bannerra 1

bannerra 1

2013/02/05

GIMP eta INKSCAPE


Bi orduko gaurko saioan Gimp eta Inkscape ikusi eta erabiltzen ikasiko dugu. Aurrena azalpenak eta gero praktikaz aplikatu. 20 minutuko 4 bloke jorratuko ditugu. Helburu nagusia irudiak sortu, eraldatu eta erabiltzean datza, aurkezpenetan, idazlanetan, blogean eta beste edozein aplikazioetan.

  1. Gimp: argazki edo irudiekin berriak sortu. Erremintak. 20 min.
  2. Inskape: irudia eta hizkiak. Erremintak. 20 min.
  3. Gimp: geruzekin irudi berriak sortu. Formatuak. 20 min.
  4. Inskape: publikatu edonon. Formatuak. 20 min.

2013/01/26

PLASTIKA 2DBH: KOMIKIA MARRAZTEN



Komikia egiterakoan marrazki mota aukeratu behar dugu eta zer marraztu ere. Marrazkia aukeratzerakoan ereduak bilatuz asko ikas dezakegu. Delirium musika taldeak dioen bezala...IKUSI ETA IKASI....Google bilatzailean, irudiak atalean, berariazko webgunetan, wikipedian, auzo eta udal liburutegietan, etxeko baldetan,...komikiak ikusiz bakoitzak bere estiloa aurki dezake, abiapuntua, marraztuz gozatzeko eta zerbait besteei kontatzeko. Pernan Goñi euskal komikigile hoberenetarikoaren lana klikatuz beste komiki adibide batzuk ikusteko aukera izango duzue. Gainera, prozedura ikusgai daukazue GIMP erabiliz edozein argazki edo marrazki berrinterpretatzeko....

2013/01/25

2 DBH PLASTIKA: KOMIKIAN ZER KONTATU


Garai digitalean murgilduta gelako ordenagailuaz eta software libreaz baliatuz, komikia lantzen ari gara. Prozedurak asko errazten ditu IKT baliabide multzoak. Ikasleen jarrera lanarekiko ezin hobea da orokorrean hartuta. Behin teknikak menperatuta istorioa aukeratu, zehaztu eta gauzatzea falta zaigu Martxoaren lehenengo asterako. Euskara ikasgaian gidoia landuko duzue. Zer falta zaigu Plastika alorrean egitea? Marrazkiak egin (argazkiaz baliatuz) eta eszenak erabaki ( lehen planoa, kontrapikatua, kokapena, etab...). Titulua, testu narratiboak eta onomatopeiak jarritakoan...akabo!

2013/01/08

2012/11/22

4 DBH PLASTIKA NOTA HOBETZEN

Lan giro jatorra izan dugun arren, lan batzuetan emaitzak ez dira hain landuak izan, eta etxerako lanetan lan maila eta kopurua galdu egin da zertxobait. Nota hobetzeko aukera hemen duzue: Gimp erabiliz lanpararen proposamen berria egin...

2012/11/21

4 DBH PLASTIKA: KOLORE BAKARREAN





-->
Kolore bakarrean, paper beltza eta collage teknika erabili beharrean, ordenagailuetara jo eta Inkscape software bektoriala erabili dugu. Ikasle batek etxean amaitu du eta bere blogean lan prozesu osoa publikatu du. Hemen emaitza

3 DBH PLASTIKA : KONPOSIZIOA 3D





Ebaluazioa amaitu eta ebaluazioa hasi. Kamera eta mugikorrak prestatuko ditugu hurrengo astean Polloera joateko. Bitartean azken lanak jaso eta nota...

2012/11/20

3 DBH PLASTIKA: 2. EBALUAZIOA HASTERA DOA


Gure ikastetxea Polloeko hilerriari itsatsita dagoenez, iaz bezala kaletan antolaturiko eremu zabal eta berezi honetan murgilduko gara, hilerria gaia harturik errealitatearen zatiak argazkitan harrapatu eta gero artelanetan bihurtzeko. Badakizue artea=ehizatzeko tresna. Espazioa eta formak nahiko ez balira, hor daukagu herriaren historiaren aurpegi bat: sendiak, boterea, maila sozialak, erlijioa, gerrak,...eta gainera heriotzaren inguruko pentsamendu eta sinbologia.
3DBHko ikasleak argazkiak ikastetxeko barne sarean bildu behar dituzte, izenik eta giza irudirik azaldu gabe. Irudiak eraldatzeko Gimp softwarea erabiliko ditugu. Kopurua 3-6. Behin Plastikan gaudela, tinta txinaz marrazkiari ekingo diogu.

2 DBH PLASTIKA: HITZAK ETA MARRAZKIA


2012/11/19

2 DBH PLASTIKA: PUBLIZITATE KARTELA


Plastika gela atsegin dute ikasleek, ikasgaia erakargarria eta espazio zabala bada ere, betiko gelatik irteteko parada baita, eta errutina hausteagatik ere gustura igotzen dira. Kartelak lantzeko, ordea, Gimp softwarea erabili dugu gelako ordenagailuetan. Irudiak internetetik lortzeko, irudien kolorea aldatu, moztu, itsatsi, gardentasunak landu,...ehunka aukera klik batera.

2012/11/13

4DBH PLASTIKA: IRUDIA LANTZEN. POP ART.

Hemen daukazue Quattrocentoko arkitekturarik esanguratsuenetakoa. Firenzeko katedraleko kupula, Brunneleschik sortua. Kanpoko nerbioek lortu zuten horrelako tamainako kupula gaur egun ere zutik irautea.



Zuri beltzeko  irudiak izango dituzue. Moztu, kendu, itsatsi, margotu, zer irudi berri aterako da?------------------