- Goiko 3D irudiaren ikuspuntua erabaki eta marraztu koloretan, sketching delakoa egiten.
- Zure objektu-tresna-makina hautatu eta marraztu.
bannerra 1
2025/11/02
ILUSTRAZIO TEKNIKOA EDO SKETCHING DELAKOA: OBJEKTUAK MARRAZTEN.
2025/10/31
MARRAK DANTZAN: 120 MARRAZKIKO ANIMAZIOA
Kalkatuta, kopiatuta eta asmatuta. Musika eta dantza bideo zatia aukeratu eta 120 marrazkiko animazioa egiten saiatu gara, 12 marrazki segunduko, 10 segunduko animazioa.
Musika eta dantza bideoak ezagutu, identifikatu, baloratu; ondoren, irudiak eta mugimendua analizatu, irudiaren hainbat konposizio elementu ezagutu eta analizatu; jarraian, prozesuaren atalak jarraitu; ondoren, marrazkiak sortu, hizkuntza plastikoak probatu, ikertu eta erabili marrazkiak sortzeko; eta, azkenik, animazioa sortu bideo formatoan eta baloratu.
Animazio guztiak hemen igoko ditugu, ikusteko KLIKATU.
2025/10/24
GIMP SOFTWARE LIBREA: IRUDI EDIZIOA PERSPEKTIBA LANTZEKO.
Perspektiba lantzen ari gara. Plastika gelan eta ikastetxeko korridorean hainbat marrazki egin ondoren, IKTak erabilita jarraitzen dugu perspektibarekin jolasean, Gimp irudi editorea erabiliko dugu kasu honetan. Aste honetako Louvreko lapurreta dela eta, Louvre bertara joan gara eta hormetako arte lan bat lapurtu dugu, eta bere lekuan, beste bat jarri dugu, Basquiatena hain zuzen, inor kontura ez dadin.
Cucina Angolare - Corner Kitchen 2025300701 by baldoVReal on Sketchfab
Hurrengo ariketak:
- Serengeti ala Erroma. Digitalki eginiko ariketa (INKSCAPE).
- Espazio-ontzia.
- Film laburra ikusi.
- Irudiak ezagutu.
- Irudiak analizatu.
- Marrazkia sortu.
- Lana baloratu eta erakutsi.
2025/10/21
DISEINU GRAFIKO DIGITALA: SILUETA EGIN.
2025/10/17
2025/10/12
120 MARRAZKI: 10 SEGUNDUKO ANIMAZIOA.
Marrazkiak bata bestearen jarraian kokatuko ditugu dantzaren animazioa lortzeko. Segundu bakoitzean 12 marrazki jarriko ditugu. Orokorrean 24 irudi segunduko dira animazioak. A4 orrialdean 8na marrazki eginda, guztira, 15 orrialde marraztuko ditugu. Behin marrazkiei argazkiak aterata #openshot bideo-editore edo antzeko aplikazioetan DANTZAren bideoa osatuko genuke, musika eta guzti.
Iaz ere egin genuen, hemen.
2022an ere, klikatu.
2025/09/12
ARTELAN KLASIKOA MARRAZTU
Ikusizkoen hezkuntza garatzeko eta arte garaikidea ulertzeko eta deskodifikatzeko, arte klasikoa ezagutuko dugu, analizatu, sortu eta erakutsi. Interneten bilatu eta aukeratu XIV, XV, XVI eta XVII. mendeko artelan bat. Gustukoena. Bidali postaz irudia, nork eginda, garaia eta herrialdea. Interneten non eta nola bilatu? google irudiak, museotako webguneak, wikipedia eta antzekoak, google art project, adimen artifiziala erabilita, etxean galdetuta...
Behin lanean jarrita kartoizko kaxan tenpera erabilita artelanaren interpretazioa egingo dugu.Zerocalcare komikia euskaraz eskura daukazu (Farmazia Beltzak argitaratua), bertan antzeman daiteke argiak kolorean duen eragina ere. Netflixen duzu animazioa ere. Lan ikaragarri ona da. Klikatu beheko irudian eta Eibar.org webgunean berria irakur dezakezu. Behin Eibar.org helbidean sartuta, leku askotara eramango zaitu, adibidez, E-GORBLOGera, eta bertatik hona: #EuskalKomikiarenEguna, adibidez.

2025/09/01
PLASTIKA ETA IKUSIZKOEN HEZKUNTZA 25/26
2025/06/08
ESPAZIOA, FORMAK, BISTAK, 3 DIMENTSIOAK: "Angry birds" moduko animazioa nola egin.
#Blender software librea erabilita, 3D diseinu eta animazioa egiteko programa, espazioa, geometria, formak, bistak eta 3 dimentsioak ulertu eta erabili nahi ditugu. Joko moduan planteatuta, ikasle bakoitzak nahi duen proposamena egin dezake.
- Planteamendua: "Angry birds" moduko jokoa egin, hau da, kolpe bat jota pilota beste aldera pasa eta piezak bota ditzan lurrera.
- Formak sortu:
- zorua eta horma. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
- piezak. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
- pilota. esfera, eskalak erabilita.
- pala. Kubotik abiatuta eta eskalak erabilita.
- Fisikak definitu, denak gorputz zurrunak izango dira, "rigid body":
- zorua eta horma pasiboak izango dira.
- piezak aktiboak izango dira.
- pilota aktiboa izango da eta, gainera, esfera izaera izango du errodatu dezan.
- pala aktiboa izango da. Pala, baitare, animatua izango da; eta horrela, X_Y_Z ardatzak erabilita, indarra neurtuko dizkiogu, distantzia/denbora parametroak kalkulatuta.
- Narrazioa:
- Diseinua eta konposizioa librea izango da, hau da, pieza kopurua, hormaren diseinua eta pilotaren neurria, esateko. Aukera anitza.
- Konposizioaren konplexutasun maila ere aldakorra izan daiteke. Adibidez, hormak zuloa izan dezake eta pilotak zulotik pasa behar izatea derrigorrez horma zeharkatzeko...
- Aukerak ehundaka izan daitezke...
- Ikuspuntua:
- 3D eremua gaude eta ikuspuntua anitza da. Animazio berdina hainbat ikuspuntutik ikusi dezakegu: aurreko bista, profiletik, goitik, 3Dtik, hubiletik, urrunetik, pilotari jarraituta, botako diren piezen aldetik, hormaren ondotik. Non jarriko dut kamera: beste mila aukera...
- Diseinua: Koloreak jarri ditzakegu. edo forma geometrikoen ordez edozein objektu jarri dezakegu (pilotaren ordez tximinu buru bat, edo errugbiko baloia, edo diamante forma..., edo, nahi izanez gero, nire marrazkiak jarri ditzaket eszenan, edo hitzak, etab.
2025/06/05
MURAL FESTA LAUAIZETAN 2025.
Urtero bezala, udaberriarekin batera eta ikasturtea amaitzear dela, Lauaizetako hormak pintatzera animatu gara, #muralak eginez. Lan pixkat bai, baina merezi du egitasmoak.
Aurtengoan hiru mural moduko egin ditugu; batetik, eskulturen espazioan murala egin dugu ESPAZIOARI LOTUTA, eskulturak konektatuz; bestetik, atzeko horma luzean ikasle talde batek bakoitzak bere ideia pintatu du, denak ondoan, nahastu gabe; eta azkenik, #POP ART antzeko bat gauzatu du hirugarren muraleko taldeak.
2025/04/24
3D GUSTUKOA DUZU? HEMEN ESKURA DOHAINIK BLENDER 4.5!
#FLOW filmak irabazi berri du animazio lehiaketa sorta, Oscar famatua barne. Baina aspaldi ezaguna dugu software librea den #Blender, 3D diseinu eta animaziorako software ahaltsua. Deskargatu eta erabili, 3D eremuko dena egin dezakezu bertan: formak landu, argiztapena, 2D eta 3D animazioa, marrazki bizidunak, bideo edizioa, VFX efektu bereziak, kamera tracking, motion graphic, errealizazioa, eskultura tridimentsionala eta digitala, arkitektura eta marrazki teknikoa...besteak beste.
2025/04/08
ESKERRIK ASKO LAURA!
Praktikak egiten izan dugu Laura Incinillas donostiarra gurekin azken 2 hilabete hauetan. Plastika arloa asko aberastu da bere laguntza eta lanarekin. Milesker eta nahi duzun arte Laura!
2025/03/15
ARTE GARAIKIDEA: ULERKAITZA ALA IKARAGARRI ABERASGARRIA?


#Guggenheim Museoak Bilbon bisitari asko ditu, turistak gehienak. Eskoletako ikasleak. Baina arte garaikidea ulertu eta baloratzen dutenak gutxi dira. Bilbo hiriak erakartzen ditu batez ere, 7 kaleak, pintxoak, txikiteoak...
Euskal Herriko arte eta artista garaikideak ez ditugu ezagutzen. Ez da Eitbn erakusten, apur batzuk ezik(eitbkultura).
Gure honetan arte garaikidea ezagutu, analizatu, sortu eta erakutsiko dugu.
Hasteko ARTE historian eman diren mundu mailako XX. mendeko #arte mugimenduak, #abangoardiak eta sortzaile esanguratsuenak erreproduzitu ditugu, ezagutzen joateko:
2025/03/13
ARGAZKIGINTZA: PROIEKTATUTAKO ITZALA.

1. Gaia: Itzalak eta argiaren jokoa.
Helburua: Etxeko leku batean proiektatutako itzala argazkiz hartzea,
argiaren eta itzalaren arteko erlazioa aztertuz.
2. Materialak prestatu.
Mugikorra: Argazkiak ateratzeko.
Argia: Eguzki-argia edo argi artifiziala (hainbat argi-iturri).
Objektuak: Itzala proiektatzeko objektuak (landareak, objektuak, altzariak, etab.).
3. Lekua aukeratu.
Itzala proiektatzeko leku egokia aukeratu. Egunaren eta eguraldiaren arabera
argi artifiziala erabil dezakezu edo, aukeran, eguzki-argia.
Itzala proiektatzeko gainazal egokia aukeratu (paretak, zoruak, etab.).
4. Argazkiak atera.
Argia eta Itzala: Objektua argi-iturrutik distantzia desberdinetara jarri eta
itzala nola aldatzen den behatu.
2025/03/04
SOFTWARE LIBREA OSCAR SARIAN IRABAZLE: FLOW ANIMAZIO FILMA.
"Flow" Gints Zilbalodis zinemagile letoniarrak zuzendutako animazio filma da. Filmak katu bakarti baten istorioa kontatzen du, zeinak, uholde handi batek bere etxea suntsitu ostean, hainbat espeziez populatutako txalupa batean aterpea aurkitzen duena, desberdintasunak izan arren ustekabeko aliantzak sortuz.
"Flow"-ren ekoizpenak Blender erabili du, kode irekiko 3D softwarea, bere estilo bisual berezia lortzeko: animazioaren eta bideo-jokoen zinemaren arteko hibridazioa. Aukera honek Blender-ek goranzko protagonismoa animaziozko zineman nabarmentzen du. Hemen sarritan aipatu eta uneoro goraipatzen dugun 3D software ikaragarria.
"Flow" Dream Well Studio-k ekoitzi du, Gints Zilbalodis-ek sortutako animazio estudio independente batek. Filma gutxieneko aurrekontuarekin sortu da, estudioko babes handirik gabe kalitate handiko animazioa nola lor daitekeela erakusten duena.
2025eko Oscar sarietan, "Flow"-ek animaziozko film luze onenaren saria irabazi du, Letonia herrialdearentzat lehen Oscar saria. Filma aurrekontu minimoagatik, kode irekiko softwarearen erabileragatik eta elkarrizketa faltagatik nabarmendu izan da, "Inside Out 2", "Moana 2" eta "The Wild Robot" bezalako estudioko lehiakide nagusiak gaindituz.
Baina hadi! Azken boladan enpresa teknologiko pribatuen botere gosea nabarmena da, Estatu Batuen kasu. Eta Europan zer? Armetarako aurrekontuak goraka? Zer nolako nazka.
Flow eta Blender bezalako proiektuek komunitatearen indarra hor dagoela erakusten digute eta filosofia xumeak aberatsak direla ere gogoratzen digute. Arma gutxiago eta kultura eta hezkuntza gehiago.
Blender software librea etengabeko garapenean doa aurrera. Ikusi hemen zer datorren, Daniel Martinez Lara-@pepe school land-ek erakutsitako lagin bat:
2025/02/28
MAPA ERRALDOIAK: EUSKALDUNAK MUNDUAN ZEHAR.
Munduko mapak sortuko ditugu euskaldunen migrazio edo bidai ibilbideak irudikatzeko. Aspaldiko geletan erabiltzen ziren mapa handiak hartu eta birmarraztuko ditugu.
- Taldeak sortu.
- Mapa zaharra kolore batean bihurtu eta munduko mapa kalkatu.





- Migrazio eta bidaien ibildeen zerrenda ikertu eta bat aukeratu.
- Ibilbidea mapan birmarraztu:
- Ibilbidearen izena.
- Ibilbideko ozeano, itsaso, golko, ibai, sumendi, mendi eta lakuak markatu.
- Ibilbidearekiko interesa duen marrazki bat edo bi taldekide bakoitzak.
- Ibilbidea azaltzeko testua gehitu.
- EGINDAKO MAPAK ERAKUSKETA. (egin ahala irudiak igotzen).
2025/02/20
ADIMEN ARTIFIZIALA 3D OBJEKTU DIGITALAK SORTZEKO. MARRAZKI ANALITIKOA.
3D objektu digitalak norberak sortzea prozedura oso interesgarria da. Baina denbora eta lana suposatzen du. Plastikako beste atal eta prozedurak lantzeko dohainik deskargatu daitezkeenak erabili izan ditugu: #Blender 3Dko software librerako #blenderkit addon edo gehigarria, kasu. Zer lantzeko? eszenen diseinua, animazioak, bideokomikiak, enkuadrea, argiztapena, kamera planoak, kamera ikuspuntuak, desenfokeak edo eremu sakonerak, testurak, adierazpena...eta abar.
Azken boladan bolo bolo dabilen adimen artifizialera hurbilduko gara. Etengabeko garapenean doa hau. Webgune batzuk aurkitu ditugu ikastetxeko postarekin erregistratu eta doako kredituak erabilita hiruzpalau 3D objektu digital sortu eta deskargatzeko.
Nola egiten da? Behin erregistratuta irudi soil bat igo eta irudi horren 3D eskatu.
Zertarako? Isometrikoa erabili eta ikasteko. Bistak egiten ikasteko. Espazioa, bolumena eta perspektiba erabili eta ikasteko egiten.
Guk egingo duguna:
- Pertsonaiaren iruditik pertsonaiaren 3D objektua sortu adimen artifizialarekin.
- Motore/makina iruditik motore/makina 3D objektua sortu adimen artifizialarekin.
- BARAZKI nire marrazkitik barazkiaren 3D objektua sortu adimen artifizialarekin. Marrazkia tinta txinatarrarekin zein errotu beltzekin egingo dugu, hainbat marra mota erabilita. Lortutako 3D objektu digitalak #BLENDER 3Dko software librean erabiliko ditugu.
2025/02/18
MASKARAK: INAUTERIAK
Greba deialdiak izanik eta greba egingo dugulako, aurten ez ditugu inauteriak ikastetxean ospatuko festa moduan. Baina ikas egoerak bai sortu ditugu inauterien inguruan. 3DBH-ko #arte teknikak hautazkoan #maskarak egingo ditugu. Pertsonaiak landu eta paper-kola eta tenperekin, birziklatutako materialekin ere, maskarak sortuko ditugu. Adimen artifiziala erabilita irudiak 3D objektu bihurtuko ditugu, dohainik, eta 3D eremuan, #Blender programarekin maskara birtualak ere sortuko ditugu. Horrela, hiru dimentsioak, objektuaren bolumena eta izaera, eta, baita ere, isometrikoa eta bistak landuko ditugu. Maskarak identitatea izan behar du, testura, pertsonalitate espezifiko bat adierazi behar du; eta ahal bada, keinuren bat egin behar du zerbait adierazteko: haserrea, alaitasuna, harridura, seriotasuna, ikara, sorpresa edo antzeko zerbait (emotikonoak...).
Klikatu beheko irudian lan guztien garapena ikusteko. Hau Lore B.-rena da.

























.jpeg)

.jpeg)











