Ikasle batzuek azalpen gehiago eskatu
dituztenez, hemen saiatuko gara gehiegi mareatu gabe apur bat
laguntzen. 3D konposizioa errazteko argiluna erabiliko dugu gelan
ikasi ditugun 3 teknikekin: tinta txina, zuri beltzeko tenpera eta
errotulagailua. Konposizioa librea eta abstraktua izango da. Kontuan
izango ditugu honako kontzeptuak: simetria, asimetria, hutsuneak,
konplexutasuna, sakonera, erliebea, zuloak, errepikapenak, kaosa,
ordena, hausturak, inklinazioak, etab. Ikasleen lanak atalean
beste ikasturteetan ikasleek egindako 3D lanak ikusgai daude gehiago
ikasteko baliagarri izan daitezen asmoarekin. Nahiz inanez gero irudi ugari aurki ditzakezue interneten...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina