Gure ikaslea izandako Ekaitz Tejedorrek
diseinatu du honako Kartel hau. Dotorea. Ekaitz musikazale eta
musikaria da, eta Kartela benetakoa denez, Errenterian izango den
kontzertura gonbidatzen gaitu.
bannerra 1
2016/02/24
GURE IKASLE IZANDAKOEN JARRAIPENA: KONTZERTUA
beste atalak
diseinua,
euskara,
ikt,
inkscape,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2016/02/16
TATUAJEAK ARTE LANETAN. 4DBH PLASTIKA
#Degas
artistaren Artelana da hau. Internetetik irudia jaitsi eta gimpen I #LOVE PLASTIKA jarri diogu tatuaje gisa bizkarrean.
#Inpresionismoa mugimenduaren partaide.
#Inpresionismoa mugimenduaren partaide.
Ikasleak
Artelana aukeratu beharko du Interneten nabigatuz: #googleartproject,
etab. Erabiliz.
A3
formatoan inprimatuko dugu zuri eta beltzean eta harkatz, boligrafo
edo tintaz TATUAJEA ERANTSIKO DIOGU.
#Nikolas Amiard sortzaileak egin du horrelako lana eta beste ikasturteetan tatuajeak digitalki landu baditugu ere, Nikolasen lanaren ANTZEKOA egitera goaz.
#Nikolas Amiard sortzaileak egin du horrelako lana eta beste ikasturteetan tatuajeak digitalki landu baditugu ere, Nikolasen lanaren ANTZEKOA egitera goaz.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
ARTE garaikidea,
diseinua,
erakusketa,
euskara,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2016/02/12
ARTE MUNDUKO SORTZAILEAK EZAGUTZEN. 4DBH PLASTIKA
Hizkien diseinua eta
azken irudiaren muntaia egiteko, #inkscape programa erabiliko dugu.
Internetetik Artegilearen lanaren informazioa eta bere argazkia
lortuko ditugu. #Gimp programaz irudia zuribeltzera bihurtuko dugu
eta kontrastea igo. Hizki tipografiak #Dafont web gunetik jaitsi eta
instalatuko ditugu.
#WIKIPEDIAtik jasotakoa:
#Warhol izan zen Pop Art higikundeko aitzindarietako bat. Marilyn Monroe, Elvis Presley eta beste artista famatu batzuen serigrafiazko erretratuak, behin eta berriz errepikatuak, egin zituen, eta aldizkarietako eta egunkarietako marrazkiak eta argazkiak baliatzen zituen bere lanetan.
Hasierako harriduraren ondoren berehala arrakasta handia izan zuen. 1963an Factory delakoa sortu zuen, era askotako artisten lantegia eta biltokia, bere garaian arrakasta handia izan zuena. Warhol oso nabarmendu zalea zen, ospearen bilatzaile amorratua, giro eta festa snob guztietan gailen ibiltzen zena.
Warholek berak esana da makina bat izatea eta makina batek bezala pintatzea gustatuko litzaiokeela. The Velvet Underground rock taldearen babesle eta eragile izan zen.
1967tik 1971ra pintura utzi eta underground zineman jardun zuen, filme mutu, erabat geldi eta oso luzeak eginez: Sleep (1963), sei orduz gizon bat lotan agertzen zuena, Empire (1964), Empire State Building etxe orratza ikuspegi beretik zortzi ordutan agertzen zuena.
1972an pintatzen hasi zen berriz, Mao Zedongen erretratu sail bat, eta XX. mendeko judu garrantzitsuenena, besteak beste, egin zituen (Marx, Einstein...).
2016/02/11
LAUAIZETA GAMES: JOKOEN PLATAFORMA
#BLENDER eta #SCRATCH erabiliz lehenengo bideo jokoak sortzen hasi gara 3DBH DISEINUA ikasgaian. Orduak eta izerdiak etxean botatzea beharrezkoa da horrelako egitasmoa aurrera eramateko. Interneten aurki daitezke erraz, #youtuben batez ere, joko hauek sortzeko bideotutorial eta jarraibideak. Behin ideia edukita, proiektua norberak eraman behar du aurrera eta #irakaslearen lana, bidea erraztea izango da, koordinatzea, aholkatzea. Proiektu eta ideia bakoitzak berariazko arazo, ideia eta ezaugarriak garatuko ditu. Denak antzekoak, denak ezberdinak.
Emaitzak baditugu. Plataforma sortzea falta zaigu jokoak txertatzeko, jendeak erabil ditzan. Laster publikatzea da gure nahia. Hiru sortuak daude, jada, bi Blender erabiliz eta bat Scratch programarekin. Egileak 3DBHko Joseba Oncala, Gorka Arriola eta Martin Castro. Agian gehiago buka ditzakegu.
2DBHko #IKUS-ENTZUN Tailerrean Jokoen Plataformaren Titulu animatua sortzen ari gara. Saguzaharraren #GIF animatua da eredua...
2016/02/02
INAUTERIAK. ERROMA. EUSKARAREN HEDAPENA ERROMATAR GARAIAN
http://www.badubada.com/eu/
webgunean
ikus dezakezue oraindik. 2014 urtean BADU BADA erakusketatik kopiatu
dugu ideia Plastika arloan Lauaizeta BHI ikastetxean Erroma
inauterietako gaia izanda, garaiko EUSKARAREN hedapena islatzeko
Europako mapan. Errioxatik Huescara, eta Bearne inguruan ere hitz
egiten omen zen euskaraz. 2000 urte igaro dira eta gurekin dugu
EUSKARA zaharra, hurrengo beste 2000 betetzeko prest...
QR KODEA. INFORMAZIOA BAPATEAN.
Bi dimentsiotako
zuri beltzeko puntuaz osatutako kodea da QR KODEA. Informazioa modu
azkarrean lortzeko funtzioa du. Mugikorra hartu, aplikazioarekin
eskaneatu eta kodeak guk nahi dioguna helaraziko du, URL erantsi
ondoren.
1. Lehenik eta behin, mugikorrean LAYAR edo antzeko aplikazioa jaitsi, eskaneatzeko QR KODEAK edo aurrean dugun edozer...hiriko kaleak, zubiak, mendiak,...ERREALITATE AREAGOTUA deritzoguna, inguruari INTERNETETK erantsi dieazaiokegun informazioa.
2. Bigarrenik QR sortzeko web aplikazioan sartu, aukera ugari ditugu...
3. Jarraian, URL jarri QR eskaneatutakoan erabiltzaileari informazioa eman diezaiogun(webgunea, bloga, irudia, kartela, dokumentoa,...)
4. QR kodea inprimatu eta horman edo beste nonbaiten jarri aurretik TITULUA jarriko diogu
5. QR kodeak aplikazio ugari ditu ikasleekin erabiltzeko. Froga dezakezu, smartphona atera eta eskaneatu pantailako QR kode hau
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)