bannerra 1

bannerra 1
#eskultura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#eskultura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/11/11

SANTO TOMAS DONOSTIAN: TXORIMALO LEHIAKETA 2024

 


Iaz 3. saria lortu genuen eta aurten ere parte hartzeko asmoa daukagu. Oraindik ez dute lehiaketa egingo den baieztatu baina guk txorimaloak egingo ditugu Plastikako ikas-egoera izango delako egitasmoa.

Hasteko ikasle bakoitzak txorimalo bat marraztuko du. Ondoren, 2 eta 3 ikasleko taldeak osatu eta txorimalo berri bat marraztuko du talde bakoitzak neurri erraldoieko paperean, tenperak eta txorrotadak erabilita, esponjak eta pintura zabaltzeko hainbat material erabilita ere.

Marrazki erraldoiak egindakoan taldeak txorimaloak gauzatuko ditu, objektu-eskultura modukoa, txorimalo bana lehiaketan parte hartzeko.

Baina taldeko marrazkia, pintura, txorimaloa egiteko, honako hauek kontuan izan behar ditu talde bakoitzak:
  • IDEIA: zein ideia adierazi nahi du txorimaloak?
  • HIZKUNTZA PLASTIKOA: zein estiloko irudia da ikonizitate ikuspegitik, figurazioa nola irakurtzen du, adierazpen maila, testura eta kolorea.
  • AKZIOA: zein posizio, postura dauka gure txorimaloak? zein eskultura hartu du abiapuntutzat?
  • SINBOLOGIA: zein objektu edo ideia erantsi du txorimaloak eta zer azpimarratzeko?
  • EUSKARA: zer irakurri ahalko dugu gure txorimaloan?
  • Aukeratu abesti bat modu inplizitoan ala modu explizitoan IDEIA bat transmititzen duena.
  • Atera argazki bat mugikorrarekin giza gorputzaren posturak perspektiba ideia adierazten duelarik.



2024/04/15

ABSTRAKZIOA. OTEIZAREN ESKULTURA METAFISIKOA.

Abstrakzioa ezagutu eta ulertu nahi dugu Plastika arloan. Horretarako hainbat prozedura burutuko ditugu; batetik, #Mondrian eta #Neoplastizismoa ikertuko ditugu; ondoren, Donostiako Pasealeku Berrian dagoen Oteizaren eskulturari argazkia
aterako diogu eskulturaren barruan gaudela; jarraian, ikastetxeko espazioetan argazkiak aterako ditugu mugikorrarekin eta #Inkscape software librearekin 
geometria formak aurkituko ditugu irudietan; baitare, Oteizaren eskultura 
metafisikoak ezagutu eta bi dimentsioko formak egingo ditugu zuri eta beltzean (goiko irudia), #collage teknika erabilita; bestalde, eramangarriak babesteko erabiltzen diren kortxo zuriak moztu, itsatsi eta hauek sortutako itzalei argazkiak aterako diegu; 


horrez gain, Donostiako eskulturaren bat aukeratu eta boligrafoarekin modu naturalean marraztuko dugu; gainera, bideo-animazio bat sortuko dugu #Neoplastizismoaren irudiak erabilita; bestetik, auzora irtengo gara eta itzaletan irudi abstraktuak islatuko ditugu mugikorrarekin argazkiak aterata: eta azkenik, erakusketa egingo dugu guztiarekin.

Mate eta Teknok aurten ere egiten ari dira Geometriaren proiektua eta Plastikatik, maila guztietan, paraleloki #Geometria lantzen ari gara ere, ikastetxea girotzeko.