bannerra 1

bannerra 1

2012/01/22

BIRZIKLAPENA, TALDE LANA, GIZA IRUDIA



Urte hasieran propagandazko egutegiak jasotzen ditugu aurrezki kutxetatik. Plastikako ikasgaian paperean neurri erraldoiko marrazkiak egiten ditugu, egutegiko giza irudiak zatika edo guztiz eraldatuz, esanahia eta hizkuntza plastikoa talde lanean eztabaidatu eta adostuz.

2012/01/15

4 DBH PLASTIKA NOTAK NOLA

Plastikako notak horrela izango dira: eguneroko lana ebaluatuko da ikasgelan eta ikasleak blogean jarriko dituen lanak ere. Egindako lanak eta prozedurak %70 eta jarrera %30. Ikasgelan azalpenak emango dira.

ARGAZKIGINTZA DIGITALA: ARGIAREN AZTERKETA


Ikasle bakoitzak bere blogean 3 argazki jarriko ditu, etxean ateratakoak eta euskara txukunean bakoitzarekiko zerbait idatzi, euskaraz eta irudiarekiko zer adierazpen maila duen, sinbologia, poetika, erretorika,...Argazkien lan hau bukatzeko epea OTSAILAK 12. Lan honek notaren %10 balio du, 10 puntutik 1 puntu.

  1. ILUNTASUNA
  2. ARGI INDARTSUA, ITZAL GOGORRA
  3. ARGI LEUNA, ITZALIK EZ ETA AZAL LEUNAK.

AIO! TXISTOR FESTA, HATOR DANBORRADA!



Txistorra jaten bukatu genuen urtea eta etorri gara indar berrituak. Hasi ere ez gara egin eta danbor hotsak datoz Donostialdeko auzoetatik. Azpeitikoak ere entzuten dira. 2012 honetan Euskara Batzordekoek Lauaizetako atarian egunero euskarazko testuak jartzea erabaki dute, euskarazko irakurketa ohitura bihurtuz, Argiako egutegiaren egunerokoak bi aldetatik neurri erraldoian.

2011/12/16

3 DBH OSOA ZURRIOLAN LAND ART + MARISCAL KURSAALEAN


Azterketak amaitu ondoren, zeharkako jarduna egitea proposatu genuen Plastika mintegitik. Talde lanean aritzeko, aurrez prestatu gabeko marrazki erraldoiak egitea Zurriolako hondartzan, eta aldi berean eta txandaka Kubo Kursaalean zegoen Mariscal artegile kataluniarraren erakusketa ikustea. 3 dbh osoa jeitsi ginen Lauaizetatik 10:30ak aldera eta 13:00tan amaitu Zurriolan. 






LAUAIZETAKO IPRENTSAREN 1. ZENBAKIA




Aurreko ikasturtearen udaberrian zero alea atera genuen eta oraingoan 1 zenbakia. Editoriala uzten dizuet...sartu webgunean eta gozatu!


 http://www.euskalnet.net/lauaizeta/iPrentsa1/1zenbakia.htm

Editoriala
Gure aurkezpen 0 zenbakian genioen bezala, eskolaprentsa proiektu 
honetan ikasturtean hiru ale argitaratzeko
asmoa genuen. Asmoa gauzatzen hasi da eta hemen da beraz,
iPrentsa Lauaizetako Aldizkari Digitalaren lehen zenbakia.
Bidea ibiltzen egiten omen da, eta hori da gure nahia, polikipoliki ibiltzea bidea sendo egin ahal izateko.
Asko dugu hobetzeko, antolaketa aldetik, ekoizpen
aldetik..., eta horretan gaude, hori baita gure erronka,
kalitatezko eskola-prentsan aurrerapausoak ematea alegia.
Horretarako denon parte hartzea ezinbestekoa da, denok
baitugu lekutxo bat proiektu honetan: ikasleok, gurasook eta
irakasleok, denok baikara idazle, kazetari, margolari, bertsolari,
ekoizle... edo/eta irakurle.
Garai hauetan aldaketak datoz Lauaizeta Ikastolara,
ikasturte honetan Eskola 2.0 egitasmoa Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako lehen mailan ezarri da. Horrek lan egiteko eta
ekoizteko moduan aldaketak eragingo ditu eta seguraski
iPrentsa izango da aldaketa guzti horien onuradunetako bat. 
2011.urtea bukatzen ari da, eta ez dugu erakusleiho honek
eskaintzen digun aukera hau galdu nahi iristear dagoen urte
berria atzean utziko duguna baino hobea izan dadila zuei
guztiei, Lauaizeta Ikastola BHI-ko komunitate osoari, opatzeko.
Hala bedi!

2011/10/27

4 DBH PLASTIKA AKUARELA& ERROTULAGAILUAK




3 aste eskas falta dira ebaluazioa amaitzeko. Makina  lan egin ditugu eta hemen beste bi. Ez dira emaitzak oso txukunak atera. Sormenaren gorabeherak edo ariketa hauek eskaintzen zuten aukera ez dira nonbait aprobetxatu. Aurrera egin besterik ez daukagu. Mondrianen lana ongi egin eta azken bi lan Plastika gelan. Bestetik ikas bidaiarako egutegirako irudiak sortu behar ditugu.

2011/10/20

4DBH PLASTIKA COLLAGE 3 KOLORETAN. LANPARA




Ez da berdina pintzelak tinta txinatarrarekin egiten duen grafismoa eta guraizeek paperak moztuta egiten duenarekin alderatuta. Bakoitzak dauka berea. Lanpara gaitzat hartuta ikasleen lanak ikusgai betiko gunean. Hitzak geldi eta hitz egin dezatela irudiek! On egin!

2011/10/10

4 DBH PLASTIKA AURRE EBALUAZIOA


Iristear da urriak 19a, aurre ebaluazioa egiteko eguna. Ebaluazioa, ikasturteko lehena, azaroaren 22an izango da. Orain arteko ariketa guztiek bere nota jarrita daukate. Bloga sortu eta bertan jarri behar dira lanak-irudiak eta euskara txukunean zerbait erantsi. Blogean egin behar den lana urriak 31erako. Klasean bukatu ezin izan diren lanak ere 31erako.

2011/10/05

4 DBH PLASTIKA IRUDIA ERALDATZEN


Hemen daukazue Quattrocentoko arkitekturarik esanguratsuenetakoa. Firenzeko katedraleko kupula, Brunneleschik sortua. Kanpoko nerbioek lortu zuten horrelako tamainako kupula gaur egun ere zutik irautea.

Zuri beltzeko 3 irudi izango dituzue. Moztu, kendu, itsatsi, margotu, zer irudi berri aterako da?

2011/10/04

4 DBH PLASTIKA KLAUSTRO ERROMANIKOA


Ariketa honetan aurretik landutakoa sakondu nahi izan dugu:

  1. Erromanikoa ezagutu. Aukera izan dute etxean gaiarekiko argazkiak begiratzeko.
  2. Perspektiba landu.
  3. Argia eta bere norabideak, argi guneak eta itzalaren jokoa.
  4. Harriaren ehundura arkatzarekin lortuta.
    5. Sortutako adierazpena.

ABSTRAKZIOA




Lan guztiak betiko lekuan ikusgai dituzu. Rothko eta Pollocken modura abstrakzioa landu dugu. Bortitza, kontrolik gabea, pinturak izakera propioa hartzen duenekoa. Bilatzen, jakin gabe aurkituko dugun. Abentura. Helburua abstrakzioarekiko sentsibilitatea irekitzea...

4 DBH PLASTIKA: NEOPLASTIZISMOA. MONDRIAN


Pietr Mondrian

Hurrengo lan hau etxean egingo du bakoitzak. Lana prest dagoenean blogean pubikatu eta irakasleak nota jarriko dio eta ikasleari esan. Lanaren nota ebaluazioko notaren % ko 20 izanik. Epea urriak 31 izango da. Data honetatik aurrera ez da lanik zuzenduko.Internet ez daukanak irakaslearekin adostuko du nola eta noiz eman lana.

  1. Euskara txukuna eta ortografia hutsik gabe. Erabili Xuxen zuzentzailea ( 1puntu ).
  2. Semantikoki laburra izan daiteke, baina haria galdu gabe. Ideia garrantzitsuak nabarmenduz. Norberaren hausnarketa. ( 3 puntu ).
  3. Bideoa txertatu ( 1puntu ).
  4. 7/10 argazkiren bitartez bere garapen artistikoa azaldu ( 3 puntu ).
  5. Garaiko Europaren deskribapena, ekonomia, ohiturak, teknologia, politika ( 2 puntu ).

2011/09/12

4 DBH PLASTIKA ARGILUNA KATILUA


Hasi da ikasturtea. 4DBH-n 2 talde ditugu Plastika arloan. Hasteko argiluna landuko dugu arkatzaz baliatuz. Jarraian, lehenengo nota osatzeko, irudimena erabiliz eta argiluna aplikatuz zuhaitza, arkatzez eta paperean. Bien batez besteko nota 1. ebaluazioko notaren % 10 izango da. Lan guztiak ikusgai Picasaweb Plastikako irudiak ikusteko gunean.