Uda aio eta badatoz bidean antzarak eta koartzak hegoalderantz. Negua badator, Game of Thrones seriean zioten moduan. Zorroztu arkatza eta adimena, hastera goaz. Piztu ordenadorea, piztu gogoa. Ongi etorri.
Munduko herrialde bat aukeratuko dut eta infografia egingo dut, infografia animatua. Nire 4 marrazki txertatuko ditut: herrialdeko sinboloren bat, bertako janaria, herrialdeko paisaia-klima, eraikin-leku esanguratsu bat. Bertako musikaren bat ere txertatuko dut.
Infografia egiteko edozer erabiliko dugu, Linuxeko hainbat aplikazio edo, nahi izanez gero, hainbat web aplikazio ere: genialy, canva edo antzeko edozein.
Gelan egindako nire marrazkiak deskargatzeko eta nire infografian txertatzeko klikatu ondoko irudian, 2D-ko Lorea M-k egindako honetan.