bannerra 1

bannerra 1

2015/06/13

ARGAZKI LEHIAKETA. IRABAZLEAK. 2DBH PLASTIKA





ARGAZKIGINTZA.Gaztelugatxe(Mikel Rodriguez).
Mundakan izan ginen 2DBHko ikasleak, “bungalof!?”-etan antolaturik, eta itsasontzian ibili, Gernikan egon, eta Urdaibai ikusiz gain, primeran pasa genuen. 



ARGAZKIGINTZA.
Momentuak sortzen dira: 
Kitarra soinuak prestatzen ikastetxean edozein bazterretan...
Zintzilik dagoen kasleren bat...
Uxue eta Martinen urte betetzeak, piruleta urdinak banatu, Soumyaren elastikoaren kolorea....marrazten Sagastieder Plastika orduetan...

ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
2A, 2B eta 2Dk iritzia eman dute eta irakasleak azken erabakia erabiliz hauek dira irabazleak. 

Aitor Elias

Joseba Oncala

Iker Moreda


 Nora Iturrioz

Joane Barreiro

 Kepa Guerra




2015/06/10

3D ANIMAZIOA ETA BIDEOA MUGIKORRAREKIN. 2DBH PLASTIKA



3D landu dugu ikasturtean zehar kartoia, papera, kola eta alanbrea erabiliz. Baitare argiluna landuz, kolore zein zuribeltzean. Espazio ontziak diseinatu ditugu digitalki 3D moduan, #Blender software librea erabiliz. Programa honekin landu dugu espazioa eta tridimentsionalitatea ere karanbola zirkuitoak egiteko. Mugikorrarekin bideoak egin ditugu gainean espazio ontziak hegan jartzeko, bideo edizioaren laguntzaz. Ikasturte amaiera heldu da eta lan asko egin dugunez, indar gutxirekin iritsi gara. Ondorioz, zera adostu dugu: eredua ikusi, ulertu, ikasle baten espazio ontzia publikatu eta hurrengo ikasturtean animazio osoa egin(3 minutukoa).


2015/06/02

KAMISETAREN DISEINUA. 3DBH PLASTIKA




Kamiseta diseinatuko dugu. Nola? Modu digitalean. Baldintzak hauek dira: musikaria gaia eta karikatura izatea.
#GIMP erabiliz, internetetik deskargatutako irudiaren karikatura egingo dugu, DESITXURATZEA agindua erabiliz. Ikasle bakoitzak, erabaki behar du, karikaturaen desitxuratze faseen egituraketa: kopeta, hilea, sudurra, etab...pertsonaiaren arabera.
Behin, karikatura egindakoan, IRAGAZKIAK atalean GMIC plugina erabili eta eskuzko marrazki itxura emango diogu.
Ondoren, eta GIMP erabiliz, irudiaren silueta egingo dugu.
Kamiseta bat internetetik deskargatu eta INKSCAPE inportatuko dugu. Bertara, karikaturaren silueta ekarriko dugu.
Bukatzeko, DAFONT webgunea erabiliz tipografia aukeratu eta diseinua burutuko dugu.

HORMAIRUDIA EGIAN. EUSKARAZ EGUNA. OLATUTALKAK 2016


#olatutalkak #EgiaEuskaraz Iaz parte hartu zuten ikasleek ere, Egiako Euskaraz Egunean eta Olatu Talkak ekimenean. Aurten, Hormairudia osatu dute, bigarren fasea pintatuz. Zorionak! ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

ZER IKASI DUGU? EBALUAZIO ETA ANALISIA. 4DBH PLASTIKA



Ikasturtea amaitzera doa. Ikasleak zer ikasi duten galdetzeko ordua, hausnarketa, analisia, ebaluazioa eta ondo pasatako momentuen oroitzapenak. Jarduera batzuk ondo ateratzen badira ere, batzuetan, faktore ezberdinak medio, gaizki ateratzen dira. Energia positiboa eta negatiboaren arteko talka. POP ART eta diseinu digitala uztartuz planteatutako jarduera hau adibide egokia izan daiteke. Ikasturte batzuetan erantzun ona jaso zuen eta aurten, ordea, ez. Italiara ikas bidaia egin aurretik, Firenze eta Venezia, bertako Arte adierazbide ospetsuetakoa erabiliz, Brunnelleschiren kupula, irudi saiakerak egitea zen ariketa, Andy Warholen ikonoen lanketa moduan.

2015/05/22

HAUTAZKOAK AUKERATU 201516 IKASTURTERAKO

HAUTAZKOAK aukeratu behar dira. Informazioa ahalik eta gehien izate arren, hoberena da azken ikasturteetan egindako lanen ibilbidea ikustea. Horretarako, bisitatu blog hau eta ETIKETAK erabiliz maila eta eremu ezberdinak sailkatu daitezke>








2015/05/20

ESPAZIOA ETA FORMAK LANTZEN> PARAMETRO FISIKOAK. #BLENDER




Donostian zehar argazkiak ateratzen ibili ondoren, #Blender programa erabiliz jardun gara. Espazio tridimentsionala landuz, esfera, prisma, plano eta beste formak eraldatuz, mugituz eta biratuz. Konposizioa diseinatu dugu,karanbolak eginaz pilota zuloan sartzeko. Horrela gerta dadin, grabitatea eta antzeko parametro fisikoak erantsi dizkiegu elementuei. 


2015/05/11

ARGAZKI LEHIAKETA: ARKITEKTURA. 2DBH PLASTIKA



Arkitektura lantzen aritu gara eta ia ez gara ikasgelatik atera, lan eta lan, birtualki ez bada izan. Bada garaia, udaberria lagun, hortik zehar ibiltzeko. Horretarako, argazki lehiaketa baina hobeagorik? Lehiaketa, baldintzak zehazteko da. Norberak bere buruarekin duen lehia baino ez dugu sustatu nahi. Elkarrekin ibiliko gara, elkarren arteko lana eta laguntza beti bultzatuko dugu. Denon artean, bozketa antolatu eta argazki hoberenak hautatuko ditugu, hiru guztira, maila bakoitzeko. Mugikorrak erabiliko ditugu argazkiak ateratzeko eta bi bakarrik bidali behar dira mikelplastika@gmail.com helbide elektronikora. Horrela: ikasleak Lauaizetan duen postatik, IZENBURUAREKIN eta maila adieraziz...1 ARKITEKTURA 2 DONOSTIA HIRIA. Aste honetan joango gara, eguzki ala euri, argazkiak atera eta bidali. Ondoren, oinez ala Mugirekin, Lauaizetara buelta.

ARGAZKIAK HEMEN

2015/05/08

PRODUKTUAK BIRZIKLATZEN: PUBLIZITATE KARTEL DIGITALA


Produktuak birziklatzen eta diseinaitzen ari gara 3DBH DISEINUAN eta #PUBLIZITATE kanpañarako #KARTEL DIGITALA sortuko dugu produktuarekin. Software librea erabiliko dugu horretarako(Inkscape eta Gimp, Ubuntu Linux gainean) eta baldintza hauek jarraitu beharko ditu ikasleak gauzatzerakoan:

  • KOLOREA kontuan izatea
    Monokromia, harmonia, kontrastea, bizitasuna, tenperatura,...
  • IKASLEAK modelo gisa parte hartzea argazkian
    Produktuaren araberako erabilerarekin
  • PUBLIZITATEAN orokorrean erabili ohi den erosketarako esaldia erabiltzea
    Edozein produkturentzat balio lezakeena(erosi, frogatu, eskaintza, hemen,...)
  • PRODUKTUAREN berariazko esaldi deskriptiboa erabiltzea
    Tipografia kontuan izan produktuaren izaera eta merkatuarekiko
  • IKUSIZKOEN HIZKUNTZA kontuan izatea
    Konposizioa, adierazpena, erritmoa, testura, argia,espazioa, izakera,...

2015/05/06

3D DISEINUA ETA ANIMAZIOA: BLENDER



Korrupzioa dela eta eraikin batzuk ilegalak dira, kostatik hurbilegi egoteagatik, edo babestutako eremuetan eraikitzeagatik...Arkitektura lantzen gauden honetan, espazioa landuz eta #blender erabiliz, eraikinak bota ditugu.



Indar dinamikak landuz, jolasean, "domino efektua" edo "tximeleta efektua" delako fenomenoen saiakerak egin ditugu, espazio tridimentsionala ikertuz eta konposizioak frogatuz.

2015/04/30

PRODUKTUAK DISEINATZEN. BIRZIKLAPENA


Kontsumo giroan murgilduta bizi garenez, produktuak diseinatzera jo dugu. Produktuak eta euskarriak hauek eraman edo gordetzeko. Etxean hasten da gure esku dagoen lana. #Birziklatuko ditugun ontzi eta poto guztien artean 3 aukeratuko ditugu eta Plastikara ekarri: neurri, forma eta material ezberdinekoak izango dira. Lanean hasteko, kafe kapsulen kaxak beste produktuan bihurtu ditugu. Lanak HEMEN.

2015/04/24

ILUSTRAZIOA GAZTELERA ARLOKO TESTUENTZAT. LIBURUAREN ASTEA. 2DBH



#Liburuaren egunaren inguruan Gaztelera arlokoek elkarlanera gonbidatu gaituzte eta onartu dugu. Beraiekin, ikasleek testua aukeratu dute eta Plastikan ILUSTRAZIOA gehitu. Emaitzak, bukatu ahala, KLIKATUZ ikusi ahal izango dituzu. Plastikan lortu nahi izan diren helburuak hauek izan dira:
  • Akuarela erabiliz, marrazkirako bide berriak irekitzea, nahiz eta marrazkiaren joan etorriaren(akuarela eta ur asko) kontrola, guztiz gure esku ez egon.
  • Kromatikoki, akuarelak gardentasunean nahasten direlarik, aberastasuna bermatzea, monokromatikorantz hurbilduz eta naturan ez dauden koloreak frogatuz.
  • Adierazpena indartzea, akuarelaren ura paperaz xurgatuz testura ezberdinak lortuz.
Erabili dugun papera A3 neurriko arrunta izan da, aurrekontuen erabilera jasangarriagatik. Akuarelazko papera erabilz gero, emaitzak hobeagoak izango lirateke(ikuspegi teknikotik).


2015/04/22

BLENDER. DISEINUA 3D: AULKIA


4DBH Plastikan #Marrazketa Teknikoa landu dugu: arku kapaza, bistak, eta angeluen eragiketak. #Diseinua 3D programa librea den #Blender paregabea erabiliz aulkia sortu dugu 20 minututan, azalpenak tarteko.

2015/04/16

PLASTIKAN ARKITEKTURA LANTZEN 2DBH

Arkitektura lantzen ari gara, talde lanean eraikin ezaguna maketa batean islatuz. Zerrendatu genituen 2 dozena, Euskal Herrikoak, eta zozketaz banatu. Ikasle taldeak interneten bilatu behar izan du eraikina eta non dagoen eta zein funtzio betetzen duen identifikatu. Ondoren, GoogleEarthen aurkitu du eta eraikina 3D moduan jarri ondoren( 3D Building geruza klikatuz), pantaila argazkiak atera dizkio, eraikina ondo analizatzeko. Goiko bista prestatu eta argazkia atera ondoren, PNG artxibo irudia #Inkscape programan inportatuko du eta oinaren marrazkia lortu. Irudi hori, talde lanean, formatu handiko kartoian marraztuko da.
Talde lanak ikasketa prozesua aberasten badu ere, tarteka, bakarkako lanak egingo ditugu. Taldeko partaide bakoitzak, taldearen eraikina marraztuko du arkatzez, eta ondoren akuarelaz koloreztatu.




 Horrela, bakoitzaren lanak, ikerketa eta behaketa lanak, ibilbidea aberastuko dio talde laneko egitasmoari.
Maketa helburu, oinaren ildotik hormak altzatuko ditugu eta teilatuarekin itxi. 
Hau dena egiteko erabiliko ditugun materialak izango dira: arkatz, erregela eta errotulagailuak planoa kartoi handian marrazteko. Kartoia, birziklatua, ona eta doan, maketaren oinarri eta egituraren material nagusia. Tenpera eta akuarelak maketa pintatzeko. Papera eta birziklatutako hainbat material, maketaren azken ukituak eskatuko balute.

Gero, hormak pintatu eta atonduko ditugu. Azkenik, denboraren arabera, ingurunea zehazten joango gara.








2015/03/19

4DBH MARRAZKETA GEOMETRIKOA: ARKU KAPAZA


Arku kapaza, izenak esaten duen bezala, arkua da, leku geometrikoa, non konstante mantentzen den AB zuzenarekiko angelua arku guztian zehar. Italia eta oporretatik bueltan, #4DBH--ko programazioko kurrikulumean sartzen diren #MARRAZKETA TEKNIKO edukiAK lantzen joango gara, ESKUAIRA ETA KARTABOIA, KONPASA eta #LIBRECAD marrazki teknikoa modu DIGITALEAN lantzeko software libre eta potentea erabiliz. Jarraian ikus ditzakizue grafiko marrazkiak, #WIKIPEDIATIK hartutakoak dira:




90º angeluaren arku kapaza.

Arku kapaza erabiliena, 90º ekoa da, Talesen 2. Teoremarekin erlazionaturik dagoelako. Kasu honetan, arku kapaza zirkunferentzia da, AB zuzena honen diametroa delarik.

GEOGEBRA (esteka honek wikipediara eramango zaitu, euskaraz ez dagoenez, gazteleraz).
Geometria eta aljebra konbinatzen dituen #software librea da. Software matematikoa da, #Markus Hohenwarterrek sortua eta gaur egun ere garatzen jarraitzen duelarik. #Html5 eta #Javascript dela eta ikusleak grafikoan parte har dezake.

2015/03/14

GARAZI ETA JUNE LAUAIZETAN BISITAN


Aurreko blog honetako post-ean iragarri bezala, Zizurkiletik jaso genuen, “ Nigan sinistu” genero indarkeriari buruzko bideo labur metraje zoragarriaren egileen bisita Lauaizeta ikastetxean, Martxoak 8aren harira. Talde handiagoaren ordezkari bi, June eta Garazi, gurekin izan ziren beraien lana berrikusi eta horrelako lan ona egiteko gakoak azaltzen. Egitasmo aberasgarria, gure ikasleei irakaste-prozesuan iturriak aberastuz eta zeharkako prozedurak bilatuz. Eskertu hemendik bi gazteei etortzeagatik eta bideo lanagatik.

Hurrengo bideoa sortutakoan, berriz gonbitea luzatuko diegu eta ea, ordurako, hamaiketakoa beroa eskain diezaiekegun...

2015/03/12

HITZALDIA MARTXOAK 8: IKUS-ENTZUNEZKOEN HIZKUNTZA


Martxoak 8, emakume langilearen eguna dela eta, Plastikatik hitzaldi modukoa antolatu dugu, beste lankideekin batera martxoak 13 ostiral honetarako, Lauaizeta ikastetxean. Genero indarkeria gaia medio, 4DBH-n dabiltzan Zizurkilgo neska kuadrilla batek bideo labur metrajea sortu zuen, sekulako adierazpen eta indar bisualarekin. Egileekin kontaktatzea erraztu ziguten eta gonbidatu genituen elkarrekin bideoa berrikusi eta hari buruzko gogoetak partekatzea, bideoaren egileak eta gure ikasle batzuen artean.
  
         

2015/03/01

PLASTIKA 4 DBH: PANPINA ERRALDOIA




#Korrika2015 martxoaren 22an pasako da Donostiatik. Egun horretan bertan doaz 4DBHkoak ikas bidaiara Italiara. Korrikari harrera egiteko #panpina #erraldoia egingo dugu talde lanean. Lehenik, ideia pentsatu eta diseinua zehaztuko dugu, planifikazioa adostu behar dugu. Zer egin, nola eta zertarako. Kanpoko pertsonaiaren itxura aldakorra bada ere, zehazteke dagoena, panpinaren barruko egitura berdina izango da. Hots, barruko egitura egiten hasiko gara, kanpoko itxura erabakitzen goazen bitartean. #Birziklapena da #proiektu honetako gaietako bat. Etxean sortutako hondakin batzuekin(papera, kartoia, plastikoa,...) sortuko ditugu panpinaren testura eta formak. Egituraren “hezurrak” #banbu adarrak izango dira.