bannerra 1

bannerra 1

2018/01/21

TXIMELETA EFEKTUA 3D DIGITALEAN. #BLENDER.



Aurreko DominoEfektua 3D bideo-tutorialean ikusitako prozedurak errepikatuz egingo dugu Tximeleta Efektua deiturikoa. Behin, prozedurak ikasita, aukera anitzak izango ditugu ibilbideari eta konplexutasunari dagokionez: maldaren luzera, inklinazio angelua, abiadura, esferen kopurua, jauziak, marruskadura indarra, talkak, objektu geometrikoen masa, eta abar luzea.

Helburu nagusia 3D munduan murgiltzea da, espazio geometrikoa ulertu (X,Y,Z), dinamika eta fisikarekin jolastu, #BLENDER softwarea librearekin prozedura gutxi batzuk erabili eta ariketa dibertigarri zein interesgarriak egin.



#BLENDER 3D munduko programarik ahaltsuenetakoa da, komunitateak sortua, nahi duen guztiarentzat erabilgarri dagoena, plataforma anitzekoa eta doan. Guk #Ubuntu(#Linux) darabilgu, oso ona, erabiltzeko erraza eta librea ere. Animazio eta diseinu konplexuak egin daitezke Blender programarekin, bideo-jokoak, objektuen diseinua, arkitektura-lanak, simulazio fisikoak, efektu bereziak, konposizio digitalak, bideo-edizioa, argazkigintza errealista, eta abar. Denetarik egin daiteke. Guk, pixkanaka, gauza gutxi batzuk ikasita, sormena bultzatu eta emaitza aukerak ugaritu nahi ditugu, ikasleak gainezka egin gabe; Hau da, esferaren mugimendu naturala simulatuko dugu, argiztapena, objektuen materiala, hauskortasuna, marruskadura, bideo-errealizazioa eta egin daitezkeen gauza gehiago horiek ukitu gabe.


iruzkinik ez: