Paleolito gaiarekin proiektuan lan egin dugu Plastika eta Gizarteko mintegien artean. Helburu nagusia Paleolitoa ezagutzea izan da. Gizarte arloan denbora lerroak eta garaiko gizartearen egitura eta ohiturak, azken finean, bizimodua ezagutu dute. Plastika arloan Euskal Herriko kobazulo nagusietako horma-pinturak kopiatu ditugu, gure testura, kolore eta teknika libreki erabiliz. 1DBH mailan izan da hori. Argazkiak.
Artisautza (1dbh) ikasgaian Paleolito garaiko aztarnak "aurkitu" ditugu, buztinezkoak denak: gizakiak utzitako industri aztarnak. Harria lantzeko erremintak, larruak garbitzeko eta abar. Fosilak eta giza-hezurrak ere "azaldu" dira.
3A taldearekin Plastikan TRIKUHARRIA egin dugu. Hasieran, marrazkien bitartez formak ezagutu ditugu: poliedro erregularrak. Jarraian piramidearen garapena marraztu dugu, moztu eta paperezko bolumena lortu dugu. Trikuharriaren irudiak interneten aurkitu eta argiluna landuz arkatzez marraztu ditugu. Azkenik, talde lanean, kartoia eta tenperak erabiliz, 3D moduko trikuharria eraiki dugu. Trikuharriaren argazki guztiak ikusteko klikatu.
Inauteriak gainean genituelarik, Beñat Gizarteko irakaslea buru, Paleolito garaiko gizakiaz mozorrotu eta ikastetxeko korridorean sortutako kobazuloan “maniqui challenge” egin dute. Kobazuloa 4 DBH eta 3 DBH Plastikako taldeekin sortu dugu.
Testura, kolorea, argiluna, proportzioa, espazioa, forma eta 3D kontzeptuak landu ditugu, talde lanean. Korridoreko zati bat, papera erabiliz, kobazuloan bihurtu dugu. Estalaktitak, hormako testura eta formak, sakonera pintura eta kolorean bitartez, horma-pinturak eta abar. Argiztapena erabili dugu kobazuloa iluntzeko. Eskola 2.0 bildumako ordenagailua entxufatu dugu eta “bucle” moduan soinua jarri dugu. Bafleak hormako paperaren tartean kokatuta soinua gangatik barrena entzutea lortu dugu. Ikasle batek egin du soinu nahasketa, txalaparta, ur tantak eta Mikel Laboaren musika nahastuz. Kobazuloaren prozesuaren argazkiak.
AURRETIK BLOGEAN PUBLIKATUTAKO SARRERA. PROIEKTU AURKEZPENA.
Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu.
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina