Abstrakzioa ezagutu eta ulertu nahi dugu Plastika arloan. Horretarako hainbat prozedura burutuko ditugu; batetik, #Mondrian eta #Neoplastizismoa ikertuko ditugu; ondoren, Donostiako Pasealeku Berrian dagoen Oteizaren eskulturari argazkia
aterako diogu eskulturaren barruan gaudela; jarraian, ikastetxeko espazioetan argazkiak aterako ditugu mugikorrarekin eta #Inkscape software librearekin
geometria formak aurkituko ditugu irudietan; baitare, Oteizaren eskultura
geometria formak aurkituko ditugu irudietan; baitare, Oteizaren eskultura
metafisikoak ezagutu eta bi dimentsioko formak egingo ditugu zuri eta beltzean (goiko irudia), #collage teknika erabilita; bestalde, eramangarriak babesteko erabiltzen diren kortxo zuriak moztu, itsatsi eta hauek sortutako itzalei argazkiak aterako diegu;
horrez gain, Donostiako eskulturaren bat aukeratu eta boligrafoarekin modu naturalean marraztuko dugu; gainera, bideo-animazio bat sortuko dugu #Neoplastizismoaren irudiak erabilita; bestetik, auzora irtengo gara eta itzaletan irudi abstraktuak islatuko ditugu mugikorrarekin argazkiak aterata: eta azkenik, erakusketa egingo dugu guztiarekin.
Mate eta Teknok aurten ere egiten ari dira Geometriaren proiektua eta Plastikatik, maila guztietan, paraleloki #Geometria lantzen ari gara ere, ikastetxea girotzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina