Gure
ikastetxea Polloeko hilerriari itsatsita dagoenez, iaz bezala kaletan
antolaturiko eremu zabal eta berezi honetan murgilduko gara, hilerria
gaia harturik errealitatearen zatiak argazkitan harrapatu eta gero
artelanetan bihurtzeko. Badakizue artea=ehizatzeko tresna. Espazioa
eta formak nahiko ez balira, hor daukagu herriaren historiaren
aurpegi bat: sendiak, boterea, maila sozialak, erlijioa,
gerrak,...eta gainera heriotzaren inguruko pentsamendu eta
sinbologia.
3DBHko
ikasleak argazkiak ikastetxeko barne sarean bildu behar dituzte,
izenik eta giza irudirik azaldu gabe. Irudiak eraldatzeko Gimp
softwarea erabiliko ditugu. Kopurua 3-6. Behin Plastikan gaudela,
tinta txinaz marrazkiari ekingo diogu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina