bannerra 1

bannerra 1

2018/06/27

MURALA LAUAIZETAN 2018


Duela 10 urte baino lehenago Ernesto irakasle ohiak bultzatuta eta Piru artista gonbidatuaren gidaritzapean, orduan zeuden ikasleek Lauaizetako patioko paretetan 2 mural erraldoi egin zituzten. Geroztik, gure aldetik, mural asko egin ditugu ere: atarikoa, kalezulokoa, patiora ematen duten paretakoak hainbatetan, patioan bertan hainbat neurri eta formakoak...Leku gabe geratu garenez, aipatu paretak erabil behar izan ditugu #mural berriak egiteko.

Aurten 3 egin ditugu plastikako ikasleek, 3 gai hartuta: hezkidetza, grafitia eta adierazpen askatasuna.

#Plastika gelan bozetoak egin ditugu, ideiak landu eta #gimp software librea erabilita argazki fotomuntaketak egin ditugu ideia zehaztu arte.


Parte hartu duten 4DBH plastikako ikasleak: Saioa A., Julen E., Julen Tx., Yaiza R., Anartz O., Iñaki B., Adriana M., Libe O., Jokin Z., Nagore C. eta Joane B.



2018/06/22

BIDEO-JOKOAK LAUAIZETAN #BLENDER SOFTWARE LIBREA ERABILITA



#Blender programa erabilita bideo-jokoak sortu ditugu 4DBHko Plastikan eta 3DBHko Animazioa3D hautazkoan. Emaitza zoragarriak lortu ditugu, baina oraindik publikatzeko Blender programa garapen fasean aurkitzen da eta maiatzean bertan liberatu dute lehen pribatua zen programa bat, besteak beste. Blenderrekin publikatu daiteke, exekutagarri bat sortuz, baina lan asko emango lioke erabiltzaileari: Lauaizetako webgunetik, edo Plastikako blogetik, artxiboa deskargatu eta exekutatu. Jatorrizkoa Linuxen sortua bada, Linuxekin soilik erabil daiteke. Windowsen erabil ahal izateko, Windowsen sortu beharko litzateke exekutagarria. Berriz diot, lan gehiegi. #Scratch programaren sortzailea den MIT unibertsitateak sortu du ere #Godot Engine programa, 2D eta 3Dko bideo-jokoak sortzeko programa. Honetan eginez gero bai ahalbideratzen du modu egokian, webgunean bertan jokoak aktibatzeko aukera. Errazago erabiltzailearentzat. Modu berean, #Armory3D programa software librea bihurtu da. Diru laguntza itzela jaso ondoren, modu pribatutik modu librera igaro da. Programa honek #Blender erabiltzen du oinarri gisa eta bertan egindako bideo-jokoak PC plataforma anitzetan, Android zein HTML formatuetan publikatzen ahalbideratzen du, besteak beste. #Blend4web ere lizentzia librearekin dabil, Blender erabiltzen du eta modu errazean publikatzen ahalbideratzen du ere. Ea 2018-2019 ikasturtean, azken hiru hauek erabilita guk sortutako bideo-jokoak guztiek erabil dezaten lortzen dugun.

Aurten sortutako bideo-joko bat grabatu dugu bideoan eta hemen daukazue ikusgai. 4DBHko J. Txabarrik sortua. Bideo-joko gehiago baditugu gordeta: Anartzena, Ekain Ruizena, Paularena, Zuriñerena, Ekain De la Palmarena, Haizea eta Nahia P.rena, Nahia U.rena, Maitanerena, Ane eta Izaskunena, Maialenena, Iratxe eta Naiararena...Hurrengo urtean publikatuko ditugu denok jokatzeko!




2018/06/21

LAUAIZETAKO POPCORN TIME

 
Argazki kamera asmatu baino lehen pinturazko erretratuak egiten ziren. Hori da ideia. Horrelakoak aukeratu eta liburu, telesail, film eta antzerki kartelak sortu ditugu, gure aurpegiak txertatuta. #Gimp irudi editorea erabili dugu, #ubuntu sistema eragilean (#software librea/opensource). Bilduma osoa ikusgai duzue hemen.