bannerra 1

bannerra 1

2012/11/10

3D KONPOSIZIOA EGITEKO AZALPEN GEHIAGO






Ikasle batzuek azalpen gehiago eskatu dituztenez, hemen saiatuko gara gehiegi mareatu gabe apur bat laguntzen. 3D konposizioa errazteko argiluna erabiliko dugu gelan ikasi ditugun 3 teknikekin: tinta txina, zuri beltzeko tenpera eta errotulagailua. Konposizioa librea eta abstraktua izango da. Kontuan izango ditugu honako kontzeptuak: simetria, asimetria, hutsuneak, konplexutasuna, sakonera, erliebea, zuloak, errepikapenak, kaosa, ordena, hausturak, inklinazioak, etab. Ikasleen lanak atalean beste ikasturteetan ikasleek egindako 3D lanak ikusgai daude gehiago ikasteko baliagarri izan daitezen asmoarekin. Nahiz inanez gero irudi ugari aurki ditzakezue interneten...
                         

2012/11/08

4 DBH PLASTIKA: ARGAZKIGINTZA DIGITALA


Ikasle bakoitzak bere blogean 3 argazki jarriko ditu, etxean ateratakoak eta euskara txukunean bakoitzarekiko zerbait idatzi, euskaraz eta irudiarekiko zer adierazpen maila duen, sinbologia, poetika, erretorika,...Argazkien lan hau bukatzeko epea AZAROAK 12. Lan honek notaren %10 balio du, 10 puntutik 1 puntu.

  1. ILUNTASUNA
  2. ARGI INDARTSUA, ITZAL GOGORRA
  3. ARGI LEUNA, ITZALIK EZ ETA AZAL LEUNAK.

    Caravaggio da pintura honen egilea...sartu wikipedian gehiago ikasteko: http://eu.wikipedia.org/wiki/Caravaggio


4 DBH PLASTIKA: ZU ZEU SORTZAILE





Lauaizetako Euskara Batzordeak “ zu zeu sortzaile” bideo lehiaketa antolatu du eta Plastikako 4- mailako ikasleak ikastetxean zabaltzeko ardura hartu dugu. Nola? Lehenik eta behin 12 ikasleko taldea arbel digitalaren aurrean bildu gara irakaslearekin. Proiektua gauzatzeko egutegia markatu ondoren, prozeduraren fase, erritmo eta pausuak idatzi ditugu. Lehiaketa zabaltzeko Horma irudia instalazioan eraldatu dugu. Ideia adostu ondoren, birziklapenerako gordetzen ditugun kartoi erraldoiak hartu eta marrazkiak pintatu eta moztu ditugu. Beti, lan praktikoa eten eta erabaki teorikoak eztabaidatuz arbelaren inguruan bilduta. Datorren astean, korridorean itsatsiko dugu proiektua eta hemen erakutsiko.

2012/11/07

3 DBH LANAK JASOTZEN

Aste bete luzatu da Gretaren marrazkia aurkezteko epea. Oraingoz, lan batzuk iritsi dira eta ikasleen lanak atalean daude ikusgai.

2012/10/17

3 DBH PLASTIKA: 3D IRUDIKATZEN

3D irudikatzen saiatuko gara, nola?



Tinta txina erabiliz 3D konposizio librea sortuko dugu, kartoi mehe laranjan A5 neurrian. 3D itxura emateko prozedura, planoen gainjartzea eta argiluna erabiliko ditugu. Ondoko A5ean berriz, collage teknika eta beltzezko kartoi mehe formak gehituz 3Dko labirinto antzekoa sortuko dugu.

4 DBH PLASTIKA: HORMAIRUDIA




Euskara batzordeak iaz  Amodiozko Gutun  lehiaketa antolatu zuen. Aurtengoan, ordea, bideoa izango da lanak aurkezteko euskarria. eta gaia SORMENA izango da. 2 minutukoa gehienez eta aurkezteko epe eta moduak zehaztuko dira laster. Bideoak, IPRENTSA aldizkari digitalaren 4. alean, abenduaren lehenengo asterako, argitaratuko dira. 4. DBH-ko plastikako ikasleek iaz bihotz erraldoia hormatik zintzilik egon zenaren lekuan horma irudia marraztuko dugu. Hemen beheko argazkian duzue horma. Gimp erabiliz muntaia egiteko, ideia definituz, koloreak eta helburua.

3 DBH PLASTIKA: ARGILUNA ETA TESTURA


ZURI BELTZA ETA GRISAK

Hemen daukazue ikusgai aspaldiko telebistarik ez zen garaiko Zinema munduko artista famatua, Greta Garbo. Bere ezaugarri gehiago jakiteko bisitatu Wikipedia.
Etxean patxada osoz ARKATZA hartu, 6B bada askoz hobe, A5 neurrian orri zuri arruntean (A4 erditik moztua)irudia interpretatu.

Lortu behar da: marrazkia eta giza irudiaren neurriak proportzionalak izatea,
zuria, beltza eta hiru gris behintzat lortzea,
hilearen eta erroparen ehundurak.

Noizko eta nola entregatu: marrazkia egiteko epea azaroak 4, igandea, 20:00tan amaituko da. Postaz bidali dezakezue (mikelplastika@gmail.com) edo eskura Mikel irakasleari eman.

Internetaz baliatu eta marrazkiari ekin.

2012/10/08

3DBH DISEINUA: GIF ANIMATUAK




Programazioari jarraituz, Gif animatuak sortzen ari gara. Lehenik eta behin, ikasle guztiek ariketa berdina egingo dute, teknika eta prozedurak bereganatzeko. Hau egindakoan gaia eta sormena, libre. Iprentsa Lauaizetako prentsa digitalekoei ongi iruditzen bazaie Gif animatuak 4. alerako prest izango ditugu. Hemen dituzue teknika ezagutzeko 3 ariketa ikusgai...Gimp programarekin egindakoak dira eta Audacity-rekin audioa landu eta erantsiko zaizkie...

2012/10/04

4 DBH PLASTIKA: BLOGEAN LAN TEORIKOA


Ezin dizuegu pista gehiagorik eman. Mark Rothko edo Minimal Art mugimenduaren kontzeptu teorikoa azaldu behar duzue 4 esaldi zehatz erabiliz.
Arte garaikidea ezagutu eta ulertzeak ikasketa prozesu luzeago eta sakonagoa eskatzen duenez, begirada xume eta arinean, gaur egungo Arte Modernoaz ere ezagutzen ditugun aurrekari garrantzitsuenak aztertuko ditugu: XX. Mendeko Suprematismoa, Kubismoa, Surrealismoa, Dadaismoa, Neoplastizismoa (Mondrian), Expresionismo Abstraktoa (Pollock, Rothko), Minimal Art , Land Art eta Arte instalazioak.

2012/10/02

4 DBH PLASTIKA: ABSTRAKZIOA





Ez da erraza marrazki abstraktuei azalpen sineskorrak ematea. Wikipedia eta Arteko liburu eta web guneetan jartzen duenari kasu egingo diegu. Pixkanaka ulertzen saiatu eta ideia eta Arte forma berriei pertzepzio zabalarekin harrera egin. Oraingoz, ikasle bakoitzak bere blogean kontzeptu teorikoak idatzi arte, Plastikako gelan lan abstraktuak EGIN ditugu.

2012/10/01

3 DBH PLASTIKA, OBJEKTUA MARRAZTEN


Objektua marrazten aritu gara, ikertzen, analizatzen. 2 eta 3 dimentsioak menperatu nahi ditugu. Formak, egiturak eta bolumena errepresentatzeko argiluna. Horretarako teknika ezberdinetaz baliatuko gara,

2 DBH PLASTIKA: ILUSTRAZIOA




Tinta txina erabiltzea ez da gau erdiko ahuntzaren eztula. Aukera ederrak eskaintzen dizkigu, arriskuak ere, baina batez ere, kontrola ezaren eremuan sor daitezkeen emaitza motak interesatzen zaizkigu. Ureztatuko paperean sortzen diren formak, marra motak eta beltza eta grisen argiztatzeko moduak.

Ariketa honetan testua eta marrazkiak uztartu nahi izan ditugu...

2012/09/27

2DBH PLASTIKA ARGILUNA LANTZEN




Hasi ginen sagarrari arkatzez argia eta itzalak jartzen. Ondoren, zerbait konplexuago aukeratu dugu: pago itxurako zuhaitza. Behin argilunaren kontzeptu eta prozedura barneratuta akuarelazko argiaren trataerari ekin diogu, liburu mordoa aitzakitzat hartuta...Lan guztiak ikusteko sar zaitez IKASLEEN LANAK atalean.

2012/09/11

2 DBH IKUS-ENTZUN: ANIMAZIOA ARKATZEZ


Liburuaren ertza erabiliz arkatzezko animazioa egingo dugu. Ideia sinplea bururatu eta 30-40 marrazki arin egingo ditugu. Ondoren, liburu ertzak mugitu eta kameraz animazio bideoa sortuko dugu. Behin ordenagailuan sartuta editatzeko aukera zabalduko zaigu: eszenen abiadura, izenburua, hitz bokadiloak eta soinu efektu eta musika.

2012/09/03

IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA

Blog honetan elkartuko gara nahi dugun guztiok eta plastika inguruko partaideak. Bertan lanak egiteko azalpenak, hausnarketak, analisiak eta emaitzak bilduko ditugu. Informazioa jaso eta lantzeko lehioak irekiko ditugu hemendik: wikipedia, youtube, beste blog eta webguneak, komunikabideak, interneteko mundura. Ahal den neurrian euskaraz dagoen edukian zentratuko gara eta ezinezkoa denean beste hizkuntzetan ere.

2012/06/14

IPRENTSA 3. ALEA SAREAN!!


Lauaizetakoprentsa digitalaren ibilbidea sendotzen doa pixkanaka. 3. alea sarean da dagoeneko. Bertatik, aurreko 0, 1 eta 2 aleetako edukiak ere berrikusi daitezke. Sartu eta ikusi ikasleen ekoizpenak. Ez larritu, asetzen ez ba zarete hurrengo ikasturtean gehiago egiteko asmoa daukagu eta.

2012/06/09

LAUAIZETAKO JAIA 2012

4DBH: Kataluniar Herrietarako maletak prestatzen


Atera dugu Lauaizetako etaparen amaiera islatzen duen argazkia. Jaitsi dezakezue bertatik edo kalitate handiko kopia nahi izanez gero eskatu. Zenbat bizipen elkarrekin! Dena gainditu duenari zorionak eta besteoi animo eta zorte on! Azterketak ongi egin eta hurrengo astean ikas bidaian ondo pasa!

2012/06/08

GRAFFITIAK LAUAIZETAN

Urterokoa bihurtu zaigu horma irudiak egitea. Azken 5 urtetan, urte gehiago agian, Lauaizetako hormak graffitiz osatzen joan dira. Iazko jai egunean, adibidez, 2. mailakoak beheko aldea margotzen zuten bitartean 4. mailako ikasle bat egitura metalikoaz baliatuz altueran margotu zuen, eta beste 4. mailako batek patioaren atzealdean. Aurten ere, ikasleak eskaini dira graffiti hormak egiteko.

2012/06/06

4DBH PLASTIKA: KOLOREA. KONTZEPTUA.



Kolorea gaitzat hartuta euskarria aukeratu behar izan dugu eta ideiari bueltak eman ondoren forma bati egokitu eta azaldu. Modu oso askean egiteko parada izan dugu, helmuga baino bidean disfrutatzen, Ez genekiela nora jo ere ibili gara, baina gustuko lanean aldaparik ez.

2012/05/29

3DBH DISEINUA: BLENDER 3D DISEINU ETA ANIMAZIOA

Blog honetako aurreko sarrera batean hitz egin genuen Blender software ikaragarri honi buruz. Ikasteko modua ikastetxeaz gain, norberak bideotutorialez baliatuz, youtuben ugari daude, eta kontzeptuak bereganatzeko foro eta wikiliburuak. Dena doan.