Blender fundazioak ahalbideratzen du Blender software librea. Webgunea blender.org da eta bertatik deskarga dezakezu programa, sistema eragile guztietarako: linux, mac eta windows.
Talde
lan itzelaren ondoren eta komunitatearen laguntzaz punta puntako
programa da gaur egun Blender. 3D munduan egin daitekeen oro ahal
duzu egin: 3D/2D diseinu eta modelatua, simulazio fisikoak, argazki
errealistak, errealitate birtuala, animazioak, bideo/audio edizioa,
filmak, bideo jokoak, irudi eta animazio artistikoak, marrazki
bizidunak 2D eta 3D nahastuta, efektu bereziak...
Programaren
sortzaile eta proiektuaren bultzatzaile nagusietariko bat #Tom
Roosendaal holandarra da. Elkarrizketatu du youtuben #Blenderguru 3D artista garrantzitsuak. Ezarpenetan, pantailaren azpiko aldean,
azpititulu automatikoan hautatu ezazu euskara hizkuntza.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina