bannerra 1

bannerra 1
#1813 donostia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#1813 donostia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/10/07

IKASEGOERA: 1813. DONOSTIAKO SUTEA.

Abuztuak 31 kalea, Donostiako alde zaharrean. Nondik datorkio kaleari izen hori? Ba al dakigu?

Erretratua landu dugu tenperak kartoi gainean teknikarekin. Argiak kolorearengan duen eragina bilatu dugu, pertsonaiaren adierazpena eta arroparen testura. 4DBH-ko Lararen marrazkien garapena ikus dezakegu hemen:


Beste lanak ikusteko KLIKATU HEMEN.

Murgildu gara Napoleon garaian. 120 marrazkiz osatutako 10 segunduko animazioa egingo dugu jarraian. Ondoren txorimaloa Santo Tomas azokarako eta, azkenik, arte instalazioarekin emango diogu amaiera ikasegoerari.






2023/11/25

ESZENAKO PERTSONAIAK.

Komiki orrialde batean binetak antolatzea funtsezkoa da istorioak kontatzeko. Bineten tamainak eta kokapenak enfasia sor dezake, irakurlearen begia gidatu eta kontakizunaren erritmoa kontrolatu. Komikia zatitzen badugu planoz plano, binetaz bineta, ikusiko dugu istorio osoa.

4DBHko plastikan honako prozesua garatu dugu: lehenik eta behin, pertsonai baten erretratua pintatu dugu tenpera teknikarekin kartoiaren gainean, olioa izango balitz bezala mihisearen gainean. Kolorea eta argia landuz pertsonaiaren izaera eta itxura bilatu dugu; jarraian, pertsonaien mugimenduak eta adierazpenak lantzeko, zinema, bideo-joko eta telesail munduko eszena bat hartu eta kalkatuz marrazkiz osatutako animazioa egin dugu; eta azkenik, Donostiako sutea gai izanda (1813) ikasleak kartela egin du, sormena tarteko, pertsonaia, hausnarketa, adierazpena eta eszena lotzeko.

Lehenengo marrazkiak errotuz egin genituen eta A4 orri zurian. Bigarren lana luzeago eta koloretan, tenpera kartoi gainean ,eta, A4 eta A3 neurrien tartekoa izan zen. Hirugarrena #Gif animatua, mugikorrarekin 120 marrazkiri argazki bana atera eta #Gimpera ekarri ondoren gif animatuan bihurtu genituen. Aukeran, ikasleek ahal zuten mugikorrean hau bera egiteko app-ak erabili, #Capcut modukoa, adibidez. Azken lana eta sormen gehien eskatzen zuena, neurri erraldoiko bobinako paper marroian tinta beltzez egina dago. Ikusgai dagoen hau ikastetxeko korridorean jarri dugu itsatsita. Behean dituzuen lanak Gabrielle V. ikaslearenak dira.




2023/10/25

1813. DONOSTIAKO SUTEA ETA SARRASKIA.

 1813. urtean gertatutako sutea eta sarraskia landuko dugu 4DBH Plastikan. Horretarako, marrazki erraldoia sortuko dugu. Marrazkia osatzeko sarean nabigatu eta ereduak bilatuko ditugu. Zuribeltzean izango da marrazkia eta neurria erraldoia korridorean itsasteko. Testua izan behar du, euskaraz noski eta marrazkiaren ulermenerako lagunduko du. Artistikoki askatasunez jardungo du ikasle bakoitzak, serie edo pelikula izango balitz moduan, dramatismo maila libreki aukeratuta, baita ere erabilitako marrazki estiloa, eta zinemako nahi den generoa erabilita: zientzia fikzioa, distopia, underground, naturalismoa, hiperrealismoa, iluna, surrealismoa, far west, far west+sci-fi, bideo joko itxura, historikoa, musikala, biografikoa, pop art estilokoa, animaziokoa...

Ordenagailuko #software libreko irudi digitalak lantzeko programak erabili daitezke irudiak prestatzeko. Adibideko irudia SINTEL open movie blender.org-tik.





Laguntzeko notarako balioko duen taula hau jarraitu daiteke.