bannerra 1

bannerra 1
#arte abangoardiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#arte abangoardiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/03/02

ABSTRAKZIOA

 

Abstrakzioa arte mailan garrantzia duen zerbait da. Askotan mespretxatua, askotan ulergaitza, misteriotsua ere, metafisikoa? esperimentua, artea, adar jotzea? ikerketa?

Zer da arte abstraktua?

Irudirik ez dugunean abstraktua da. 4 pausotan irudia abstrakziora eramango dugu, Gimp irudi editore librea erabilita. Denbora: 10 minutu.

Lore ikasleak egin du 5 minututan:












Neoplastizismoa
ulertzeko ere, abstrakzioaren aitzindarietako bat, Mondrianen zuhaitzaren garapena marraztu dugu 6 pausutan koloretako arkatzekin. Klikatu zuhaitzen goiko irudian azalpen bideoa ikusteko youtuben.

Abstrakzioa hobeto ulertzeko XX.mende hasierako arte abangoardiak aukeratu eta erreproduzitu ditugu, interpretatu nolabait, eta ikasle bakoitzak abangoardia bat egin du eta 1 minutuko bideo-selfie batean azalduko du zertan datzan aukeratutako arte mugimendu horren ekarpen nagusia. Klikatu beheko Ainhoak egindako irudian erakusketa ikusteko.



2025/10/31

ARTE GARAIKIDEA EZAGUTU, ANALIZATU, SORTU ETA EBALUATU.

Zein duzu gustokoen, A ala B?





Ideia bat pentsatu eta garatuko dugu. Argi daukagunean ideia landuta, objektu batean integratuta salduko diogu ikusleari. Arte produktua egiten saiatuko gara. Gabonak datoz, goazen denok erostera!



 



2024/11/11

SANTO TOMAS DONOSTIAN: TXORIMALO LEHIAKETA 2024

 


Iaz 3. saria lortu genuen eta aurten ere parte hartzeko asmoa daukagu. Oraindik ez dute lehiaketa egingo den baieztatu baina guk txorimaloak egingo ditugu Plastikako ikas-egoera izango delako egitasmoa.

Hasteko ikasle bakoitzak txorimalo bat marraztuko du. Ondoren, 2 eta 3 ikasleko taldeak osatu eta txorimalo berri bat marraztuko du talde bakoitzak neurri erraldoieko paperean, tenperak eta txorrotadak erabilita, esponjak eta pintura zabaltzeko hainbat material erabilita ere.

Marrazki erraldoiak egindakoan taldeak txorimaloak gauzatuko ditu, objektu-eskultura modukoa, txorimalo bana lehiaketan parte hartzeko.

Baina taldeko marrazkia, pintura, txorimaloa egiteko, honako hauek kontuan izan behar ditu talde bakoitzak:
  • IDEIA: zein ideia adierazi nahi du txorimaloak?
  • HIZKUNTZA PLASTIKOA: zein estiloko irudia da ikonizitate ikuspegitik, figurazioa nola irakurtzen du, adierazpen maila, testura eta kolorea.
  • AKZIOA: zein posizio, postura dauka gure txorimaloak? zein eskultura hartu du abiapuntutzat?
  • SINBOLOGIA: zein objektu edo ideia erantsi du txorimaloak eta zer azpimarratzeko?
  • EUSKARA: zer irakurri ahalko dugu gure txorimaloan?
  • Aukeratu abesti bat modu inplizitoan ala modu explizitoan IDEIA bat transmititzen duena.
  • Atera argazki bat mugikorrarekin giza gorputzaren posturak perspektiba ideia adierazten duelarik.