bannerra 1

bannerra 1
#argazkigintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#argazkigintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/04/24

ARGAZKI RALLYA DONOSTIALDEAN.















10 argazkiko rallya egingo dugu, mugikorrarekin, argazki bakoitza baldintza edo gaiari lotuta: Erritmoa, perspektiba, islada...

Zerrenda ondoko irudia klikatuta.

Egindako argazkiak drivera igo eta bakoitzari dagokion zenbakiarekin eta gaiarekin izendatu. Jarraian, irakaslearekin partekatu.


2025/03/13

ARGAZKIGINTZA: PROIEKTATUTAKO ITZALA.

1. Gaia: Itzalak eta argiaren jokoa.

Helburua: Etxeko leku batean proiektatutako itzala argazkiz hartzea, 

argiaren eta itzalaren arteko erlazioa aztertuz.

2. Materialak prestatu.

Mugikorra: Argazkiak ateratzeko.

Argia: Eguzki-argia edo argi artifiziala (hainbat argi-iturri).

Objektuak: Itzala proiektatzeko objektuak (landareak, objektuak, altzariak, etab.).

3. Lekua aukeratu.

Itzala proiektatzeko leku egokia aukeratu. Egunaren eta eguraldiaren arabera 

argi artifiziala erabil dezakezu edo, aukeran, eguzki-argia.

Itzala proiektatzeko gainazal egokia aukeratu (paretak, zoruak, etab.).

4. Argazkiak atera.

Argia eta Itzala: Objektua argi-iturrutik distantzia desberdinetara jarri eta 

itzala nola aldatzen den behatu.

Angeluak: Mugikorraren angelua aldatu itzala nola aldatzen den ikusteko.

Enfokatu: Itzala edo objektua enfokatu, efektu desberdinak lortzeko.

5. Argazkiak editatu (aukerakoa).

Editoreak: Argazkiak editatzeko aplikazioak erabili. Interesgarria 
ez den zatia moztu.

Doikuntzak: Argitasuna, kontrastea, kolore-tonuak, etab. doitu.

6. Emaitzak aztertu.

Konposizioa: Zein argazkik konposizio onena duen.

Argia eta Itzala: Nola eragin duen argiaren posizioak itzalaren forma 
eta tamainan.

Efektua: Zein efektu interesgarriena lortu den.

7. Amaierako lana.

Hautaketa: Aukeratu argazkirik onena.

Erakusketa: Argazkiak postaz bidali eta Plastikako blogean 
ikaskideekin partekatuko da.

8. Gogoeta.

Ikasitakoa: Zer ikasi duzu argiaren eta itzalaren arteko erlazioari buruz?

Hobetzeko: Zer aldatu edo hobetu genezake hurrengo argazki-saioan?


2024/01/21

ARGAZKIGINTZA. MUGIKORRAREKIN MINUTU BATEAN MARRAZTEN.



Argazkia ikusizko arte forma bat da, kamera eta argiaren bidez irudiak atera eta sortzean datza. Euskarri indartsua da, artistei emozioak transmititzeko, istorioak kontatzeko eta inguruko munduaren edertasuna harrapatzeko aukera ematen diena. Zuri-beltzeko argazkilaritzaren testuinguruan, kolorerik ezak dimentsio berezia gehitzen dio adierazpen artistikoari.

Gure ikaslea izandako #June Alduntzin argazkilaritza landutakoa da eta #Plastikan izan genuen hitzaldi-tailer bat eskaintzeko.

Zuri-beltzeko argazkilaritza espazioaren lanaren gaia denean, sarritan argi eta itzalen, formen, ehunduraren eta kontrasteen arteko elkarrekintza arakatzea dakar ingurune jakin batean. Kolorerik ezari esker, ikusleak konposizioan, tonu-eremuan eta subjektuen berezko edertasunean arreta gehiago jartzen du. Zuri-beltzeko argazkilaritzaren sinpletasunak ikusleak irudiarekin duen lotura areagotu dezake, askotan eszena funtsezko elementuetara destilatu egiten baitu.

Espazioaren eremuan gai gisa, zuri-beltzeko argazkilaritzak espazioen zabaltasuna, hutsunea edo konplexutasuna har dezake, paisaia naturalak, hiri-inguruneak edo konposizio abstraktuak izan. Kolorearen distrakzioa kenduz, argazkilariak espazio baten barruan dauden formak eta egiturak azpimarra ditzake, argi eta iluntasunaren jokoa nabarmenduz.

Argazkilariek sarritan enkoadraketa, perspektiba eta konposizioa bezalako teknikak erabiltzen dituzte ikuslearen begirada bideratzeko eta aldarte edo mezu zehatz bat transmititzeko. Txuri-beltza euskarri gisa aukeratzeak denborarik gabeko zentzua sor dezake eta argazkilariari une zehatzen mugak edo kolore paleta mugak gainditzen dituzten irudiak sor ditzake.

Azken finean, zuri-beltzeko espazioaren argazkilaritza adierazpen artistiko era liluragarri eta iradokitzailea da, ikusleak argazkilariaren objektiboek harrapatutako espazioetan aurkitzen diren edertasuna, konplexutasuna eta sinpletasuna balioestera gonbidatzen dituena.

2023/12/02

ETXERAKO LANA: 2 ARGAZKI MUGIKORRAREKIN.

 

Pexels.com webgunetik dohainik deskargatu dira goiko bi irudiak. Adibideak dira. Bi argazki hauetan bi gai lantzen dira. Batean kolore beroa eta bestean gardentasuna. Mugikorrarekin ohituta gaude sarritan argazkiak egitera. Erabiltzen ditugun mugikorrek teknologia aurreratua dute eta erresoluzio handiko irudiak egiten dituzte.Ariketa honako hau izango da: Bi gai hauekin (kolore beroak eta gardentasuna) bi argazki egin etxetik atera gabe eta postaz bidali.

2021/05/29

IKASLE OHIEN BISITA DIDAKTIKOA: ZINEMA, ARGAZKIGINTZA ETA MODA DISEINUA.

 

Programatuta genuen bezala etorri ziren Lauaizetara gure ikasleak izandako Ainhoa Gutierrez, June Alduntzin (@xurne.s /instagram) eta Irati Albizu (@iratiroal /instagram). Esperientzi aberasgarria, bisita soilik ona izanik ere, beraien ibilbide sortzailea azaldu ziguten, buruan dituzten proiektuak; eta, pasatako ikasketa eta esperientziak ere partekatu zituzten gurekin. ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU.

Ainhoak egindako zinema proiektuak erakutsi zizkigun eta bertan dauden zinema-hizkuntzaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Saiatu ginen gainera ikasleek, 4dbhko plastikako ikasleek, zinemaren komunikazio erreminta horiek uler zitzaten. 

June etorri baino aste batzuk lehenago argazkigintzaren inguruko ariketak egin genituen: argazkiak atera, argazkiak analizatu, argia, espazioa, adierazpena...Ondoren, instagrameko Juneren argazki artistikoak aukeratu eta tinta txinoarekin marraztu genituen, argazkiaren sekretuak aurkitzeko. June bisitan etorri zenerako ezagutzen genuen bere lana zertxobait. Junek azaldu zituen bere esperientzia eta argazkiarekiko bere planteamendua eta helburuak. Solasaldiaren ondoren Junek gidatutako argazkiak atera genituen ikastetxean zehar.

Irati etorri zitzaigun bere moda diseinuko hainbat arroparekin, beraien arteko ezberdintasunak eta ñabardurak argitzeko; modaren diseinuan garrantzitsuak diren gakoak argitzeko; josketaren zailtasunak ulertzeko. Aurretik, ikasleek arte klasikoko eskulturan eta pinturan ikusitako arropak erreproduzitu zituzten tintarekin; eta koloretan, gaur egungo arropak marraztu zituzten, mugikorretik hautatutako irudietatik. Bere proiektuaren landutako marrazki eta artxibategi moduko bat ere erakutsi zigun. Eta gainera, aurkezpen digitala prestatu zigun ere moda diseinuaren azpiegiturak eta ildo nagusiak erakusteko. Iratiren kasuan, azaldu zigun moduan, moda diseinuan ideiak landu eta estiloa jorratzen duzun heinean, enpresari/autonomo moduan jardun behar duzu; eta,  ondorioz, ekonomiak zein merkatuak asko mugatzen dute egiten duzuna.

Lauaizetako ikasleak Lauaizetan bukatu eta bisitan etortzea esperientzi aberasgarria da denontzat. Oso ondo pasa dugu. Ea hurrengo urteetan ere jarraitzen dugun antzekoak egiten. Milesker Ainhoa, June eta Irati.

2021/04/17

KULTUR ASTEA MAIATZEAN: ZINEMAGINTZA, MODA DISEINUA ETA ARGAZKIGINTZA

 




                                                                                        klikatu irudian bideoa ikusteko.

Plastika eta ikusizkoen hezkuntzan ikasleek ikasteko modu hoberena egitean datza. Egin eta ikasiko dut. Proiektu erara lan egiten dugu. Kontzeptu teorikoak hainbat prozedurekin aplikatuta. Formatuak eta teknikak ideia eta helburuetara egokitzen saiatzen gara: bideogintza, neurri handiak, espazioak eraldatu, espazioak erabili, taldeka, digitala ala lurrean margotzen...ezerk balio du balioko badu. 

Asko eta azkar ikasteko beste modua bizipenak eta esperientzia profesionalak edo beste eremuetan garatutako esperientziak ezagutzean datza. 

Aurten, hain zuzen, hori gauzatzeko parada izango dugu. 4dbhn dauden bi ikasleren ahizpak Plastika eremuko hainbat alorretan dabiltza: Irati Albizu (@iratiroal /instagram) moda diseinuan eta June Alduntzin (@xurne.s /instagram) argazkigintzan. Gure ikasleak izandakoak dira. Gure ikaslea izandakoa da  Ainhoa Gutierrez ere. Zinemagintzan dabil eta animatu da gurekin  kultur aste honetan parte hartzera.

Oso interesgarria izango da beraien esperientziak partekatu eta gauza berriak ikasteko aukera izatea; Nolabait ikasle, eta bereziki plastikako ikasle, izan eta beraien ibilbidean berriz Lauaizetara itzultzea.

Agendari buelta batzuk eman eta maiatzean egingo ditugu bisita hitzaldiak.

2021/02/09

ARGAZKIGINTZA. JUNE ALDUNTZIN.

 


Plastikan argazkigintza lantzen hasi gara eta konturatu gara telefono mugikorrarekin gaur egun zenbat argazki ateratzen ditugun, ia egunero. Mugikorrak geroz eta hobeagoak erosten ditugu: kamera onak ditugu poltsikoan, hara eta hona ibilita ere, beti eskura.

Askotan zaila da argazki ona definitzeko orduan hautatu beharreko irizpide sorta. Batzutan gauza bati erreparatuko diot eta bestean beste bati. Argia, esanahia, unea, kokapena, begirada, gaia...

Gure ikaslea izandako June Alduntzin argazkigintza munduan dabil jo eta su. Goiko irudian KLIKATU eta INSTAGRAMEKO bere kontura eramango zaitu. Beregana jo dugu galderak egitera eta bere lanen berri jarri nahi izan dugu hemen. Covidaren hau pasata, hurrengo ikasturtean edo, ea Lauaizetara ekartzen dugun hitzaldi-tailerra ematera.