bannerra 1

bannerra 1
ARKITEKTURA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ARKITEKTURA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/05/17

IRUDI GEOMETRIKOAK-TANGENTZIAK INGURUAN







































Geometria lantzen da DBHko plastikan ere. Gaitegiaren barruan helburuetako bat ikasleak planoan eta bolumenean aurkitzen diren irudi geometrikoak ulertzean datza. Irudi hauek identifikatu eta analizatu behar ditugu. Objektuen egituretan geometriak duen garrantzia baloratu behar dugu, zuzenen arteko harremanak, angeluak eta geometria egituratzeko matematika. Ikaslearen jarrera ikertzekoa bada, behatzekoa eta ikastekoa, geometria egitura hauek ezagutu eta ulertuko ditu.
Ariketa honetan 20 argazki egin eta editatu behar dira. 20 irudi geometrikoren adibide bana. Argazki hauek egunerokotasunean bilatuko ditugu eta aurkitutakoan argazkia atera eta ondoren markatu zuzenak eta zirkunferentziak. Bidaltzerakoan zenbatu eta izena txukun jarri. Epea maiatzak 31.
  1. 2 zirkunferentzi ukitu gabe.
  2. 2 zirkunferentzi ukitzaile.
  3. 2 zirkunferentzi ebakitzen dira.
  4. 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ukitu gabe.
  5. 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ukitzaile.
  6. 1 zirkunferentzi eta 1 zuzen ebakitzen dira.
  7. 2 zuzen paralelo.
  8. 2 zuzen elkarzut.
  9. 2 zuzen ebakitzen dira.
  10. 1 zuzen 2 zirkunferentziari ukitzaile kanpotik.
  11. 1 zuzen 2 zirkunferentziari ukitzaile barrutik.
  12. 2 zirkunferentzi paralelo.
  13. Karratua.
  14. Kuboa.
  15. Zilindroa.
  16. Esfera.
  17. Planoa eta kuboa batera.
  18. Zilindroa eta kuboa batera.
  19. Zilindroa eta planoa paralelo.
  20. Zilindroa eta planoa elkarzut.

2020/04/22

ILUNTASUNA MARRAZTEN. ARGAZKIGINTZA.



 Mikel Laboaren abestiak dio “maite ditut maite gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkidanean”. Hortik tira eta ariketa hau egingo dugu. Etxean gaude eta ezin dugu atera. Etxetik atera gabe marrazki bat eta argazki bat egingo ditugu gaia ILUNTASUNA izanik. Ideiak hartzeko  esteka honetatik jo dezakezue interneteko irudi batzuetara.
OHARRA: marrazkiaz gain, argazki iluna zein argazki bera argitan bidaliko ditugu zuenak direla demostratzeko. Zalantzak taldeko hangoutsen..

2020/04/21

ITZALA ETA ARGIA DANTZAN. TIME-LAPSE.



Etxean jarraitu behar dugu plastika egiten oraindik. Ikus-entzunezko tailerrean hemen daukagu hurrengo egitasmoa: argiaren eta itzalaren mugimendua harrapatu behar dugu, animazio bat eginda, bideo formatuan. Etxean gaudenez, etxean egingo dugu grabaketa. Time-lapse teknika erabil dezakegu. Hainbat aplikazio eskura ditugu mugikorrean. Goizean edo gauean, eguzki gogorra dagoenean ere, mugikorra jarriko dugu denbora batean eta amaieran jaso. Honek animazioa egingo digu. Guk aukeratu behar dugu NON jarri kamera, denbora neurtu eta zenbat minutuero botako duen argazkia aplikazioak. Inguruko objektuek itzala egingo duten eta non islatuko den: alfonbran, zoruan, mahai gainean...Kontuan izan leihoko gortinek egin dezaketen itzal berezia...Goian ikusi dugun bideoa #Time Lapse Art -k sortua da eta youtuben dago ikusgai, adibidea da.



2017/05/11

3DBH HAUTAZKOAK 17-18 IKASTURTERAKO

3DBH mailan Lauaizeta ikastetxean Plastika mintegitik 2 hautazko eskainiko dira 17-18 ikasturterako. Ikasleen nahiak, motibazioak eta Plastika eta Ikusizkoen programazioa kontuan izanik, DISEINUA eta ANIMAZIOA-BIDEO JOKOAK jorratuko ditugu.


Diseinuan, irudien sormena, edizioa eta muntaketa digitala egingo dugu, irudigintza analogikoa eta, batez ere, irudigintza digitala landuz. Ikaslearen sormena, talde lanerako jarrera, autonomia eta ardura landuko ditugu. Hauekin batera, kolorearen teoriaren aplikazioak landuko dira, hizkuntza plastikoak, testurak, konposizioa eta adierazpena. Baita ere: kartelgintza, katalogoak, objektuak, espazioak, logotipoak,..

Lauaizetan urteak daramatzagu software librea erabiliz eta eskerrak luzatu nahi dizkiogu hemendik software librea garatzen eta zabaltzen duen komunitateari. Diseinua lantzerakoan #Linux #Ubuntu izango da sistema eragilea eta irudien bit mapak eta #Gif animatuak lantzeko #Gimp irudi-editorea. Irudi bektorialak lantzeko eta maketazioak egiteko #Inkscape. Testuak prestatzeko #Libreoffice. Marrazketa teknikorako #Librecad. Objektuak 3D moduan diseinatzeko eta espazioak diseinatzeko #Blender. Bideoak #Openshot programarekin editatuko ditugu eta audioa #Audacityrekin. Programa geihago ere erabiliko ditugu, baina hauek dira garrantzitsuenak.

Animazio-Bideo Jokoak hautazko berria da. Bertan landutako gaitasunak eta prozedurak Plastika ikasgaian landu izan ditugu, eta balorazio positiboa egin ondoren, hautazkoan buru-belarri lantzeko eskaintza luzatu nahi dugu.
Animazioa eta bideo jokoak erlazionaturik daude arlo askotan. Gure kasuan Bideo jokoak atalean JOKOAK sortuko ditugu, animazioa ezinbestekoa izanik. Animazio atalean, animazioek kutsu artistikoa izan behar dute, ANIMAZIOA bere baitan izango da helburua.
Software librea erabiliko dugu Bideo Jokoa sortzeko eta muga bakarrak irudimena, lan kopurua eta ordenagailuen indarra izango dira.

2D moduan #Scratch programa ezaguna erabiliko dugu bideo jokoa sortzeko eta ikasleak plastikako atal hauek landuko ditu: pertsonaien marrazkiak, eszenak, objektuak eta abar. #Gimp eta #inkscape erabiliz, 2D animazioak sortuko ditugu #istorioak kontatzeko, #GIF artxibo moduan.

3D moduan #Blender erabiliko dugu animazio eta bideo jokoak sortzeko. Eszenen sorrera, mendiak, sua, haizea, leherketak, grabitate indarra, marruskadura, argiztapena, pertsonaien mugimenduak, abiadura aldaketa,...Blender programarekin batera, bideo jokoak egiteko beste moduak ikertuko ditugu: Unity 3D, PS, Unreal, eta abar, bai PC ordenagailuetan zein android mugikorretan aplikatzeko.


2016/06/13

ARGAZKI LEHIAKETA. 4 DBH PLASTIKA. URGULL.

Argazki lehiaketa egin dugu Urgull mendian eta finalistak 4 argazki hauek dira. Egun hauetan zehar, ikasleekin debatitu ondoren erabakiko dugu irabazlea. Euria hasi zuenez, kategoriak ezabatu eta librea bakarrik utzi genuen.


IRATI A.


UNAI B.


PAULA A.


NATALIA P.


2015/06/13

ARGAZKI LEHIAKETA. IRABAZLEAK. 2DBH PLASTIKA





ARGAZKIGINTZA.Gaztelugatxe(Mikel Rodriguez).
Mundakan izan ginen 2DBHko ikasleak, “bungalof!?”-etan antolaturik, eta itsasontzian ibili, Gernikan egon, eta Urdaibai ikusiz gain, primeran pasa genuen. 



ARGAZKIGINTZA.
Momentuak sortzen dira: 
Kitarra soinuak prestatzen ikastetxean edozein bazterretan...
Zintzilik dagoen kasleren bat...
Uxue eta Martinen urte betetzeak, piruleta urdinak banatu, Soumyaren elastikoaren kolorea....marrazten Sagastieder Plastika orduetan...

ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
2A, 2B eta 2Dk iritzia eman dute eta irakasleak azken erabakia erabiliz hauek dira irabazleak. 

Aitor Elias

Joseba Oncala

Iker Moreda


 Nora Iturrioz

Joane Barreiro

 Kepa Guerra




2015/06/02

ZER IKASI DUGU? EBALUAZIO ETA ANALISIA. 4DBH PLASTIKA



Ikasturtea amaitzera doa. Ikasleak zer ikasi duten galdetzeko ordua, hausnarketa, analisia, ebaluazioa eta ondo pasatako momentuen oroitzapenak. Jarduera batzuk ondo ateratzen badira ere, batzuetan, faktore ezberdinak medio, gaizki ateratzen dira. Energia positiboa eta negatiboaren arteko talka. POP ART eta diseinu digitala uztartuz planteatutako jarduera hau adibide egokia izan daiteke. Ikasturte batzuetan erantzun ona jaso zuen eta aurten, ordea, ez. Italiara ikas bidaia egin aurretik, Firenze eta Venezia, bertako Arte adierazbide ospetsuetakoa erabiliz, Brunnelleschiren kupula, irudi saiakerak egitea zen ariketa, Andy Warholen ikonoen lanketa moduan.

2015/05/20

ESPAZIOA ETA FORMAK LANTZEN> PARAMETRO FISIKOAK. #BLENDER




Donostian zehar argazkiak ateratzen ibili ondoren, #Blender programa erabiliz jardun gara. Espazio tridimentsionala landuz, esfera, prisma, plano eta beste formak eraldatuz, mugituz eta biratuz. Konposizioa diseinatu dugu,karanbolak eginaz pilota zuloan sartzeko. Horrela gerta dadin, grabitatea eta antzeko parametro fisikoak erantsi dizkiegu elementuei. 


2015/05/11

ARGAZKI LEHIAKETA: ARKITEKTURA. 2DBH PLASTIKA



Arkitektura lantzen aritu gara eta ia ez gara ikasgelatik atera, lan eta lan, birtualki ez bada izan. Bada garaia, udaberria lagun, hortik zehar ibiltzeko. Horretarako, argazki lehiaketa baina hobeagorik? Lehiaketa, baldintzak zehazteko da. Norberak bere buruarekin duen lehia baino ez dugu sustatu nahi. Elkarrekin ibiliko gara, elkarren arteko lana eta laguntza beti bultzatuko dugu. Denon artean, bozketa antolatu eta argazki hoberenak hautatuko ditugu, hiru guztira, maila bakoitzeko. Mugikorrak erabiliko ditugu argazkiak ateratzeko eta bi bakarrik bidali behar dira mikelplastika@gmail.com helbide elektronikora. Horrela: ikasleak Lauaizetan duen postatik, IZENBURUAREKIN eta maila adieraziz...1 ARKITEKTURA 2 DONOSTIA HIRIA. Aste honetan joango gara, eguzki ala euri, argazkiak atera eta bidali. Ondoren, oinez ala Mugirekin, Lauaizetara buelta.

ARGAZKIAK HEMEN

2015/05/06

3D DISEINUA ETA ANIMAZIOA: BLENDER



Korrupzioa dela eta eraikin batzuk ilegalak dira, kostatik hurbilegi egoteagatik, edo babestutako eremuetan eraikitzeagatik...Arkitektura lantzen gauden honetan, espazioa landuz eta #blender erabiliz, eraikinak bota ditugu.



Indar dinamikak landuz, jolasean, "domino efektua" edo "tximeleta efektua" delako fenomenoen saiakerak egin ditugu, espazio tridimentsionala ikertuz eta konposizioak frogatuz.

2015/04/16

PLASTIKAN ARKITEKTURA LANTZEN 2DBH

Arkitektura lantzen ari gara, talde lanean eraikin ezaguna maketa batean islatuz. Zerrendatu genituen 2 dozena, Euskal Herrikoak, eta zozketaz banatu. Ikasle taldeak interneten bilatu behar izan du eraikina eta non dagoen eta zein funtzio betetzen duen identifikatu. Ondoren, GoogleEarthen aurkitu du eta eraikina 3D moduan jarri ondoren( 3D Building geruza klikatuz), pantaila argazkiak atera dizkio, eraikina ondo analizatzeko. Goiko bista prestatu eta argazkia atera ondoren, PNG artxibo irudia #Inkscape programan inportatuko du eta oinaren marrazkia lortu. Irudi hori, talde lanean, formatu handiko kartoian marraztuko da.
Talde lanak ikasketa prozesua aberasten badu ere, tarteka, bakarkako lanak egingo ditugu. Taldeko partaide bakoitzak, taldearen eraikina marraztuko du arkatzez, eta ondoren akuarelaz koloreztatu.




 Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Maketa helburu, oinaren ildotik hormak altzatuko ditugu eta teilatuarekin itxi. 
Hau dena egiteko erabiliko ditugun materialak izango dira: arkatz, erregela eta errotulagailuak planoa kartoi handian marrazteko. Kartoia, birziklatua, ona eta doan, maketaren oinarri eta egituraren material nagusia. Tenpera eta akuarelak maketa pintatzeko. Papera eta birziklatutako hainbat material, maketaren azken ukituak eskatuko balute.

Gero, hormak pintatu eta atonduko ditugu. Azkenik, denboraren arabera, ingurunea zehazten joango gara.