Oporretan ondo pasatzeko garaia, eta gogorik izanez gero sormenean saltseatzeko uneak ere gerta daitezke. Software librearen munduan Blender programa oso famatua da. Komunitate jendetsua, indartsua eta alaia du atzean eta garapen handia egiten ari da hilabetero.Azken bertsioa aste honetan atera dute, 4.2 da, eta LTS da, sostengu luzea izango duen bertsioa, egonkorra izango da.
Geroz eta hobeagoa da programa hau. 3D mundua lantzen du, baina baita 2D animazioa ere. Denetarako balio du: 3D diseinu eta animazioa, 2D animazioa, ilustrazioa, 3D eskultura, modelatu artistikoa eta modelatu industriala, web diseinurako lagungarri, motion graphics egiteko, arkitektura diseinua, barne diseinua, objektuen diseinua, bideo jokoen eremua, bideo editore bezala ere, simulazio fisikoak, VFX efektu bereziak, bideotracking (bideoa eta 3D elementuak nahastu) eta abar.
Azken bertsio honek dakarren berrikuntza bilduma azaltzeko hoberena #Blender.org webgunera jotzea da eta bere bideoak ikusi eta demo artxiboak deskargatu eta probatzea. Dena dohainik da baina ahal duzu diru laguntzarik eman, zure esku badago eta nahi baduzu. Bestela, lasai deskargatu eta gustukoa baduzu, zabaldu lau haizetara software librearen abantailak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina