabera, eta baita ere, kolorearen tenperatuararen arabera, kolore hotzak eta beroak konbinatuz.
Kolore nagusietatik bigarren mailako eta hirugarren mailako koloreak lortzeko ehunekoak erabil daitezke.
Software librea eta oso indartsua, aurrerakoia, euskaraz dagoena. Argi koloreak zein pigmentu koloreak bereiztuz(CMYK).
IKT baliabideak informazioa azkar eta modu dinamikoan partekatzeko aukera ematen du. Internet liburutegi digital zabala eta irekia.
Kolorearen teoria
ikastea nahiko atsegina da ikasleentzat eta erraz barneratzen dute.
Zirkulu kromatikoa egitea atsegina gertatzen zaie. Blog sarrera
honetan, zirkulu kromatikoa nola egin azaltzen saiatuko gara, IKT
baliabideak aplikatuz eta ikaslearengan aukera guztiak irekiz:
paperean gauzatutako zirkulu kromatikoa egingo dugu, pigmentu kolore
moduan. Horretarako ikasleak tenpera, koloretako arkatzak, akuarela eta
aldizkariekin collage teknikak aukera ditzake. Baina, lehenago
ikasleak kolorearen teoria nagusia bilatuko du wikipediara edo beste
webgunetara joz. Behin teoria irakurrita Gimp eta Inkscape programak
erabiliz, modu digitalean, kolorearen sailkapena eta nahasketa
ezberdinak ikertuko ditu, klik pare bat eginez, kolore gurpilak
begiratuz. Dena argi eta garbi ulertutakoan, musika ona jarri eta
eskuz pintatzera...
Hurrengo bideoaren azpitituluak euskara, gaztelera eta inglesa hizkuntzetan aukera daiteke.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
gimp,
ikt,
inkscape,
kolore beroak,
kolore teoria,
kolorea,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0,
wikipedia,
zrkulu kromatikoa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






























