bannerra 1

bannerra 1
#Blender etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#Blender etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025/06/08

ESPAZIOA, FORMAK, BISTAK, 3 DIMENTSIOAK: "Angry birds" moduko animazioa nola egin.


 

#Blender software librea erabilita, 3D diseinu eta animazioa egiteko programa, espazioa, geometria, formak, bistak eta 3 dimentsioak ulertu eta erabili nahi ditugu. Joko moduan planteatuta, ikasle bakoitzak nahi duen proposamena egin dezake. 

  • Planteamendua: "Angry birds" moduko jokoa egin, hau da, kolpe bat jota pilota beste aldera pasa eta piezak bota ditzan  lurrera.
  • Formak sortu: 
    • zorua eta horma. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
    • piezak. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
    • pilota. esfera, eskalak erabilita.
    • pala. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
  • Fisikak definitu, denak gorputz zurrunak izango dira, "rigid body": 
    • zorua eta horma pasiboak izango dira.
    • piezak aktiboak izango dira.
    • pilota aktiboa izango da eta, gainera, esfera izaera izango du errodatu dezan.
    • pala aktiboa izango da. Pala, baitare, animatua izango da; eta horrela, X_Y_Z ardatzak erabilita, indarra neurtuko dizkiogu, distantzia/denbora parametroak kalkulatuta.
  • Narrazioa:
    • Diseinua eta konposizioa librea izango da, hau da, pieza kopurua, hormaren diseinua eta pilotaren neurria, esateko. Aukera anitza.
    • Konposizioaren konplexutasun maila ere aldakorra izan daiteke. Adibidez, hormak zuloa izan dezake eta pilotak zulotik pasa behar izatea derrigorrez horma zeharkatzeko...
    • Aukerak ehundaka izan daitezke...
  • Ikuspuntua:
    • 3D eremua gaude eta ikuspuntua anitza da. Animazio berdina hainbat ikuspuntutik ikusi dezakegu: aurreko bista, profiletik, goitik, 3Dtik, hubiletik, urrunetik, pilotari jarraituta, botako diren piezen aldetik, hormaren ondotik. Non jarriko dut kamera: beste mila aukera...
  • Diseinua: Koloreak jarri ditzakegu. edo forma geometrikoen ordez edozein objektu jarri dezakegu (pilotaren ordez tximinu buru bat, edo errugbiko baloia, edo diamante forma..., edo, nahi izanez gero, nire marrazkiak jarri ditzaket eszenan, edo hitzak, etab.

2025/03/04

SOFTWARE LIBREA OSCAR SARIAN IRABAZLE: FLOW ANIMAZIO FILMA.


"Flow" Gints Zilbalodis zinemagile letoniarrak zuzendutako animazio filma da. Filmak katu bakarti baten istorioa kontatzen du, zeinak, uholde handi batek bere etxea suntsitu ostean, hainbat espeziez populatutako txalupa batean aterpea aurkitzen duena, desberdintasunak izan arren ustekabeko aliantzak sortuz.

"Flow"-ren ekoizpenak Blender erabili du, kode irekiko 3D softwarea, bere estilo bisual berezia lortzeko: animazioaren eta bideo-jokoen zinemaren arteko hibridazioa. Aukera honek Blender-ek goranzko protagonismoa animaziozko zineman nabarmentzen du. Hemen sarritan aipatu eta uneoro goraipatzen dugun 3D software ikaragarria.

"Flow" Dream Well Studio-k ekoitzi du, Gints Zilbalodis-ek sortutako animazio estudio independente batek. Filma gutxieneko aurrekontuarekin sortu da, estudioko babes handirik gabe kalitate handiko animazioa nola lor daitekeela erakusten duena.

2025eko Oscar sarietan, "Flow"-ek animaziozko film luze onenaren saria irabazi du, Letonia herrialdearentzat lehen Oscar saria. Filma aurrekontu minimoagatik, kode irekiko softwarearen erabileragatik eta elkarrizketa faltagatik nabarmendu izan da, "Inside Out 2", "Moana 2" eta "The Wild Robot" bezalako estudioko lehiakide nagusiak gaindituz.

Baina hadi! Azken boladan enpresa teknologiko pribatuen botere gosea nabarmena da, Estatu Batuen kasu. Eta Europan zer? Armetarako aurrekontuak goraka? Zer nolako nazka.

Flow eta Blender bezalako proiektuek komunitatearen indarra hor dagoela erakusten digute eta filosofia xumeak aberatsak direla ere gogoratzen digute. Arma gutxiago eta kultura eta hezkuntza gehiago.

Blender software librea etengabeko garapenean doa aurrera. Ikusi hemen zer datorren, Daniel Martinez Lara-@pepe school land-ek erakutsitako lagin bat:



2025/02/20

ADIMEN ARTIFIZIALA 3D OBJEKTU DIGITALAK SORTZEKO. MARRAZKI ANALITIKOA.



3D objektu digitalak norberak sortzea prozedura oso interesgarria da. Baina denbora eta lana suposatzen du. Plastikako beste atal eta prozedurak lantzeko dohainik deskargatu daitezkeenak erabili izan ditugu: #Blender 3Dko software librerako #blenderkit addon edo gehigarria, kasu. Zer lantzeko? eszenen diseinua, animazioak, bideokomikiak, enkuadrea, argiztapena, kamera planoak, kamera ikuspuntuak, desenfokeak edo eremu sakonerak, testurak, adierazpena...eta abar.

Azken boladan bolo bolo dabilen adimen artifizialera hurbilduko gara. Etengabeko garapenean doa hau. Webgune batzuk aurkitu ditugu ikastetxeko postarekin erregistratu eta doako kredituak erabilita hiruzpalau 3D objektu digital sortu eta deskargatzeko. 

Nola egiten da? Behin erregistratuta irudi soil bat igo eta irudi horren 3D eskatu.

Zertarako? Isometrikoa erabili eta ikasteko. Bistak egiten ikasteko. Espazioa, bolumena eta perspektiba erabili eta ikasteko egiten.

Guk egingo duguna: 

  • Pertsonaiaren iruditik pertsonaiaren 3D objektua sortu adimen artifizialarekin.
  • Motore/makina iruditik motore/makina 3D objektua sortu adimen artifizialarekin.
  • BARAZKI nire marrazkitik barazkiaren 3D objektua sortu adimen artifizialarekin. Marrazkia tinta txinatarrarekin zein errotu beltzekin egingo dugu, hainbat marra mota erabilita. Lortutako 3D objektu digitalak #BLENDER 3Dko software librean erabiliko ditugu.


2025/02/11

BALE ARRANTZA: EUSKALDUNAK MUNDUAN ZEHAR.


 Euskal Herrira etorri izan diren moduan euskaldunak ere joan dira munduko hainbat herrialdetara bizitza salbatzeko, ogiaren bila, urrearen bila, askatasunaren bila, konkistatzera, laguntzera eta abar eta abar. Hori lantzen ari gara plastika arloan eta Ternua inguruan egindako bale arrantzarekin hasiko gara. Eta garaia denez, sagardoa eta bale arrantza lotuko ditugu (Pasaiako Albaolan ikasia...).

2024/09/14

PLASTIKA IKASTEN: ITSASOA 3D CARTOON ERARA (MARRAZKI BIZIDUNAK).

 

#Blender 3Dko software librea erabili da bideo hau egiteko. Plastikako ikasturtean zehar proiektuari aurre egiteko jarrera eta prozedura batzuk argi izatea ezinbestekoa da: entzun eta ikusi, bai; baina ikasteko egin behar da. Pentsamendua, hausnarketa, ideiak, formak, teknikak, espazioa, bolumena, aldatu, hautsi, mugitu, biratu, eskalatu etab: adieraziko dugu zerbait.

2024/05/09

MARRAZKIAK 3D ANIMAZIOAN: DADOA.

 

MARRAZKIAK egingo ditugu eskuz 3D animazioan txertatzeko dado batean. 6 aurpegi 6 marrazki. Gai baten inguruan egituratuko da. Adibidez, jatetxe bateko janaria aukeratzeko dadoa botako dut eta suertatzen dena aukeratuko dut; edo Plastikako programazioa egiterakoan dadoa erabiliko dugu: 3D animazioak egin(1), bideogintza(2), koloretako tenperak(3), arkitektura(4), collage(5), komikia(6)....Dadoaren animazioa egiteko #Blender erabiliko dugu eta marrazkiak editatzeko #Gimp etA #Inkscape, denak software libreak.

2024/03/17

K2 MENDIAN EUSKARAZ HOBETO?

 Zein hizkuntza ezin hobeagoa euskara baino elkar komunikatzeko eta bizitzeko?

Euskal Herrian bizi eta ikasten duten


 bi ikasle dira Utkrista eta Esha, 


dbhko ikasleak. Utkrista Nepaletik


 etorri zen Euskal Herrira eta Esha Punjabetik

Pakistan eta Indiaren artean dagoen herrialdea da. Beraien

 jatorrizko hizkuntzak apur bat ezagutu eta euskara ikasteko 

egiten duten esfortzua baloratzeko bideoa da

 honako hau, K2 mendian...












2023/11/25

IKUS.ENTZUN: GIF ANIMATUAK ETA 3D DISEINU DIGITALA.

Ikus-entzunezko hautazkoan ia ikasle guztiak maila aparta ematen ari dira, lan kopuru eta jarreran. Gif animatuak egin ditugu udazkeneko hostoekin jolasean. Gero 3D diseinuan aritu gara eta 3D perretxikoak egin ditugu baina emaitzak ez ditugu publikatuko ez bait ditugu guztiz bukatu. 3D moduko txarroak publikatzeko moduan hemen dituzue ikusgai.



2023/09/27

UDAZKENA. PERRETXIKOAK PLASTIKAN.

 


HEZKUNTZA PLASTIKOAN, IKUSIZKOAN ETA IKUS-ENTZUNEZKOAN hasi gara martxan.
Perretxikoak marraztuko ditugu koloretan, jatekoak direnak eta toxikoak direnak ere. Koloretako arkatzekin marraztuko ditugu. Ondoren, irudi digitalak egingo ditugu perretxikoen bilduma osatzeko, berriz ere, webgunean publikatzeko. 





Digitalki ere, baina 3D diseinua erabilita, bilduma bera egingo dugu. Digitalki egindako dena doako software librearekin egingo dugu, erabiltzen dugun sistema eragilea bezala, Linux. Azkenik, ikastetxeko atarian bilduma itsatsiko dugu, eta buztinarekin egindako perretxikoak erakutsiko ditugu, marrazki-fitxekin batera.



 Hostoen ondoan egoten omen dira perretxikoak. Animazioak egiten ari gara udazkeneko hostoak aitzaki hartuta. Hemen adibide bat ikusgai eta lan guztiak HEMEN publikatuko ditugu.




2023/06/01

HEDATZE 3D DISEINU ETA ANIMAZIOA. BI ADIBIDE.

1dbh-ko ikasle baten lana da hau (Hugo F.). Hogei minutuan eginda. Hedatze 3D Diseinu eta Animaziorako azken lana. Ikasturtean zehar ikasitakoarekin nahi zutena egin zezaketen azken bi saioetan. Dena hutsetik hasi beharrean #Mixamo web gunetik jaitsi du pertsonaia eta animazio bat. Eszenara ekarri eta foku moduko argia jarri dio goitik behera zuzendua. Argiari kolorea eta haren indarra hautatu dio: kasu honetan urdina. Moda oholtza sortu du kubo forma eraldatuta. #software librea erabili dugu: sistema eragilea #LUBERRI LINUX, #Linux Mint, #Ubuntu eta 3D programa #Blender 3.5.

Aurten lan ugari egin ditugu baina elkarrekin loturarik ez izatean ez ditugu proiektu batean bildu. Mikro-ariketak izan dira. Hoteletako self-service modukoak, denetarik apur bat probatu dugu 3D mundu zabal eta zirraragarrian.

Potentzial handia du bide honek, deskargatu osagaiak eta eszenaren diseinuan jarri indarra. Hortik abiatuta animazioa eraldatu daiteke Rigging animazioan sakonduta. Hezurren egitura pertsonaiari egokituko zaio eta hau, denborarekiko mugimenduen arabera, guk nahi dugun moduan anima dezakegu. Lan horri #rigging deritzo. Animazioaren intentsitatea neurtzeko, erpinen pisua egokitu beharko litzateke. 

Hemen duzue 1DBH-ko Paul C-ren lanaren bozeto bat.







2023/03/18

IKASLEEN LANAK: DONOSTIAKO SUTE ETA SARRASKIA 1813.

 

Ikaslearen lana eta ideia ondo planteatuta izanda ere lan guztiak ezin izan dira bukatu:


DONOSTIAKO SUTE ETA SARRASKIA 1813.


Azterketa garaia, hutsegite justifikatuak eta denboraren mugak tarteko,


gora behera batzuk izan ditugu baina lan hauek aurkezteko modura iritsi gara.


#Blender 3D-ko software librea erabili dugu animazioaren oinarri. Ahalko genuke


animazio landuagoak egin gidoiak horrela eskatuko balu, baina baliabideak


eta denbora ez ditugu soberan.


Audioa #Openshot (software librea) bideo editorean erantsi diegu animazioei.


Soldadu eta kaleak #Gimp (software librea) irudi editorean landu ditugu.


2023/03/03

1813 Donostiako setioa eta erretzea. Plastika animazioa.


#abuztuak 31 kalea Donostian, 1813. urtean soldadu britainiarrek (espainiarren eta portugaldarrena ez dago argi) Donostia setiatu, barrura sartu eta su eman zioten; bertako asko hil, zauritu eta bortxatu zituzten. 210 urte pasa dira. Gerrak gaitzesteko eta iragana ikasteko ariketa da hau. Gaia ikertu eta animazioak egingo ditugu..3D animazioa eta diseinuak egiteko #Blender software librea erabilita.
Dokumentazio ugari dago interneten eskura eta gai honi buruz Oihana Enbeita eta Gaizka Arangurenen saio/ikus-entzunezko hau oso ondo dago benetan, #Liburuak itxi. Aurten, gai honekin lotuta, bertsio musikatua ere egin dute Toti Martinez de Lezearen Bretxa liburuan oinarrituta.



Animazioa egiteko, lehenik eta behin, gidoia egingo dugu, zer eta nola gertatuko den; jarraian, eszenako osagaiak bilduko eta prestatuko ditugu, adibidez, etxeak eta kaleak, soldaduak, hiritarrak..


horretarako #Gimp erabilita; baita ere, eszenaren argiztapena, behe-lainoa eta kamera zein pertsonaien animazioak sortuko ditugu; eta azkenik,


#openshot programa erabilita bideoa txukunduko dugu eta audio efektuak eta musika erantsiko diegu.

2023/02/28

JANARIAREN GARAPENA ETA ITXURA ALDAKETA. BLENDER 3D.

Janariari begira jartzen bagara egunetan konturatuko gara haren forma, kolorea eta testura aldatzen joango dela. Luze joko balu esperimentuak guztiz ustelduko da. Garapen horren simulazioak egingo ditugu 3D eremuan, #Blender software librea erabilita. Prozedura #SHAPE KEYS erabiltzea izango da.

Askotan egin izan dugu esperimentu hori patata hartu, zuritu, forma eman 
eta egunetan behaketa eginez.
Oraingoan digitalki eta 3D moduan.

2023/02/06

Musika ona non aurkitu HEGAZKINA DIGITALA 3D. BLENDER .

Musika ona entzuteko adinik ez dago. Musika ona ez da modari mugatzen. Euskal Herrian zehar 80ko hamarkadan eginiko #Rock Radikala deiturikoa ekarriko dugu hona musikarik onena onenen artean. Garai honetan indarrean dauden hainbat musika estilo onak badaude, bai: #Anari, #Willis Drummond, #Kerobia...etabar luzea.
Baina nor ez litzateke itzuliko denboran Cicatriz berriz entzutera?
Ikus-entzunezko tailerrean 3D animazioa lantzen ari gara #Blender software librea erabilita.

2023/01/23

ANIMAZIOA 3d plastika HEGAZKINA


Ikus-entzunezko tailerrean blender software librea
erabilita hegazkinaren animazioaren proiektuaren eredua
da hau. Ikasleek 3d programa pixkat erabiltzen ikasi dute:.
3 ardatzen arabera nabigatzea, X, Y eta Z. Bistak erabiltzea:
aurrekoa, profilak, goiko bista...
Objektuak animatzea denbora eta kokapenaren arabera...

Bideo honetako paisaiaren irudiak Getaria goiko 
mendietan ateratakoak dira . #Blender 
software librea erabilita hegazkin osoa sortu dugu. 
Hala ere, denbora aurreratzeko modu librean bakoitzak 
nahi duen hegazkin mota deskargatu dezake lizentzia 
librearekin. Horretarako hainbat webgune daude.

Musika eta soinu efektuak 
youtubetik jaitsita daude, baimen librearekin.
Hizkiak editatzeko #inkscape software librea eta irudiak 
lantzeko #Gimp erabili dugu. Hizki motak #dafont
web gunetik deskargatu dira eta bideo edizioa
#openshoten, software librea ere. Youtubetik deskargatzeko 
ssyoutube erabili da. Bideoaren atzeko paisaia irudi bat da.
Zabaleran luzea, Gimpen egin daiteke, eta animatu daiteke
3D sentsazioa lortzeko, ertzetatik tiraka. Ideia hori
Pepeschool-eko Daniel Martinez Larak(Pepeland) azaldu 
zuen youtubeko bere kanalean musu truke. Artista hau
Blenderren marrazki bizidunak ataleko (Grease Pencil) 
garatzailetako bat da.


2022/08/29

GIOCONDA, DUCHAMP ETA BLENDER

 


#Dadaismoa XX. Mendean sorturiko abangoardia artistikoa izan zen, 1916. urtean, Zurichen. Lehenengo Munduko Gerra gertatzen ari zen eta sarraskia neurri gabekoa zen. Arte mugimendu honetako partaideek arauak hautsi nahi zituzten, garaiko gizartearen konbentzionalismoak hankaz gora jarri nahi zituzten, nolabait, gizartearen egitura piramidala agerian jarri eta hiritarren sinismen eta ohiturak irauli. Gerrak ekarritako txikizioaren arduradunak seinalatu nahi zituzten. Horretarako ideien ikuspegia irauli eta modu surrealista zein ironikoan, iseka eginez askotan. Artearen eremutik gizartean eragin nahi izan zuten, arte abangoardia guztien xedea hori baitzen.

#Marcel Duchamp XX. Mendeko artista garrantzitsuenetarikoa da, arte kontzeptualaren sortzailetako bat eta jarraian etorriko diren arte korronte guztietan eragina izan duena.


#Da Vinciren Gioconda XX. Mendearen hasieran arte lan garrantzitsuenetarikoa zen Europan eta Duchampek bere postal bat hartu eta bibotea marraztu zion gainetik Parisko kafe batean zegoelarik. Arte lan bihurtu zuen, sekulako iskanbila sortuz eta betirako bihurtu zuen #Gioconda arte ikono mundiala.


 #BLENDER 3D diseinu eta animazioa sortzeko software librea da, oso ona eta denontzat eskuragarri dagoen blender.org webgunean. Gainera sistema eragile guztiekin funtzionatzen du: #inux, #windows eta #IOS.


 


2022/05/28

OBJEKTUEN TESTURAK AZTERGAI: LANPARA PLASTIKA 3DBH.

 


Objektuen kolorea ikertzen aritu gara. Argiak duen eragina objektuaren azalaren kolorean. Objektuen azalak nolakoak diren: testurak. Denboraren arrastoa, denboraren eragina azalean: hautsa, kolpeak, zikina, isla, herdoila, erredura, arrasta...

Bi bide erabili ditugu; batetik, eskuz koloretako 


arkatzekin interneteko irudiak erreferentzi gisa;


eta bestetik, 3D software librea, #Blender 3.1.


Bietan behaketa funtsezkoa da eta 


zein bidek emango dizkigun abantaila gehiago


hurrengo baterako utziko dugu eztabaidagai...


Goiko irudia Ibai C-rena da, 


Blenderrekin eginda. 


Ondorengo hau 


Nahikari S-k egin du koloretako 


arkatzekin.


Guztiak ikusteko klikatu HEMEN.






2021/04/23

3D ANIMAZIOA. PERTSONAIA ETA EFEKTUAK MODU LIBREAN DESKARGATU ETA ERABILI.

 

Bideoa ikusketo klikatu irudia.

Gaur egun 3D diseinu eta animazioa egiteko Blender software librea daukagu. Software oso ona eta komunitateak indar handiarekin garatu eta zaintzen duena. Deskargatu eta erabiltzeko: https://www.blender.org/

Norberak landu ditzake 3D animazioaren atal guztiak softwaretik irten gabe: 2D eta 3D diseinua, marrazki teknikoa, simulazio fisikoak, partikulen sistemak, likidoak, sua eta kea, vfx efektu bereziak, bideo edizioa, 3D eskultura, 3D animazioa, konposizioa, argiztapena, testurak eta mila gauza geihago...

Baina horrek luze jo dezake. Horregatik, proiektu luzeak egiteko talde lanean aritzea eta indarrak metatzea komeni da. Baina, proiektu txikiak egiteko, eta nahiz eta bakarrik dena egiteko gai izan, interneteko webguneetatik jaitsi daitezke lizentzia librekoak diren besteek egindako hainbat fitxategi: 3D pertsonaiak, animazioak, objektuak, paisaiak, testurak,suak, keak eta antzeko efektuak, argiak eta abar luzea.

Bideoko leherketa efektuak, openVDBak. Libreak. https://jangafx.com/

3D pertsonaia deskargatu: https://free3d.com/ https://www.mixamo.com/

Bideo edizioa: https://www.openshot.org/ Diseinu bektoriala: https://inkscape.org/ Irudi diseinua: https://www.gimp.org/ 3D diseinu eta animazioa: https://www.blender.org/ 3D pertsonaia deskargatu: https://www.mixamo.com/

2020/03/20

3D TESTURAK ANIMATZEN 1. BLENDER 2.82.


Eskola etxetik egiten ari garen honetan #Blender software librearekin egin daitezkeen gauza harrigarriak erakusteko parada ezin hobea daukagu. Blender,  komunitateak eusten du. Eta software ahaltsua bihurtzen ari denez une oro, komunitateak softwarea erabiltzeko modu erosoa dauka, libre, eskuragarri: www.blender.org

Gaur egun, Blenderren prestigioa mundiala da. Enpresa handiek diru laguntza handiak ematen ari zaizkie. Hutsetik hasi gaitezke ikasten hainbat hizkuntzetan youtube eta horrelakoetan. Ikasketa guztiak bezala, gogoa eta denbora behar dira inbertitu.


Nahi duenarentzat hemen daukazue 4 minutuko bideo tutoriala testuraren forma eta kolorea animatzeko. Aurki beste 2 bideo publikatuko ditut, testuraren konplexutasuna areagotuta.