bannerra 1

bannerra 1
#fisika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#fisika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025/06/08

ESPAZIOA, FORMAK, BISTAK, 3 DIMENTSIOAK: "Angry birds" moduko animazioa nola egin.


 

#Blender software librea erabilita, 3D diseinu eta animazioa egiteko programa, espazioa, geometria, formak, bistak eta 3 dimentsioak ulertu eta erabili nahi ditugu. Joko moduan planteatuta, ikasle bakoitzak nahi duen proposamena egin dezake. 

  • Planteamendua: "Angry birds" moduko jokoa egin, hau da, kolpe bat jota pilota beste aldera pasa eta piezak bota ditzan  lurrera.
  • Formak sortu: 
    • zorua eta horma. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
    • piezak. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
    • pilota. esfera, eskalak erabilita.
    • pala. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
  • Fisikak definitu, denak gorputz zurrunak izango dira, "rigid body": 
    • zorua eta horma pasiboak izango dira.
    • piezak aktiboak izango dira.
    • pilota aktiboa izango da eta, gainera, esfera izaera izango du errodatu dezan.
    • pala aktiboa izango da. Pala, baitare, animatua izango da; eta horrela, X_Y_Z ardatzak erabilita, indarra neurtuko dizkiogu, distantzia/denbora parametroak kalkulatuta.
  • Narrazioa:
    • Diseinua eta konposizioa librea izango da, hau da, pieza kopurua, hormaren diseinua eta pilotaren neurria, esateko. Aukera anitza.
    • Konposizioaren konplexutasun maila ere aldakorra izan daiteke. Adibidez, hormak zuloa izan dezake eta pilotak zulotik pasa behar izatea derrigorrez horma zeharkatzeko...
    • Aukerak ehundaka izan daitezke...
  • Ikuspuntua:
    • 3D eremua gaude eta ikuspuntua anitza da. Animazio berdina hainbat ikuspuntutik ikusi dezakegu: aurreko bista, profiletik, goitik, 3Dtik, hubiletik, urrunetik, pilotari jarraituta, botako diren piezen aldetik, hormaren ondotik. Non jarriko dut kamera: beste mila aukera...
  • Diseinua: Koloreak jarri ditzakegu. edo forma geometrikoen ordez edozein objektu jarri dezakegu (pilotaren ordez tximinu buru bat, edo errugbiko baloia, edo diamante forma..., edo, nahi izanez gero, nire marrazkiak jarri ditzaket eszenan, edo hitzak, etab.

2022/02/07

SOFTBODY. FISIKAK 3D EREMUAN: MALGUTASUNA


#blender software librea erabiliko dugu Plastikan animazioak egiteko 3D eremuan, eta kasu honetan simulazio fisikoak sortzeko. Oraingoan malgutasuna. Lehenik eta behin pilotaren ibilbidea gauzatzeko egitura sortuko dugu. Kuboak dira maldak sortzeko ertzak editatuta. Collision agindua dute. Pilota oraingoan ez da Rigidbody izango, softbody baizik. Malgutasuna izango du, hau da, talkaren ondorioz forma aldakorra izango du etengabe. Horretarako, parametroak definituko ditugu: airezko pilota den ala ez, zenbat presio duen, azalaren gogortasuna, boteak emateko ahalmena, hauskortasuna, grabitatearen indarra, haizearen indarra...aukera ugari izango ditugu. Hemen adibide xume bat duzue...

Blender 3.2 aurki dator eta garapena etengabea da 3D software honetan. Eskultura eremua asko garatu da. Bertan, oihalak lantzeko eta animatzeko aukera eta erreminta ugari sortu dituzte azkenaldian. Galiziako #PabloDobarro aritu da burubelarri horretan. Orain bere proiektuetan dabil eta ez dago Blenderren lanean. Oihalaren teknikak jarraituz dago eginda pilotaren animazioa, Jayanam bideoan ikusita, youtuben. Blender garatzeko eta laguntzeko komunitate handi bat dugu. Bideo hau egiteko laguntza gisa kanal hau izan dut kontuan youtube JAYANAM. #jayanam @jayanam