bannerra 1

bannerra 1
#mihise etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#mihise etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/09/08

PLASTIKA 21-22 IKASTURTEA HASTERA DOA!



21/22 ikasturtea hastera doa. Elkar egingo dugun bidai honetan denok ondo pasatzea da helburu nagusia: esperientziak partekatu, euskaraz bizi eta gozatu, elkarrekin denok ikasi, eta software librearen filosofia aberatsa erabilita, gainera. 

2021/01/27

MUSIKA PLASTIKAN. ENTZUN ETA SORTU. MIHISE (USURBIL-EUSKAL HERRIA).

 Lan luzeak egiten ditugunean musika entzuten dugu Plastika gelan. Askotan euskal musika, euskaraz eta gazteleraz, eta munduan zehar egindako musika ere. Hemen zerrendatzea entzuten ditugunak bukaezina litzateke eta baten bat ahaztu ezkero hanka sartzea. Baina aipamenak egiteko aukera ere badugu hemen. Zuzeneko kontzertuak ezin egin egoera hontan digitalki edo DVDa erosita entzun ahal ditugu eta musika onaz gozatu. Oraingo hontan Usurbileko MIHISE (BALIO DUTE WEBGUNEA) taldea aipatu nahi dugu hemen.

Musika entzuten dugu gustura egon nahi dugulako lanean ari garela eta musikak ere ideiak plazaratzen dituelako. Kultura. Zer entzun.

Gainera, sormen eremuan bideoak sortzen ditugunean, animazioak eta bestelako bideo lanak, musikarekin elkartzen ditugu. Sormeneko atal garrantzitsua osatzen baitu musikak.