Inauteriak girotzeko 4 DBH-ko
Plastikako eta A taldeko ikasleei, teknologia alorrean, bolumena
lantzeko honako ariketa luzatu zitzaien: pertsonai edo piztia egitea,
bai zinemako, bai literaturako, ikastetxeko korridoretan jartzeko.
Talde lana izanik, partaideen artean
adostu behar zuten zein edo zer egin. Ondoren, paperean marraztu bere
egitura formala, bolumena kontuan hartuz.
Ikastetxeko gune ezberdinen argazkiak
atera genituen eta internetez jaitsitako gure pertsonaiaren
irudiarekin muntaia egin emaitza birtuala aurreikusiz.
Kartoiak, alanbrea eta kolaz
igurtzitako paperarekin forma burutzea besterik ez da geratzen:
egituraren zati garrantzitsuak, loturak, bete lanak...
Azken aurretik kolorea.
Eta azkenik kokapena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina