Blender fundazioak
ahalbideratzen du Blender software librea. Webgunea blender.org da
eta bertatik deskarga dezakezu programa, sistema eragile
guztietarako: linux, mac eta windows.
Talde
lan itzelaren ondoren eta komunitatearen laguntzaz punta puntako
programa da gaur egun Blender. 3D munduan egin daitekeen oro ahal
duzu egin: 3D/2D diseinu eta modelatua, simulazio fisikoak, argazki
errealistak, errealitate birtuala, animazioak, bideo/audio edizioa,
filmak, bideo jokoak, irudi eta animazio artistikoak, marrazki
bizidunak 2D eta 3D nahastuta, efektu bereziak...
Programaren
sortzaile eta proiektuaren bultzatzaile nagusietariko bat #Tom
Roosendaal holandarra da. Elkarrizketatu du youtuben #Blenderguru 3D artista garrantzitsuak. Ezarpenetan, pantailaren azpiko aldean,
azpititulu automatikoan hautatu ezazu euskara hizkuntza.
Willis
Drummond musika talde euskalduna dator Intxaurrondoko Kultur-etxera kontzertua
zuzenenean grabatzera, urriaren 13an. Hori dela eta, Lauaizetako
Plastika eta hainbat arlo gehiago lantzen ari gara, Intxaurrondoko kultur-etxeko
arduradunekin elkarlanean, eta Ikertzeko Leireren laguntzarekin, Willis Drummond taldearen ekitaldiaren inguruko proiektua. Zorte
itzela daukagu Baionako taldea guregana etorriko delako. Aukera eman
digute WD taldea gai hartuta zein taldeko partaideekin
sortze-prozesuak garatzeko plastika eta ikusizkoen ikuspuntutik.
Musika eta euskara arloetara ere zabaldu dugu egitasmoa. Sortze
prozesuak garatzen hasi gara. Ikasleak lan taldeak sortu eta ideiak
bildu ondoren, hainbat euskarrietara egokitzen hasiak dira, jada.
Lehen helburuetako bat ekitaldiari sona ematea izan da, sare
sozialetan ekitaldiaren berri eman, eta ahalik eta gehien zabaltzeko.
Hashtag bat ere sortu dugu: #Willis Drummond Intxan. Taldeari buruz
jakiteko beraien webgunean sartu.
Duela 10 urte baino
lehenago Ernesto irakasle ohiak bultzatuta eta Piru artista
gonbidatuaren gidaritzapean, orduan zeuden ikasleek Lauaizetako
patioko paretetan 2 mural erraldoi egin zituzten. Geroztik, gure
aldetik, mural asko egin ditugu ere: atarikoa, kalezulokoa, patiora
ematen duten paretakoak hainbatetan, patioan bertan hainbat neurri
eta formakoak...Leku gabe geratu garenez, aipatu paretak erabil behar izan ditugu #mural berriak egiteko.
Aurten 3 egin ditugu
plastikako ikasleek, 3 gai hartuta: hezkidetza, grafitia eta
adierazpen askatasuna.
#Plastika gelan
bozetoak egin ditugu, ideiak landu eta #gimp software librea
erabilita argazki fotomuntaketak egin ditugu ideia zehaztu arte.
Parte hartu duten
4DBH plastikako ikasleak: Saioa A., Julen E., Julen Tx., Yaiza R.,
Anartz O., IƱaki B., Adriana M., Libe O., Jokin Z., Nagore C. eta
Joane B.
Argazki kamera
asmatu baino lehen pinturazko erretratuak egiten ziren. Hori da ideia. Horrelakoak
aukeratu eta liburu, telesail, film eta antzerki kartelak sortu
ditugu, gure aurpegiak txertatuta. #Gimp irudi editorea erabili dugu,
#ubuntu sistema eragilean (#software librea/opensource). Bilduma osoa
ikusgai duzue hemen.
#3D animazioa eta
#3D espazioa lantzen hasteko “domino efektua” ariketa egingo
dugu. #Blender softwarea librea erabiliko dugu. 3D mundu
digitala lantzeko programarik ahaltsuenetakoa. Plataforma anitzekoa
da. Guk ikastetxean #Ubuntu(Linux) sistema eragilearekin
erabiltzen dugu. Nahi duenak Windows eta IOS sistemetan erabil
dezake. Dohainik deskargatu eta erabil daiteke. Eremu zabala
jorratzen duen mundua izanik, 3D mundua, proiektuaren arabera ikasiko
ditugu beharrezko atalak. Jakina, 3D mundua eta animazioan
landu daitezkeen gaiak bukaezinak gerta daitezke: 3D espazioa eta
geometria, 3D objektuen diseinua, mugimendua eta zinematika(fisika),
efektu bereziak, koloreak eta testurak, argiztapena, soinu efektuak,
edizio eta konposizioa, zinemaren berariazko hizkuntza, adierazpena,
interakzioa, eta abar. Bideo tutoriala jarrai dezakezue ariketa
egiteko lagungarri gisa.
Paleolito gaiarekin proiektuan lan egin dugu Plastika eta Gizarteko mintegien artean. Helburu nagusia Paleolitoa ezagutzea izan da. Gizarte arloan denbora lerroak eta garaiko gizartearen egitura eta ohiturak, azken finean, bizimodua ezagutu dute. Plastika arloan Euskal Herriko kobazulo nagusietako horma-pinturak kopiatu ditugu, gure testura, kolore eta teknika libreki erabiliz. 1DBH mailan izan da hori. Argazkiak.
Artisautza (1dbh) ikasgaian Paleolito garaiko aztarnak "aurkitu" ditugu, buztinezkoak denak: gizakiak utzitako industri aztarnak. Harria lantzeko erremintak, larruak garbitzeko eta abar. Fosilak eta giza-hezurrak ere "azaldu" dira.
3A
taldearekin Plastikan TRIKUHARRIA egin dugu. Hasieran,
marrazkien bitartez formak ezagutu ditugu: poliedro erregularrak.
Jarraian piramidearen garapena marraztu dugu, moztu eta paperezko
bolumena lortu dugu. Trikuharriaren irudiak interneten aurkitu eta
argiluna landuz arkatzez marraztu ditugu. Azkenik, talde lanean,
kartoia eta tenperak erabiliz, 3D moduko trikuharria eraiki dugu. Trikuharriaren argazki guztiak ikusteko klikatu.
Inauteriak gainean genituelarik, BeƱat Gizarteko irakaslea buru, Paleolito garaiko gizakiaz mozorrotu eta ikastetxeko korridorean sortutako kobazuloan “maniqui challenge” egin dute. Kobazuloa 4 DBH eta 3 DBH Plastikako taldeekin sortu dugu.
Testura, kolorea, argiluna, proportzioa, espazioa, forma eta 3D kontzeptuak landu ditugu, talde lanean. Korridoreko zati bat, papera erabiliz, kobazuloan bihurtu dugu. Estalaktitak, hormako testura eta formak, sakonera pintura eta kolorean bitartez, horma-pinturak eta abar. Argiztapena erabili dugu kobazuloa iluntzeko. Eskola 2.0 bildumako ordenagailua entxufatu dugu eta “bucle” moduan soinua jarri dugu. Bafleak hormako paperaren tartean kokatuta soinua gangatik barrena entzutea lortu dugu. Ikasle batek egin du soinu nahasketa, txalaparta, ur tantak eta Mikel Laboaren musika nahastuz. Kobazuloaren prozesuaren argazkiak.
AURRETIK BLOGEAN PUBLIKATUTAKO SARRERA. PROIEKTU AURKEZPENA.
Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu. Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Martxoak 8 egunero
da. Aurten, Lauaizeta ikastetxean lan taldea osatu da ikasle eta
irakasleen artean. Lan taldeak proposatu du beste ekintzen artean
horma-irudia egitea. Plastika arloan erronka jaso eta martxoak 8
egunean plastika saioa zuen taldeak ekin dio horman pintatzeari.
Euskara horman itsasteko asmotan hitzak jarri ditugu, marrazki
gehiagorik gabe. Argazkiak HEMEN.
Inauteriak joan
dira, Martxoak 8 ere eta Korrika badator. Mozorro festa herri
guztietan ospatzen dugu, Tolosan nola ez, eta modu berezian
Nafarroan. Guk plastika arloan txertatzen dugu gaia eta hainbat
modutara landu izan dugu. Oikoena, zinema eta musika eremuko
pertsonaiez mozorrotzea da, modu digitalean. #Gimp irudi editore
librea erabiliz, kopiatu eta itsatsi eginez. Ćabardura, saturazioa,
distira eta kontrastea, kolore-balantzea, eskala, kokapena eta
biraketa lantzen ditugu, beste gehiagoren artean. Lanak ikusteko
KLIKATU.
Irudi
muntaiak egin ditugu #Gimp irudi editorea erabiliz, Donostia
gaitzat hartuta. Behin irudi berria sortuta, formatu eta hedabide
euskarria aukeratuko dugu eta notizia bihurtu. Helburua
sinesgarritasuna lortzea da eta hedabideetako gezurrezko berria
publikatzea, #Orson Welles handiak bere garaian egin zuen bezala, #WIKIPEDIARA esteka duzue, ingelesez.
Paper edo digitala den prentsako lehen orria, sare sozialetako
euskarria erabiliz, telebista, webguneak, kartelak, telefono
mugikorrak, eta abar. Lanak ikusteko KLIKATU.
Arte lanak
ezagutzeko modu bitxia daukagu 4DBH Plastikan. Arte lan ospetsuenen
artean gustukoena aukeratu beharra du ikasleak eta berarekin
animazioa sortu behar du. Animazioa lortzeko #Gimp software librea
erabiliko dugu. Geruzak tartekatuko ditugu eta animazioa daukagunean
#GIF artxibo gisa esportatuko dugu.
Bi lan zoragarri ditugu hemen: Giocondarena J. Oncalak egin du eta katuaren animazioa G. Arriola ikasleak.
Youtube
doanekoa da eta mundu osoan interneten bideoak ikusteko plataformarik
erabilienetakoa. Oiko prozedura da musika eta edukiak ikusteko bertara
jotzea. Norberak sor dezake youtubeko kanala eta sare sozial gisa
erabili, nahi duenarekin partekatuz edo jarraitzeko kanalak
aukeratuz. Azpitituluak gehitu daitezke norberaren bideoetan eta
hainbat gaietan edukiak ere deskarga daitezke ondoren editatu ahal
izateko. Euskaraz erabil daiteke. Hezkuntzan ere, asko erabiltzen
dugu gai ezberdinak jorratzeko edota musika gelan entzuteko.
Azken
bolada honetan Youtubekoek erabaki dute publizitatea txertatzea. Ez
zaigu ongi iruditzen adin txikikoek publizitatea ikusi behar izatea
derrigorrez. Horregatik, hemen aurkezten dugu nahi duenarentzat
publizitatea ekiditeko modua. Geihenetan bi nabigatzaile erabiltzen
ditugu: Firefox(software librea) eta Chromium(Linux)/Chrome(Windows)
Googlekoa.
Nabigatzaileak
konfigura daitezke, norberak bere beharretara, nahi duen modura. Hori
lortzeko HEDAPENAK jarri ditzakegu. Ezarpenetara joan eta intuizioa
erabiliz lor daiteke. Hedapenak nahi adina instala daitezke, eta
norberaren posta elektronikoaren kontuarekin sartzean, edozein
ordenagailuko Firefox ala Chromen konfigurazioa mantenduko da.
Youtubeko
publizitatea EZ IKUSTEKO honako hedapena instalatu behar da:
Firefoxen:
ADBLOCKPLUS
Chromen:
ADBLOCK
Behin
instalatutakoan ez dugu publizitaterik ikusiko. Nahi izanez gero,
aktiba eta desaktiba dezakegu gure nahiaren arabera.
Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu. Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Richard Stallman software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea Europar Elkarrizketen baitan software librearen eta software itxiaren arteko ezberdintasunez arituko da, eta arlo digitalean erabiltzaileek beren datuen gaineko kontrola eta beren pribatutasuna mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratuko ditu bereziki.
Azaroak 22 IruƱeko Baluartean 19:00etan.
Azaroak 24 Donostiako San Telmon 19:00etan
Aldibereko itzulpena: GAZT-EUSK
Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera. Sarrera librea.
Richard Matthew Stallman (1953komartxoaren 16a - ) software librearen mugimenduaren sustatzaileetako bat da. Programatzaile bezala bere arrakasta batzuk Emacs testu editorea, GCC konpilatzailea eta GDB araztailea aipatu daitezke. Baina software librearen inguruan berak sortutako influentzia batez ere esparru moral, politiko eta legezkoan izan dira, beti ere software pribatiboaren ordezko bezala aurkeztuz.Copyleft kontzeptuaren asmatzailea ere bada, softwareari lizentzia bat jarri eta hala ere honek libre jarraitu dezan eta bere erabilpena eta moldaketa komunitatearen esku egon dadin.
Richard Stallman GNU proiektuaren sortzailea ere bada.
3dbh
Diseinuko 4 ikasleren lana daukazue hemen. Plastika arloan ikasten
dituzte gauzak, bizi une gozoak eta dibertigarriak, gaitasunak eskuratu, ...baina lan
honen meritu guztia beraiena bakarrik da: Marcas, Gorkiller,
XCuellar...eta bereziki J.Oncala..."la saga kontinua..."
Argazki lehiaketa
egin dugu Urgull mendian eta finalistak 4 argazki hauek dira. Egun
hauetan zehar, ikasleekin debatitu ondoren erabakiko dugu irabazlea.
Euria hasi zuenez, kategoriak ezabatu eta librea bakarrik utzi genuen.
Ikasturtea amaitzera doa
eta azken lanak egiten ari gara. Bakoitzak bere intimitatean
hausnarketak eta balorazioak egingo ditu 15/16 ikasturteari buruz,
eta guk hemen, modu publiko eta gardentasunez plazaratuko ditugu
ekaineko suaren festaren egunean, gure balorazioak Plastika eta
Ikusizkoen Hezkuntzan bizitutakoari buruz.
Bitartean lanak bildu eta
publikatuko ditugu. Hasteko, 3dbhko marrazkiak, zuribeltz eta
koloretan. Sormena bultzatuz, teknikak bereganatuz eta gaitasunei
begira, prozesua dokumentatuz. Bai frutak, Gerrako hiri hautsiak,
objektu zaharrak, etab. Lanak ikusteko KLIKATU
Bestetik, buztinarekin
aritu gara 4dbhn. Lehenik, buztin lehorreko bolumenak hartu eta
#Oteiza gaztea bezala “tallatzen”. Bigarrenik, buztin freskoa
erabiliz bolumenak sortu ditugu, esanahi figuratiboak jarraituz.
Lanak ikusteko KLIKATU.
Blogean joango gara arlo
eta maila ezberdinetako lanak publikatzen.
Beste
behin aurkitu dugu sarean eta euskaraz atalerako altxorra.
Euskaraz hitz egin gutxi eta irakurri bat ere ez egiten duten gazteen
artean goza dezaten. Ikasleentzat zuzendutako liburua da, Arte
Garaikidea ulertzeko gakoak argitzen dituena. Zenbatek baztertzen du
Artelan bat ulertzeko lanik hartu gabe? Zenbat aldiz marrazteko
erraza edo zaila den eztabaida antzuarekin bueltaka? Bazter guztietan
dabilen ume horrena, “ume batek egin lezake”...Lauaizetakoek
liburutegian daukazue zain, merezi du...
Abstrakzioa lantzen ari
gara. Juan Moreno sortzaile nafarraren lanaren inguruan gabiltza,
erakusketa baitu apirila honetan Egiako Kultur etxean. Oteizaren
eskultura metafisikoen antzera, karratuaren eta kuboaren formarekin
egiten ditu sortze prozesuak.Hemen jarraian, makiltxoak erabiliz ikasleen 3Dko lanaren zati bat ikus dezakezue.
Guk, stop-motionaz baliatuz, 2D zein 3D
moduan, karratu eta kuboarekin jolasten ibili gara.
Eszenak
egiten hasiko gara, talde lanean eta ardurak banatuz: aktoreak, soinu
efektuak, musika, argiaren trataera, interpretazioa, bideo grabaketa,
post-produkzioa, azpitituluak, publikazio eta dibulgazioa. Pausoak:
Grabaketa
estudioan edo kalean: bideoa, chroma, audioa zuzenean, plano
egiturak