bannerra 1

bannerra 1

2026/03/13

KORRIKA 2026: MURALA EGIA AUZOAN.


Auzoetatik ikastetxera eta ikastetxetik auzora, euskararen alde, KORRIKAREN alde, Euskal Herriaren alde. Aurtengoan ere Egia auzotik EGIA EUSKARAZ taldeak eskatu digu murala egitea 
24. KORRIKA dela eta. Gustu handiz 4DBHko PLASTIKAKO ikasleek hartu dugu parte. Asteazkenean euritan eta ostegunean eguzkitan. Egiako Plazaundin, kiroldegiaren ondoko paretean. Egia auzoko Aitzarte mendi elkarteak lokala utzi digu, berriz ere, materiala gordetzeko.
Egia auzoan erosi genuen pintura akrilikoa eta ikastetxetik jaitsi genituen brotxak, ontziak eta eskailerak, eta zorua ez zikintzeko plastiko erraldoiak.




2025 Aitor Ikastolan murala, Maria Reinakoekin elkarlanean.










iruzkinik ez: