bannerra 1

bannerra 1
IKUS-ENTZUN TAILERRA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IKUS-ENTZUN TAILERRA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/03/26

HAUTAZKOAK PLASTIKAN 26-27 IKASTURTEAN

 

Hasi pentsatzen zein hautazko egin nahi duzuen hurrengo ikasturtean. Plastikatik hauek eskaintzen ditugu:

1 DBH: IRUDIMEN TAILERRA.

2DBH: IKUS-ENTZUN TAILERRA.

3DBH: ARTE/PLASTIKA TEKNIKAK.

4DBH: PLASTIKA.


2023/01/13

ESNEAREN TEKNIKA: MICHELANGELO ERRENAZIMENDUKO ESKULTURA. IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA.




























Errenazimentuko artea 

antzinako Grezian eta Erroman oinarritzen da. 

Michelangelok zioen eskultoreak marmolezko 


blokean ikusi behar zuela norberak nahi zuen 


irudia.


Michelangelok buztinezko irudi txikiago bat 


egin eta esnez betetako bainuontzi batean 


sartu zuen.


Pixkana bainuontzia husten ari zen bitartean, 


egin behar zituen eskulturaren zatiak 


ikus zitzakeen.


Ikus-entzunezko tailerrean teknika hori 


egin dugu modu digitalean, 


#Blender software librea erabilita. 


#Free3D webgunetik jaitsi dugu eskultura, 


#Laokoonterena.


Eta #Michelangelok 1500. urtean egin zuena 


David irudiarekin 


irudikatu dugu Laokoonterekin.



2020/05/11

IKUSPUNTUAK ETA PLANO MOTAK ZINEMAN.

Hemen dituzue WIKIPEDIA-n zinema eta argazkigintzarako ikuspuntu eta planoen sailkapena. Hauetatik 5 hautatu eta 5 argazki atera behar dituzue mugikorrarekin edo etxean duzuen kamerarekin. Ondoren, sailkatu eta bidali argazki bakoitza bere izenarekin(ZEIN PLANO MOTA DEN) eta ondoan zuena dela demostratzen duen beste argazki batekin (selfie edo...).

AUDIOA GRABATZEN. SOINU EHIZTARIA

Ikus-entzunezko hautazkoan hirugarren ariketa erronka daukagu hemen. Etxetik atera gabe luze daramagu eta azken boladan etxetik atera gaitezke ordu esparru batzuetan. Haizea hartu eta kalera irtengo gara eta soinuak grabatuko ditugu mugikorrarekin.
Izenburua jarri eta zerbait zehatza grabatuko dugu, haria jarraituko duen soinuen bilduma. Adibidez, hemen daukazue SOINU EHIZTARIA EITB-n bota zuten programa. Hasieran kazetaria doa treneko hainbat soinu grabatzen. Zuek ere hori egin behar duzue, IZENBURUA ESAN(GRABATU) eta record/pause erabilita erlazioa duten soinu bilduma egin: gosaldu, ibilbide bat egin, ogia erosi...etab. Nahi duzuena. Ea ongi ateratzen den. Epea maiatzaren 24.

                  
                   

2020/03/18

TEKNIKAK: TIRA KOMIKOA



Tira komikoa edo prentsa-tira ere deitua umore-ukitua duen istorio bat kontatzeko moduan banatutako komiki-sekuentzia bat da, tirek gai desberdinak hartzen dituzte, hala nola politikoak, sozialak, ekonomikoak edo umorezkoak bakarrik, irudian ikusten den bezala.

Marrazkien sekuentzia horiek egunero erabiltzen dituzte egunkariek eta komunikabideek herrialde baten gaurkotasuna modu sarkastikoan adierazteko, sare sozialetan edozein faktore sozialekiko desadostasunak partekatzeko eta aurkezpen akademikoetan ikasleari gai jakin bat ezagutarazteko.

Asko dira egunero aurki ditzakegun komikiak, zuri-beltzean, koloretan, hiru binetatan edo orrialde osotan.

Lehenik eta behin, tira hauek kalkatu ordenagailuan edo inprimatu eta hitzak jarri behar dizkiozu. Ondoren, saiatu zeure tira komikoa egiten: 1 ZAKILIXUT. 2 MAFALDA. 3 CUTTLAS. 4 ZUREA


MAFALDA (klikatu)

CUTTLAS (klikatu)



2018/10/30

SAREAN ETA EUSKARAZ ZER? BLENDER PROGRAMAREN SORTZAILETAKO BAT: TOM ROOSENDAAL



Blender fundazioak ahalbideratzen du Blender software librea. Webgunea blender.org da eta bertatik deskarga dezakezu programa, sistema eragile guztietarako: linux, mac eta windows.

Talde lan itzelaren ondoren eta komunitatearen laguntzaz punta puntako programa da gaur egun Blender. 3D munduan egin daitekeen oro ahal duzu egin: 3D/2D diseinu eta modelatua, simulazio fisikoak, argazki errealistak, errealitate birtuala, animazioak, bideo/audio edizioa, filmak, bideo jokoak, irudi eta animazio artistikoak, marrazki bizidunak 2D eta 3D nahastuta, efektu bereziak...

Programaren sortzaile eta proiektuaren bultzatzaile nagusietariko bat #Tom Roosendaal holandarra da. Elkarrizketatu du youtuben #Blenderguru 3D artista garrantzitsuak. Ezarpenetan, pantailaren azpiko aldean, azpititulu automatikoan hautatu ezazu euskara hizkuntza.

2016/06/15

1516ko AZKEN EKITALDIRAKO BIDEO ANIMAZIO BILDUMA

Iñigo Alvarezen lana berreskuratu dugu, sekulako altxorra, maravilloso...berak etxean egindako lan zoragarria. Beste urtetako lanak eta aurtengoekin tartekatuz bilduma osatu dugu Intxaurrondoko kultur etxeko ekitaldian erakusteko.

2016/03/11

CYBER ROBOTA 3DBH DISEINUAN


Oporretatik bueltan 3DBH DISEINUAN egingo dugun proiektuaren aurkezpena doakizue hemen. #Blender Fundazioaren lan itzela goraipatzeaz gain, komunitatearen partekatze lan aberatsa aipatu behar da, software 2.0 eta copyleft filosofiarekin. Honako laburmetraia gaia izanik zera egingo dugu: eszena bat, alienigena edo cyber robotarekin partekatuko duen gizakiaren eszena, asmatutako gidoiarekin, fase hauek egitasmo berdinean uztartuz...chroma eszenak, robotaren diseinua eta animazioa, musika eta audio efektuak eta muntaiaren publikazioa youtuben, titulu eta abarrekin.

Duela 2 urte, #3DBH Diseinuan ere, froga egin genuen #chroma eta Blender erabiliz, gizakia eta espazio ontzien arteko abenturak. Hemen ikus dezakezue froga



2016/02/11

LAUAIZETA GAMES: JOKOEN PLATAFORMA


#BLENDER eta #SCRATCH erabiliz lehenengo bideo jokoak sortzen hasi gara 3DBH DISEINUA ikasgaian. Orduak eta izerdiak etxean botatzea beharrezkoa da horrelako egitasmoa aurrera eramateko. Interneten aurki daitezke erraz, #youtuben batez ere, joko hauek sortzeko bideotutorial eta jarraibideak. Behin ideia edukita, proiektua norberak eraman behar du aurrera eta #irakaslearen lana, bidea erraztea izango da, koordinatzea, aholkatzea. Proiektu eta ideia bakoitzak berariazko arazo, ideia eta ezaugarriak garatuko ditu. Denak antzekoak, denak ezberdinak.



Emaitzak baditugu. Plataforma sortzea falta zaigu jokoak txertatzeko, jendeak erabil ditzan. Laster publikatzea da gure nahia. Hiru sortuak daude, jada,  bi Blender erabiliz eta bat Scratch programarekin. Egileak 3DBHko Joseba Oncala, Gorka Arriola eta  Martin Castro. Agian gehiago buka ditzakegu.



2DBHko #IKUS-ENTZUN Tailerrean Jokoen Plataformaren Titulu animatua sortzen ari gara. Saguzaharraren #GIF animatua da eredua...



2015/09/13

ANIMAZIOA IKUS-ENTZUN TAILERREAN



Ikus-entzunezko hautazkoan #animazio digitala garatuko dugu: stop motion eta GIF animatuak #Gimp, #Inkscape eta #Openshot #software librea erabiliz. Kontzeptuak ulertzeko edozein liburu hertza euskarri, eta 6-10 marrazki sinple eginez, animazio analogikoa egingo dugu.

orain dela urte batzuk egindako animazioa (0809 ikasturtea, Lauaizeta)


iazko pare bat lan (1415 ikasturtea Lauaizeta)




2015/06/18

EKITALDIRAKO PIZTIAREN BERRIAREN JARRAIPENA


Azken 2 urteetan Intxaurrondoko Kultur Etxean egin izan dira ikasturte amaierako Ekitaldi Kulturalak: 1dbhko antzerkia, 2dbhko bertso saioa eta maila ezberdinetako musika eta dantzak. Aurten Plastikatik ere parte hartu dugu, ikus-entzunezko edukiekin eta guztiaren haria jarraitzeko aurkezle-antzerkiarekin...

Ekitaldi osoa ekaineko Iprentsan publikatuko da. Hemen, guri zegokigun PIZTIA-ren kazetari lanaren zatia publikatuko dugu. Interaktiboa da, bolumena aldatzen joan beharko duzu eta...

Oporraz gozatu!!!


2015/03/12

HITZALDIA MARTXOAK 8: IKUS-ENTZUNEZKOEN HIZKUNTZA


Martxoak 8, emakume langilearen eguna dela eta, Plastikatik hitzaldi modukoa antolatu dugu, beste lankideekin batera martxoak 13 ostiral honetarako, Lauaizeta ikastetxean. Genero indarkeria gaia medio, 4DBH-n dabiltzan Zizurkilgo neska kuadrilla batek bideo labur metrajea sortu zuen, sekulako adierazpen eta indar bisualarekin. Egileekin kontaktatzea erraztu ziguten eta gonbidatu genituen elkarrekin bideoa berrikusi eta hari buruzko gogoetak partekatzea, bideoaren egileak eta gure ikasle batzuen artean.
  
         

2015/02/11

IKUS-ENTZUN PLASTIKA 2DBH: GIF ANIMATUAK


Ikus-entzun tailerrean GIF animatuak egiten ari gara. #Inkscape erabiliz, marrazki bektorialekin egindako animazioa, eta #Gimp erabiliz animazioak bitmap irudiak erabiliz. Jarraian, ikasleek egindako bi lan, Godzilarena Josebarena eta bestea Anerena.
GIF ANIMATUAK kalitate gutxiko irudi artxiboak dira, Ez dute soinurik ametitzen, ezta ere gardentasunik, ezin zaie hasierako formatua aldatu, etab. Baina, gaur egun indar handia hartu dute, sare sozial eta web guneetan animazio sinpleak jartzeko. Guk tailerrean, GIF animazioa egin ondoren, soinua eta tipografiak erantsiko dizkiogu, MP4 bideo artxiboa bihurtuz, youtube web gunera igoko dugu eta bertatik publikatu.




Godzillaren lan honetan, ikasleak 3 irudi sortu ditu inkscapen. Bat munstroa, bi tankea eta hirugarrena hiria. Hauek mugitu ahala, irudi artxiboa esportatu behar da, karpeta berdinean esportatutako irudi artxibo guztiak bilduz. Behin guztiak ditugunean Gimp programan biltzen ditugu, animazio parametroak adostu eta GIF artxibo moduan esportatuko dugu, animazioa lortuz.
Beste animazio honetan, Gimp erabiliko dugu hasieratik. Vesubio sumendia eta Pompei hiriaren istorioa berreskuratu nahi izan dugu. Antzeko zehozer. Ikaslearen argazkia aldatzen joango gara irudi ezberdinak esportatuz. Pintzela erabiliko dugu aldaketak egiteko. Horretarako, ikasi dugu, edozein irudi pintzelarekin errepikatzeko modua. Hautatzeko erremintarekin eremua dudanean, KOPIATU agindua eman ondoren, pintzelarekin hautatu ahal izango dut. Adibidez, armiarma errepikatu nahi badut argazki batean, zera egingo dut: armiarma kopiatu eta pintzelarekin hautatu eta pintzelkada bakoitza armiarma izango da, pintzela aldatu arte.

2015/02/02

KOMIKI BIDEOA: OPENSHOTEN MUNTAIA HASI

Argazkiak, marrazkiak, irudi digitalak, fondoak, audio efektuak, banda sonorak, bideoak, tipografiak, tituluak, azpitituluak,....istorioa egiten eta muntatzen hasiko gara...

2014/07/17

TUTORIALAK SORTZEKO EGITASMOA


Tutorialak egiteko kontuan hartu beharrekoak:
  1. Helburua: lortu nahi dena
  2. Egitura osoa: zuhaitza moduko antolamendua
  3. Formatua: artxibo edo web mota
      3.1 luzapena minutuetan
      3.2 bideoa, audioa, pdf, exe, etab
      3.3 partekatzeko aukerak
  4. Eguneraketak
  5. Pausuak
      5.1 Produkzioa: edukiak sortu
          5.1.1 Pantaila argazkiak
          5.1.2 Pantaila argazkiak azpimarratu eta oharrak marraztu
          5.1.3 Pantaila bideoan grabatu. Prozedurak
          5.1.4 Hitz irudiak. Eskemak. Grafikoak. Irudiak.
          5.1.5 Irudi-audioa sortu.
      5.2 Edizioa
          5.2.1 Pantaila argazkiak zuzendu
          5.2.2 Bideoak zuzendu
          5.2.3 Argazkiak prestatu
          5.2.4 Azpitituluak sortu
          5.2.5 Itzulpenak



      5.3 Publikazioa
          5.3.1 Publikatu webgunean. Testua, irudiak, bideoak(kapsulatu), estekak
          5.3.2 Partekatu sare sozial bidez: posta taldeak, twitter, google,...
          5.3.3 Perfil digitalaren aplikazio berriak
          5.3.4 Mugikorren eremu berria
          5.3.5 Web 2.0 filosofia: interakzioa. Mantenua/zerbitzua.


2014/06/11

VELAZQUEZEN MENINAS KUADROAN BARRUAN: IKUS-ENTZUN TAILERRA 2DBH



Donostialdeko Hitza-irutxulotik jaso dugu azken berria: Velazquez margolariaren Meninak kuadroan barna sartu dira Lauaizetako 2DBH-ko 4 ikasle. Grabaketa zati bat bidali dute Hitzako egoitzara...baita ere kontatu digute, New Yorken, erle erraldoi batek ikasle batzuk erasotu dituela...ez dakit irudiak prest ditugun...


2014/05/14

TABAKALERA IKUSTENIKASTEN 2014 maiatzak 20-23



Tabakalera Arte Garaikide gunean Tabakalera Hezkuntza-IkustenIkasten pedagogia eta hezkuntza proiektuan parte hartuko du Lauaizetako Plastika eta Ikusizkoen Blogak. http://goo.gl/UtfLNJ. Twitterren#IkustenIkasten.



Ikus-entzunezkoak Hezkuntzan aplikatutako egitasmoak partekatuko ditugu.



Aipatu behar da, Luberri ikastetxean, zein Lauaizetan, irakasle batzuk eginiko lana software librearen alde. Lan horretaz baliatu gara beste irakasle batzuk gure berariazko arloan eremuak garatzeko proiektu, erritmo eta garapen maila ezberdinekin. Eskertu behar da irakasle hauen lana. Eskertu, baita ere, muxu truk interneten hainbat eta hainbat jenderi, bere jakinduria partekatzeagatik, mundu guztiko txoko ezberdinetatik bideoak, berriak eta teoriak lau haizetara zabalduz, lizentzia libreaz. Nola ez, lizentzi libreko sistema eta programa garatzaileei: linux, firefox, gimp, inkscape, openshot, audacity, libreoffice, blender, librecad, etab. bukaezina.



Hala ere, software librearen erabileraren gako nagusiak hauek dira: libreak dira, euskaraz daude ia denak, azkarrak, potenteak, pribatiboak baina hobeak eta garapen konstantean dauden programak dira. Hartu, erabili eta zabaldu. 


2013/09/30

3DBH PLASTIKA ETA GORPUTZ HEZIKETA: ONDO GOSALTZEAREN GARRANTZIA


Mugikorrarekin grabatutakoa youtuben 
onartuko den formatora bihurtu. 

Openshot bideo editorea oso ona da, pista ugari sor ditzakezu eta  nahi duzun guztia editatu.

Youtubera igo. Zure gmail kontuarekin Youtube kanala daukazu.


Openshoten egin edo ez egin, Youtubek lizentzia libreko audioa eransten utziko dizu, oharrak jarri...nahi duzun guztia editatu.


2013/09/25

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: ANIMAZIOAK GIMP ERABILIZ


Animazioak egiten hasi gara: lehenik arkatzez liburu ertzetan. Ondoren, Gimp software librea erabiliz animazioak GIF artxibo modura. Beranduago, Gifak argazkiekin eta bukatzeko stop-motion modua erabiliz “ Frutaren desagerpena”. Joan zaitez tiketa hartzera eta hartu eserlekua. Denak ikusteko sartu IKASLEEN LANAK atalean, edo KLIKATU HEMEN.

2013ko IRAILA 2dbh

2010eko APIRILA 2dbh


2008ko OTSAILA 3dbh

2013/09/18

61. DONOSTIAKO ZINEMALDIA



Marrazki ugari egin eta jarraian jarriak animazioa sortzen du. Donostian gaudenez eta Zinemaldia hastera doanez hauxe egingo dugu: Batetik, ikus-entzuneko tailerrean Gimp irudi sortzailea erabiliz marrazkia eraldatzen joan geruza ezberdinetan eta erreproduzitu animazioa sortuz. Bestetik, Diseinua lantzen dugun ikasgaian Zinemaldiko dokumental, labur metrail eta luze metrailak asmatuko ditugu eta beraien kartelak sortu.