#BLENDER eta #SCRATCH erabiliz lehenengo bideo jokoak sortzen hasi gara 3DBH DISEINUA ikasgaian. Orduak eta izerdiak etxean botatzea beharrezkoa da horrelako egitasmoa aurrera eramateko. Interneten aurki daitezke erraz, #youtuben batez ere, joko hauek sortzeko bideotutorial eta jarraibideak. Behin ideia edukita, proiektua norberak eraman behar du aurrera eta #irakaslearen lana, bidea erraztea izango da, koordinatzea, aholkatzea. Proiektu eta ideia bakoitzak berariazko arazo, ideia eta ezaugarriak garatuko ditu. Denak antzekoak, denak ezberdinak.
Emaitzak baditugu. Plataforma sortzea falta zaigu jokoak txertatzeko, jendeak erabil ditzan. Laster publikatzea da gure nahia. Hiru sortuak daude, jada, bi Blender erabiliz eta bat Scratch programarekin. Egileak 3DBHko Joseba Oncala, Gorka Arriola eta Martin Castro. Agian gehiago buka ditzakegu.
2DBHko #IKUS-ENTZUN Tailerrean Jokoen Plataformaren Titulu animatua sortzen ari gara. Saguzaharraren #GIF animatua da eredua...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina