Dagoeneko jasota daude ordenagailuz
eginiko orri bateko komikiak. Gimp eta Inkscape programak erabili
ditugu, software librekoak eta oso onak, biak. 100 ikasletik 60 lan
publikatuko dira. Bat, mp3 formatuan, ipuin kontalari gisa. Beste
bat, pdf moduan, testu formatuan. Beste hiru, eskuz egindakoak dira,
arkatzez paperean. 55 ordenagailuz, esandako moduan. Zeintzuk ez
daude publikatuak? Bukatu gabe daudenak, artxibo mota desegokian
gordetakoak, hizkuntzarekiko prozedurak jarraitu ez dituztenak,
gidoia egiterakoan prozedura modu desegokian erabilitakoak, batez
ere. Komikiak ikusteko 3 modu dituzue:
1- IKASLEEN LANAK atalean, streaming eginez.
2- IKASLEEN LANAK atalean, banaka deskargatu ondoren.
3- JARRAIAN datorkizun aplikazioa erabiliz(CHROME eta FIREFOX nabigatzaileekin ondo doa).
OHARRA: Behin aplikazioan klikatutakoan, bilduma irekiko da eta geziei gora eta behera emanda, komikiak, handi eta argi ikus daitezke. Hizkuntza akats batzuk daude, jakina, ez gara konturatu publikatu arte, 2. DBH-n ari gara...ejem!
klikatu gainean

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina